199. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

178/2023 FORU DEKRETUA, irailaren 13koa, Patricia Elena Abad Encinas andrea Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaile izendatzen duena; erakunde autonomo hori Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuari atxikita dago.

Urriaren 3ko 260/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuen 11. artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko duela Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko titularrak proposaturik; aipamen hori Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariari dagokiola ulertu behar da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretuan eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 64/2023 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat, Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoa departamentu horri baitago atxikia.

Hori horrela, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko irailaren hamahiruan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Patricia Elena Abad Encinas andrea Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaile izendatzea, 2023ko irailaren 14tik aurrerako ondorioekin; erakunde autonomo hori Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuari atxikita dago.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Nafarroako Berdintasunerako Institutura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko irailaren 13an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2313195