198. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

242E/2023 FORU AGINDUA, irailaren 7koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baitira deialdia eta oinarri arautzaileak laguntzak emateko 2022ko udako suteen ondorioz "Nafarroa" Jatorri Deitura Babestuko ardo beltzetan izandako kalteak konpontzeko. DDBN identifikazioa: 715882.

Nafarroak 2022ko udaberrian eta udan pairatu zituen bero-boladetan ohiz kanpoko tenperatura altuak gertatu ziren, batez besteko hezetasun erlatiboak %28koak izan ziren, eta haize-ufadak 79 km/h-ra iritsi ziren. Horren guztiaren ondorioz, suteak piztu ziren foru-komunitateko hainbat aldetan, eta horiek 15.000 hektarea inguru kiskali zituzten. Kopuru hori 2019ko suteak kaltetutako azalera halako lau da, hura izanik ordura arte erregistratutako suterik larriena.

Egoera berezi hori zela eta, 2022ko ekainaren 27an, Ministroen Kontseiluak onetsi zuen babes zibileko larrialdi batek larriki kaltetutako eremutzat jotzea (ZAEPC) Tafallan, Legardan, Arguedasen eta San Martin Unxen suteek kaltetutako eremuak.

Orain arte, lehen sektorean izaniko kalteak aitortu dira, eta salbuespenezko laguntzak ezarri ziren horietarako, baina laguntza horiek ez ziren transformazio sektorera hedatu. Sektore horretan, zehazki ardogintzako upategietan, espero gabeko zenbait ondorio atzeman dira berriki, suak edo suteen keak ukitutako mahastietatik egin diren ardoetan.

Suteen keak, errautsek eta erretako landareen hondarrek fenol lurrunkor batzuk ekarri zituzten mahastietara, hots, landareari arrotz zaizkion molekula batzuk, nahi ez direnak (guaiakola eta 4-metilguaiakola, besteak beste), eta ligninaren degradazio termikotik datozenak. Molekulok mahatsondoen hostoetako estometatik xurgatu ziren, eta izerdiaren bidez lekualdatu ziren landare guztian zehar, baita fruitu eta mahats mordoetara ere.

Molekulak, azkenean, mahatsaren pruinan eta azalean kokatu ziren batik bat. Hala, prentsaketaren ondoren eta irakinaldian, non azalak kontaktuan baitaude muztioarekin, molekula horiek ardoa osatzera pasatzen dira glukosido gisa, fenolen eta azukre molekulen arteko loturen bidez.

Deskribatu den fenomeno horrek barietate zuriei nahiz beltzei erasaten die, baina eragin handiagoa du ardo beltzean, zeren horiek egiteko prozesuan azalek denbora gehiago eman behar baitute muztioarekin kontaktuan, ardo zuriak eta gorriak egiteko ez bezala. Fenomeno horri "smoke taint" esaten zaio, eta ongi ezagutzen da enologian. Kaltetutako ardoek aroma eta gustu arraroak izaten dituzte, ke, errauts eta zohikatzarenak; horrek kalte handia egiten die haien ezaugarri organoleptikoei, eta balio-galera eragiten du merkatuan.

Ikusirik Nafarroan 2022ko udan gertatu ziren suteen larritasuna eta erretako eremuen barnean mahastiek zuten kokapena, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Mahastizaintza eta Enologia Atalak ukitutako ardo batzuen zenbait analitika egin ditu laborategian. Emaitzek erakusten dutenez, ohiz kanpoko kontzentrazioetan daude guaiakola eta 4-metilguaiakola, beste molekula batzuen artean, eta horiek ardoaren ezaugarri organoleptikoak aldatzen dituzte, "smoke taint" deritzon arazoa eraginik. Egiten diren ardoek aroma eta gustu arraroak izaten dituzte, ke, errauts eta zohikatzarenak; horrek kalte handia egiten die haien ezaugarri organoleptikoei, eta balio-galera eragiten du merkatuan.

Estimazioen arabera, guztira ukituriko ardoaren bolumena 1.000.000 litro da, gutxi gorabehera, eta honako hauetan biltzen da, batik bat: Arguedas, Arroitz, Artazu, Barbarin, Beraskoain, Berriozar, Bidaurreta, Cadreita, Eguesibar, Elo, Eneritz, Esa, Eslaba, Etxarri, Etxauri, Galipentzu, Gares, Gesalatz, Girgillao, Itza, Jaitz, Ledea, Legarda, Leotz, Lerga, Lodosa, Los Arcos, Irunberri, Lukin, Murchante, Muruzabal, Obanos, Oloritz, San Martin Unx, Tafalla, Uxue, Uterga, Valtierra, Villamayor de Monjardín, Zabaltza, Zizur.

