1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
187/2023 FORU DEKRETUA, irailaren 13koa, Francisco Javier Enériz Olaechea jauna Nafarroako Administrazio Auzitegiko Hirugarren Ataleko buru izendatzen duena.
Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Erregelamendu Organikoa onesten duen otsailaren 9ko 31/1998 Foru Dekretuaren 9. artikuluak xedatzen du Nafarroako Administrazio Auzitegiko ataletako buruak Nafarroako Gobernuak izendatuko dituela, organo horretako kideen artean aukeratuta, eta Bigarren Ataleko eta Hirugarren Ataleko buruek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko atalburuen kategoria izanen dutela.
Hori horrela, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko irailaren hamahiruan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Francisco Javier Enériz Olaechea jauna Nafarroako Administrazio Auzitegiko Hirugarren Ataleko buru izendatzea, 2023ko irailaren 14tik aurrerako ondorioekin.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Nafarroako Administrazio Auzitegira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2023ko irailaren 13an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.
Iragarkiaren kodea: F2313221