199. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

177/2023 FORU DEKRETUA, irailaren 14koa, María Eva Isturiz García andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea, kargutik kentzen duena; erakunde autonomo hori Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuari atxikita dago.

Urriaren 3ko 260/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuen 11. artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko duela Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko titularrak proposaturik; aipamen hori Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariari dagokiola ulertu behar da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretuan eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 64/2023 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat, Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoa departamentu horri baitago atxikia.

Hori horrela, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko irailaren hamahiruan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. María Eva Isturiz García andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea, kargutik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2023ko irailaren 13tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Nafarroako Berdintasunerako Institutura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko irailaren 13an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2313191