Suteek kaltetutako udalerrietako asko "Nafarroa" Jatorri Deituraren ekoizpen eremuan daude; bestalde, horien artean ez dago "Errioxa" Jatorri Deitura Kalifikatuaren ekoizpen eremuan dagoenik.

Upategiek oso egoera arazotsuari aurre egin behar diote. Izan ere, beren ardoak egin ondoren kalitate berezituko baldintza-agirien arabera, gertatu zaie haien ekoizpenaren zati batek kutsatzaileak edukitzea, kalitatea nabarmen apaltzen dutenak; hala, aukeratu beharrean daude, edo kaltetutako ekoizpen zatia ez merkaturatzea, edo ardo kaltetuak eta kaltetu ez direnak nahastea –inpaktu organoleptikoa gutxitzeko nahaste guztian, baina nahaste guztiaren kalitatea ere gutxiturik–, edo, azkenik, hirugarren aukeratzat, kaltetutako ardoari tratamendu bat egitea, alderantzizko osmosiaren bidez, praktikan ahalbidetzen duena kalitate-galera dakarten molekulak kentzea.

Azaldutako horrek guztiak berekin dakar ardogintzako kalitate-figuretako ardoei, oro har, prestigio-galera eragiteko arriskua, ardogileak horietako kide baitira, edo ardogile horiek kutsatzaileak kentzeko prozesuaren prezio handia bere gain hartu beharra.

Erantzuteko 2022ko ekaineko suteen keak Nafarroako kalitate-figuren babespeko ardoei eraginiko ondorioei, bidezkoa da laguntza bat onestea ardoen balio-galera pairatu duten ardogileentzat, orobat helburutzat harturik saihestea horiek merkaturatzeak kalte egin diezaion "Nafarroa" Jatorri Deituraren babespeko ardoei buruz hautemandako kalitateari.

Laguntzak bideraturik daude kaltetutako ardoen balio-galera konpentsatzera, helburua izanik, era berean, "Nafarroa" Jatorri Deiturako ardoen kalitate mailari eta prestigioari eustea.

Nafarroako Foru Komunitatean gertaturiko uholdeen, haizete indartsuen eta beste fenomeno natural batzuen ondoriozko hondamendiek kalteturiko pertsonei laguntza eta babesa emateari buruzko urriaren 30eko 11/2009 Foru Legeak 2. artikuluan xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuan dagokion unean eskumena duen departamentuak foru agindu baten bidez prestatuko du udal eta herritar kaltetuen zerrenda, izan ditzaketen laguntzekin batera. Gobernu Kontseiluak berretsi beharko du foru agindua, egiten duen lehenbiziko bilkuran.

Gai honetan eskumena duen departamentua Lurralde Kohesiorako Departamentua da, aintzat hartuz haren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuan xedatutakoa. Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako kontseilariaren uztailaren 28ko 49/2022 Foru Aginduaren bidez, 2022ko ekainaren 15a eta 23a bitartean Nafarroako Foru Komunitatean gertatutako suteek kaltetutako udalerrien zerrenda onetsi zen. (2022ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 20koa).

Hondamendi naturalek eragindako kalteak konpentsatzeko laguntza hauek Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren 37. artikuluaren esparruan sartzen dira; izan ere, erregelamendu horrek barne merkatuan bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen ditu nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta. (2022ko L 327. EBAO, abenduaren 21ekoa).

Erregelamendu horren aplikazio eremuak laguntza horietatik kanpo uzten ditu gauzatu gabe dagoen berreskuratze agindu baten mende dauden onuradunak, Batzordeak laguntzak legez kanpokotzat eta barne merkatuarekin bateraezintzat jo ondoren. Nolanahi ere, krisi egoerak konpentsatzeko laguntzen testuinguruan, esate baterako, hondamendi naturalek eragindako kalteak konpentsatzeko laguntzetan, garrantzitsua da azkar jardutea. Horregatik, era horretako egoeretan ez da aplikatu behar laguntzetatik baztertzea.

Bestalde, krisian dauden enpresei emandako laguntzak, oro har, erregelamendu horren aplikazio eremutik kanpo geratu behar dira; izan ere, krisian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu laguntzei buruzko gidalerroen arabera ebaluatu behar dira horrelako laguntzak. Hala ere, Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduak adierazten duen bezala, Tratatuaren 107. artikuluaren 2. apartatuko b) letraren arabera, erregelamendua krisian dauden enpresei ere aplikatu behar zaie, baldin eta laguntzak hondamendi naturalek eragindako kalteak konpentsatzeko badira.

Konpentsatu beharreko kalteak apartekoak direla ikusita, bidezkoa da laguntza hauen interes publikoa deklaratzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen ondorioetarako.

Ikusirik Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuko zuzendariak emandako aldeko txostena.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea deialdia eta oinarri arautzaileak 2023an laguntzak emateko 2022ko udako suteen ondorioz "Nafarroa" Jatorri Deitura Babestuko ardo beltzetan izandako kalteak konpontzeko.

2. Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpenaren eredua onestea, bai eta entitatearen gobernu organoen osaerari eta kargudunen ordainsariei buruzko ereduak ere. Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpenaren ereduaren I. eta II. eranskinetan daude jasota eredu horiek, eta bederatzigarren oinarrian ezarritako esteken bidez eskura daitezke.

3. 300.000 euroko gastua baimentzea 2023ko ekitaldirako, aurrekontuko partida honen kargura: 720003 72200 4701 413106 "2022ko udako suteek kaltetutako ardoen balio-galerarako laguntzak".

4. Dirulaguntzen oinarri arautzaileak erregistratzea Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean (NGDDB).

5. Laguntza hauek izenpetutako aseguru polizetako konpentsazioen osagarriak eta subsidiarioak dira betiere, ordena horretan, baita Estatuaren edo Europar Batasunaren esparruan antzeko egoerei aurre egiteko egon daitezkeen beste laguntza batzuenak ere, eta, bereziki, Espainiako Gobernuak aplikatuta ezartzen ahal direnenak. Horretarako, koordinazio egokia izan beharko da bi administrazio publikoen artean, baliabide publikoak modu eraginkorrean kudeatzea zailtzen duten gainjartzeak edo irizpide desberdinak egon ez daitezen.

Ondorio horietarako, balizko onuradunek, pertsona fisikoak zein juridikoak izan, polizen titular diren aseguru-etxeetan izapidetu beharko dituzte konpentsazioak, eta, bidezkoa bada, Estatuko zein Europar Batasuneko administrazioei ere eskatu dagozkien laguntzak.

6. Salbuetsitako laguntzaren neurriari buruzko informazio laburtua igortzea Batzordeari, jakinarazpen elektronikoa egiteko duen sistemaren bidez, Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren II. eranskinean ezarritako formatu normalizatuan, esteka batekin batera, laguntzaren neurriaren testu osoa eskuratu ahal izateko, aldaketak barne, indarra hartu eta hogei egun balioduneko epean.

7. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

8. Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2023ko irailaren 7an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

I. ERANSKINA.–OINARRI ARAUTZAILEAK, LAGUNTZAK EMATEKO 2022KO UDAKO SUTEEN ONDORIOZ "NAFARROA" JATORRI DEITURA BABESTUKO ARDO BELTZETAN IZANDAKO KALTEAK KONPONTZEKO

Lehen oinarria.–Laguntzaren xedea, onura publikoa eta aplikazio-eremua.

1. Oinarri arautzaile hauen xedea da esparrua definitzea ardogileei eman beharreko finantzaketa laguntza arautzeko, kalitate-galera izan badute 2022ko udaberrian eta udan gertatu ziren suteen ondorioz, kaltetutako ardo beltzek merkatuan balioa galdu izana konpentsatzeko.

Oinarri arautzaile hauetan ezarritako laguntzak izenpetutako aseguru polizetako konpentsazioen osagarriak eta subsidiarioak izanen dira beti, ordena horretan, baita Estatuaren edo Europar Batasunaren esparruan antzeko egoerei aurre egiteko aplika daitezkeen beste laguntza batzuenak ere.

2. 2022ko ekaineko suteen keak Nafarroako kalitate-figuren babespeko ardo beltzetan eragindako ondorioak arintzeko, laguntza hau bideratzen da ardoen balio-galera pairatu duten ardogileentzat, orobat helburutzat harturik saihestea horiek merkaturatzeak kalte egin diezaion "Nafarroa" Jatorri Deituraren babespeko ardoen prestigioari. Hala, laguntza honen bidez konpentsatuko da suteek kaltetutako ekoizpen-zatia jatorri-deituraren babespean ez merkaturatzea, kalitateko ardoen kalifikaziotik aterata, edota laguntza erabiliko da ardoari tratamendu bat egiteko gastuetan diruz laguntzeko, alderantzizko osmosiaren bidez praktikan kentzeko kalitate-galera dakarten molekulak.

3. Laguntzen araubide hau Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren 37.a) artikuluan jasotzen diren aplikazio eremuaren, salbuesteko baldintzen eta laguntza kategorien esparruan sartzen da; izan ere, erregelamendu horrek barne merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen ditu nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta (2022ko L 327. EBAO, abenduaren 21ekoa).

4. Erregelamendu horren aplikazio eremuak laguntza horietatik kanpo uzten ditu gauzatu gabe dagoen berreskuratze agindu baten mende dauden onuradunak, Batzordeak laguntzak legez kanpokotzat eta barne merkatuarekin bateraezintzat jo ondoren. Nolanahi ere, krisi egoerak konpentsatzeko laguntzen testuinguruan, esate baterako, hondamendi naturalek eragindako kalteak konpentsatzeko laguntzetan, garrantzitsua da azkar jardutea. Horregatik, era horretako egoeretan ez da aplikatu behar laguntzetatik baztertzea.

5. Bestalde, krisian dauden enpresei emandako laguntzak, oro har, erregelamendu horren aplikazio eremutik kanpo geratu behar dira; izan ere, krisian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu laguntzei buruzko gidalerroen arabera ebaluatu behar dira horrelako laguntzak. Hala ere, Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduak adierazten duen bezala, Tratatuaren 107. artikuluaren 2. apartatuko b) letraren arabera, erregelamendua krisian dauden enpresei ere aplikatu behar zaie, baldin eta laguntzak hondamendi naturalek eragindako kalteak konpentsatzeko badira.

6. Laguntzen araubide honek 2023ko abenduaren 31ra arte iraunen du.

Bigarren oinarria.–Onuradunak eta laguntzak eskuratzeko baldintzak.

1. Laguntza hauen onuradun izanen dira "Nafarroa" Jatorri Deituraren erregistroetan inskribaturiko upategiak, baldin eta 2022ko ardo-ekoizpenean kalitate-galera izan badute, Nafarroan 2022ko udan izan ziren suteek sorturiko kearen eta errautsen ondorioz; betiere, baldintzak hauek betetzen badituzte:

a) Kokaturik egotea Lurralde Kohesiorako kontseilariaren uztailaren 28ko 49/2022 Foru Aginduan ezarritako lurralde eremuan (foru agindu horren bidez onesten da 2022ko ekainaren 15a eta 23a bitartean Nafarroako Foru Komunitatean gertatutako suteek kaltetutako udalerrien zerrenda).

b) Nekazaritza sektoreko enpresa txiki edo ertain aktiboak izatea, Batzordearen abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinaren arabera.

c) Upategiek edukitzea 2022ko uztako mahatsekin eginiko ardo beltzak, eta ardo horiek, era berean, baldintza hauek betetzea:

–Ardoak egin izana II. eranskinean jasotzen diren lurzatietan kokatutako bi hektarea mahastitik gutxienez, 2022ko uztan.

–Kaltetutako ardoaren bolumena, laguntza eskaeraren xedekoa, 3.000 litrotik gorakoa izatea.

–Laguntza eskaeraren xedeko ardoen balio analitikoa, "smoke taint" delakoarekin lotutako konposatuei dagokienez, 0,25etik gorakoa izatea, emaitza analitikoak (mikrogramoak litroko) konposatu bakoitzari dagokion konstanteaz zatitu ondoren ateratako baturaren arabera, formula honekin bat:

KONPOSATUA

KONTZENTRAZIOA ΜGRAMO/LITRO-TAN / KONSTANTEA

4-M-guaiakola

Balioa/65

Guaiakola

Balioa/27

m-kresola

Balioa/20

p-kresola

Balioa/64

o-kresola

Balioa/62

Fenola

Balioa/25000

Batura

XXX

–Konpromisoa hartzea laguntza eskaeraren xedeko ardoak "Nafarroa" Jatorri Deitura Babestuko ardoaren kalifikaziotik ateratzeko, edota egina izatea, edota egiteko konpromisoa hartzea, alderantzizko osmosiaren bidezko tratamendu bat laguntza eskaeraren xedeko ardoei, "smoke taint" delakoarekin lotutako konposatuak kendu edo gutxitzeko.

–Hirugarren marratxoan ezarritakoa ez da eskatuko, eskatzaileak frogatzen badu ardo horiei alderantzizko osmosiaren bidezko tratamendu bat egin zaiela laguntza eskaera aurkeztu baino lehen.

2. Balio analitikoa zehazteko laginak hartuko dira zazpigarren oinarriko 3. zenbakian ezarritako prozedurari jarraikiz.

Hirugarren oinarria.–Laguntzen zenbatekoa.

1. Laguntzaren gehieneko zenbatekoa izanen da 0,25 euro litro bakoitzeko, laguntza jaso dezakeen ardotik. Gehieneko laguntzaren zenbateko hori zehaztu da oinarri harturik Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Landa eta Ingurumen Estatistikaren Atalaren datuetan, eta bat etorriz Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren 37. artikuluko 9. apartatuan xedatutakoarekin.

Ondorio horietarako, hondamendi naturalak izakinetan eta ekoizpen-bitartekoetan eragindako kalte materialak kalkulatzeko, oinarritzat hartu da konponketaren kostua edo kaltetutako aktiboek hondamendiaren aurretik zuten balio ekonomikoa.

Laguntzak ez du gaindituko konponketaren kostua edo hondamendiak merkatuko balio justuan eragindako gutxitzea, hau da, ondasunak hondamendiaren aurre-aurretik zuen balioaren eta hondamendiaren ondo-ondotik zuenaren arteko aldea.

2. Ardoa alderantzizko osmosiaren bidez tratatzeko laguntzetan, tratamendu horren truke benetan ordaindutako gastuetarako emanen da laguntza, litroko 0,25 euro gainditu gabe.

3. Onuradun bakoitzaren laguntza gehienez ere 200.000 euro izanen da.

4. Osmosi bidezko tratamenduagatik onuradun bakoitzak izanen duen laguntza gehienez ere 30.000 euro izanen da.

5. Onuradun bakoitzari laguntza emanen zaio laguntza kontzeptu bakarragatik: osmosi bidezko tratamenduagatik edota kalifikaziotik ateratzeagatik.

6. Laguntzek eta galerak konpentsatzeko jasotako bestelako ordainketek, aseguru polizen ondoriozko ordainketak barne, ezin izanen dute egin kostu diruz lagungarrien %100 baino gehiago.

Laugarren oinarria.–Dirulaguntza emateko modua.

1. Foru agindu honetan araututako laguntzak norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira, laguntza araubidean onartuak izateko baldintzak betetzen dituztenen artean.

2. Deialdiaren kreditua laguntzak emateko aplikatzerakoan, eskabideak lehenesteko erabiliko diren irizpideak honako hauek izanen dira, ageri diren hurrenkeran:

a) Laguntza osmosi bidezko tratamendua egiteagatik hartu nahi duten operadoreen eskaerak.

b) Laguntza ardoa "Nafarroa" Jatorri Deitura Babestuaren kalifikaziotik ateratzeagatik hartu nahi duten operadoreen eskaerak.

c) "Smoke taint" delakoarekin lotutako molekulen maila handiagoa aurkezten duten eskaerak, foru agindu honen bigarren oinarriko 1. puntuko c) letran ezarritako kalkuluaren arabera.

d) II. eranskineko lurzatietan azalera-ehuneko handiagoa duten eskaerak, 2022ko uztan upategira mahatsa sartu zuen mahasti-azalera guztitik.

e) Bi eskaerak puntuazio bera erdietsiz gero, lehentasuna emanen zaio azalera kaltetu handiena duenari.

Bosgarren oinarria.–Eskaerak aurkeztea.

1. Laguntzen eskaerak aurkezteko epea 15 egunekoa izanen da, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Eskaerak zuzenduko zaizkio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuari. Modu telematikoan aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan.

3. Eskaera berariaz prestatutako ereduan aurkeztuko da (eredua eskura daiteke Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko Zerbitzuen Katalogoan, www.nafarroa.eus helbidean), honako agiri hauekin batera:

a) Tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egiaztatzeko baimena, edo, bestela, horiek egunean izatea frogatzea, laguntzen eskaera aurkezten den eguna baino 15 egun lehenagokoa ez den datarekin.

b) Eskatzaileak idatziz edo euskarri elektronikoan egindako adierazpen bat, helburu bererako eskatutako bestelako dirulaguntza publikoei buruzkoa.

c) Adierazpen bat, dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintzak betetzeari buruzkoa.

Seigarren oinarria.–Ebaluazio organoa.

Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen eta Sustapenaren Atalak ebaluatuko ditu eskaerak.

Zazpigarren oinarria.–Deialdiaren antolaketa, instrukzioa eta ebazpena.

1. Eskaera harturik, egiaztatuko da ea aurkeztu den bosgarren oinarrian aipatzen den dokumentazio guztia. Dokumentazio guztia ez badago, eskatzaileari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epean osatu dezala, eta adieraziko zaio, hala egin ezean, ondorioztatuko dela eskaeran atzera egin duela, eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela. Ebazpen hori jakinarazi eginen zaio.

2. Agiri guztiak bildu ondoren, baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatuko da. Horretarako, bidezko diren kontrolak egiten ahalko dira.

3. Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuak ardo laginak hartuko ditu laguntzaren eskaeran identifikatu diren depositu guztietatik. Gero, lagin bakarra eratuko da eskaera bakoitzeko. Hura osatuko dute deposituetatik banan-banan hartutako laginek, depositu bakoitzak biltzen duen bolumenaren proportzioan, bolumen guztiarekiko. Lagin bakar hori analizatuko da, molekulen kontzentrazioa zehazteko eta bigarren oinarriko 1. puntuan ezarritako balioa kalkulatzeko. Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuak une oro bermatuko du laginen anonimotasuna analisi-prozesuetan.

4. Eskaerak ebaluatu ondoren, Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuak laguntza emateko ebazpena proposatuko du.

5. Landa Garapeneko zuzendari nagusiak ebazpen arrazoitua emanen du laguntzak emateari buruz, eta espresuki adieraziko du zein eskaera ezetsi diren.

6. Prozeduraren gainean ebazteko, 30 eguneko epea izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epea berariazko ebazpenik eman gabe bukatzen bada, eskaera ezetsitzat jotzen ahalko da, isiltasun administratiboaren ondorioz.

Zortzigarren oinarria.–Onuradunen betebeharrak eta konpromisoak.

1. Onuradunek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebeharrak izanen dituzte.

2. Onuradunek konpromiso hauek hartuko dituzte:

a) Ekintzak foru agindu honetan xedatzen denarekin bat gauzatzea, eta bertan eta laguntza emateko ebazpenean jasotzen diren konpromisoak betetzea.

b) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari justifikatzea laguntza ordaintzeko oinarri diren ekintzak gauzatu izana.

c) Laguntza egoki eman dela egiaztatzeko behar diren kontrolak onartzea.

d) Helburu bererako beste dirulaguntza publiko batzuk eskatu edo jaso badira, horren berri ematea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari.

e) Laguntzak emateko ebazpen proposamena egiten den unean, tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

f) Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea hamar ekitaldi fiskaletan, laguntza ematen den egunetik aurrera.

g) Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintzak betetzea.

h) Laguntza ekonomikoaren jasotzaileek enpresa ez deslokalizatzeko konpromisoa hartzen dute, bat etorriz Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legearen 5. artikuluan ezarritakoarekin.

Bederatzigarren oinarria.–Onuradunaren gardentasun betebeharrak.

1. Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluan aipatutako erakunde pribatuak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 5.000 euro. Horretarako, honako esteka honetan dagoen eredua bete beharko dute, gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, alegia:

https://www.navarra.es/documents/48192/9498732/Declaracion+transparencia_eus.pdf/223c2481-a0e1-4f9e-b34e-f3ded3a69fb0?t=1652089688241

Aurreko atalean ezarritako muga kuantitatiboak gainditzen diren jakiteko, batuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Negozio zifra honako hauetako txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio zifra.

b) Hala badagokio, dirulaguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onartutako negozio zifra.

Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharra duten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita:

–Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

–Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

–Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa izanen da haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa.

–Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza eginkizunetan ematen den dedikazioaren araubidea.

–Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

3. Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta eta telematikoki aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoaren bidez, eta laguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio, honako eredu hauen arabera (gardentasun betebeharrari buruzko adierazpenaren ereduaren I. eta II. eranskinak):

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/2+Declaracion+de+cargos+y+dedicacion–cas–eus.pdf/a4040dbc-5f38-6419-de18-be7af29f4cca?t=1651059276963

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/3+Declaracion+de+retribuciones+cas–eus.pdf/476d1d82-9ef4-7d25-7668-36cf9ae8c191?t=1651059275713

Entitateak ez badu gardentasun betebeharra konplitu beharrik, aurreikusitako egoerak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpena aurkeztu beharko du.

Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatu badira. Horretarako, entitateak identifikatu beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.

Betebehar hori bete ezean, ez da ordainduko onetsitako dirulaguntza.

Aurrekoa galarazi gabe, onuradun guztiak behartuak daude Administrazioari behar den informazio guztia ematera, aurretiazko errekerimendua eginda eta hamar eguneko epean, frogatzeko betetzen dituztela Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak.

Errekerimenduan emandako epea bukatzen bada eskatutakoa bete gabe, hertsapen isunak ezartzea erabakitzen ahalko da, 500 eurotik 5.000 eurora bitartekoak, interesdunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Isuna hamabost egunetik behin errepikatuko da, errekerimendua bete arte. Isunaren zenbateko osoa ez da izanen dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko bost baino handiagoa. Zenbatekoa zehazteko, kontuan hartuko dira ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasun-printzipioa.

Hamargarren oinarria.–Laguntza ordaintzea.

1. Ordainketa eskaera 2023ko azaroaren 15a baino lehen aurkeztu beharko da, dokumentazio honekin batera:

a) Ardoa kalifikaziotik ateratzeko laguntzetarako, ardoa "Nafarroa" Jatorri Deituraren kalifikaziotik atera izana frogatzen duen dokumentazioa. Jatorri Deitura erabiltzeko eskubideari uko egin izana onartuko da baldintza hau betetzen baldin bada: Kontseilu Arauemaileari ardoaren zenbatekoa jakinarazi izana, adierazirik ardo mota eta hura daukaten deposituen kopurua eta edukiera.

b) Osmosi bidezko tratamendurako laguntzetarako, fakturak eta eginiko ordainketen frogagiriak.

2. Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuak eskatutako agiri guztiak ikuskatuko ditu, eta erabakiko du ea aurkezturiko gastuak hautagarriak diren, frogagiriak baliozkoak diren eta gainerako dokumentazioa aski den. Halaber, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzaile delegatuari justifikazio-kontuaren dokumentazio osoa aurkeztuko dio, berak ikuska dezan.

3. Nolanahi ere, Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuak frogagiri osagarriak eskatzen ahalko ditu, egoki baderitzo, aurkeztutako dokumentazioa zehazteko, argitzeko edo osatzeko, eta Administrazioaren datu-baseak kontsultatzen ahalko ditu, Nafarroako Ogasun Publikoarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzeko.

Hamaikagarren oinarria.–Garapena eta jarraipena.

Laguntzaren kontrolaren eta jarraipenaren ondorioetarako, Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuak bidezkotzat jotzen duen informazio osagarria eskatzen ahalko die onuradunei, laguntzaren xedeko jarduerei eta ekintzei dagokienez, entitateak eskatutako baldintzak ezarritako epeetan betetzen dituela egiaztatzeko eta dagozkien egiaztapenak egiteko.

Hamabigarren oinarria.–Itzulketak, arau-hausteak eta zehapenak.

1. Ebazpen honetan eskatutako konpromisoak bete ezean, dirulaguntza itzuli egin beharko da eta, bidezkoa denean, behar diren zehapenak jarriko dira.

2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35., 42. eta 43. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz arautuko dira diru-itzulketak, arau-hausteak eta zehapenak.

3. Inguruabar bereziak edo ezinbesteko kasuak gertatu direla dakien onuradunak idatziz jakinarazi beharko dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, organo kudeatzaileak egiaztapenak egin baino lehen.

Hamairugarren oinarria.–Laguntzak metatzea.

1. Laguntza hauek bateragarriak eta subsidiarioak dira Foru Administrazioak edo beste administrazio publiko batzuek helburu bererako ematen dituztenekin. Onuradunak jakinarazi egin beharko ditu bai helburu bererako eskatzen dituen laguntzak bai azkenean lortzen dituenak.

2. Aurreko atalean zehaztu bezala laguntzak metatzen badira, Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren 8. artikuluak xedatzen duena bete beharko da.

3. Laguntza hauekin honako hauek dira metagarriak: a) Estatuaren beste edozein laguntza, baldin laguntza-neurri horiek beste kostu diruz lagungarri eta identifikagarri batzuetarako badira; b) Estatuaren beste edozein laguntza, kostu diruz lagungarri berberetarako, izan kostu horien zati baterako edo kostu guztietarako, soil-soilik baldin metaketa horrek berekin ez badakar laguntza horri aplika dakiokeen gehieneko laguntza intentsitatea edo zenbatekoa gainditzea, kontuan izanik erregelamendu honen arabera aplikatu beharrekoa.

4. Laguntza hauek ezin dira metatu, kostu diruz lagungarri berberetarako, 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 145.2 eta 146. artikuluetan jasotako ordainketekin, baldin metaketa horrek berekin badakar Erregelamendu horretan ezarritako laguntzen intentsitatea edo zenbatekoa gainditzea.

5. Estatuko laguntza hauek ezin dira metatu kostu diruz lagungarri berberetarako de minimis laguntzekin, baldin eta metaketa horrek berekin badakar Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren III. kapituluan ezarritako laguntza intentsitatea edo zenbatekoa gainditzea.

6. Nekazaritzako ekoizpen potentziala berreskuratzeko inbertsioetarako laguntza –14.3.d) artikuluan jasoa– ezin da metatu 702/2014 Erregelamenduaren (EB) 37. artikuluan jasotako kalte materialak konpentsatzeko laguntzarekin.

Hamalaugarren oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea eta txostenak.

1. Foru agindu honetan ezarritako laguntzen onuradunen zerrenda zerbitzu-katalogoan argitaratuko da, 2022ko udako suteen ondorioz kaltetutako ardoak "Nafarroa" Jatorri Deitura Babestuko kalifikaziotik ateratzeko laguntzei buruzko fitxan, eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean.

2. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak konpromisoa hartzen du laguntzen araubide honen aplikazioari buruzko urteko informazioa Batzordeari helarazteko, nekazaritza sektorean kalteak eragin zituen hondamendi naturalari buruzko informazio meteorologikoa barne.

3. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak hamar urtez gordeko ditu, laguntza ematen den egunetik aurrera, Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduan ezarritako baldintza guztiak betetzen direla egiaztatzeko beharrezkoak diren informazioaren eta dokumentazioaren erregistro xehatuak.

4. Ondorio horietarako, onuradunek datuen tratamenduari buruzko arauetan ezarritako eskubideak izanen dituzte, zehazki, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoak eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan ezarritakoak; izan ere, erregelamendu horren bidez, pertsona fisikoen babesa arautu zen, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez, eta indarrik gabe utzi zen 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak babesteko erregelamendu orokorra).

II. ERANSKINA–LURZATIEN ZERRENDA, I. ERANSKINEKO BIGARREN ETA LAUGARREN OINARRIAK APLIKATZEKO

Udal. kod.

Pol.

Lurz.

Udal. kod.

Pol.

Lurz.

Udal. kod.

Pol.

Lurz.

Udal. kod.

Pol.

Lurz.

Udal. kod.

Pol.

Lurz.

39

1

235

206

6

1

217

2

449

217

3

501

217

3

737

39

1

911

206

9

25

217

2

489

217

3

564

217

3

738

39

1

914

206

9

26

217

2

497

217

3

569

217

3

744

39

1

917

206

9

93

217

2

511

217

3

593

217

3

746

39

1

1021

206

9

95

217

2

515

217

3

595

217

3

747

39

2

100

206

9

111

217

2

516

217

3

596

217

3

750

39

2

108

206

9

119

217

3

4

217

3

608

217

3

751

39

2

164

206

9

153

217

3

5

217

3

639

217

3

752

39

2

478

217

1

11

217

3

6

217

3

640

217

3

753

39

2

487

217

1

33

217

3

16

217

3

644

217

3

758

39

2

906

217

1

50

217

3

17

217

3

645

217

3

760

39

2

910

217

1

51

217

3

46

217

3

646

217

3

761

39

2

915

217

1

123

217

3

60

217

3

652

217

3

762

39

2

920

217

1

291

217

3

71

217

3

658

217

3

767

39

2

921

217

1

292

217

3

72

217

3

663

217

3

776

39

2

926

217

1

561

217

3

77

217

3

665

217

3

786

39

2

944

217

1

562

217

3

142

217

3

668

217

3

791

39

2

945

217

1

563

217

3

160

217

3

669

217

3

816

39

2

946

217

1

688

217

3

174

217

3

683

217

3

817

39

2

968

217

1

694

217

3

175

217

3

687

217

3

821

39

2

969

217

2

16

217

3

176

217

3

688

217

3

822

39

2

981

217

2

28

217

3

177

217

3

713

217

3

851

206

1

322

217

2

29

217

3

180

217

3

715

217

3

852

206

1

323

217

2

97

217

3

182

217

3

724

217

3

853

206

1

465

217

2

98

217

3

194

217

3

728

217

3

856

206

1

470

217

2

327

217

3

207

217

3

729

217

3

862

206

2

514

217

2

334

217

3

261

217

3

730

217

3

893

206

2

575

217

2

341

217

3

396

217

3

732

217

3

900

206

2

582

217

2

362

217

3

407

217

3

733

217

3

902

206

3

107

217

2

448

217

3

433

217

3

734

217

3

911

Udal. kod.

Pol.

Lurz.

Udal. kod. Pol.

Lurz.

Udal. kod.

Pol.

Lurz.

Udal. kod.

Pol.

Lurz.

Udal. kod.

Pol.

Lurz.

217

3

912

217

3

1219

217

4

79

217

5

129

217

5

690

217

3

916

217

3

1220

217

4

80

217

5

137

217

5

769

217

3

922

217

3

1221

217

4

170

217

5

138

217

5

770

217

3

934

217

3

1222

217

4

241

217

5

152

217

5

782

217

3

935

217

3

1228

217

4

242

217

5

169

217

5

791

217

3

936

217

3

1233

217

4

258

217

5

172

217

5

792

217

3

940

217

3

1234

217

4

304

217

5

178

217

5

793

217

3

948

217

3

1249

217

4

324

217

5

180

217

5

802

217

3

949

217

3

1251

217

4

337

217

5

200

217

5

803

217

3

950

217

3

1270

217

4

344

217

5

204

217

5

804

217

3

953

217

3

1271

217

4

347

217

5

206

217

5

812

217

3

962

217

3

1275

217

4

348

217

5

207

217

5

813

217

3

963

217

4

13

217

4

359

217

5

208

217

5

819

217

3

964

217

4

14

217

4

360

217

5

209

217

5

851

217

3

965

217

4

16

217

4

383

217

5

254

217

5

852

217

3

966

217

4

18

217

4

384

217

5

257

217

5

853

217

3

968

217

4

19

217

4

397

217

5

258

217

5

855

217

3

969

217

4

39

217

4

424

217

5

267

217

5

888

217

3

971

217

4

43

217

4

429

217

5

268

217

5

901

217

3

972

217

4

44

217

4

433

217

5

269

217

5

935

217

3

1003

217

4

45

217

4

486

217

5

275

217

5

957

217

3

1008

217

4

47

217

4

488

217

5

276

217

5

959

217

3

1071

217

4

52

217

4

500

217

5

291

217

5

966

217

3

1106

217

4

55

217

4

503

217

5

292

217

5

990

217

3

1192

217

4

56

217

4

593

217

5

293

217

5

1021

217

3

1193

217

4

59

217

4

626

217

5

294

217

5

1024

217

3

1204

217

4

60

217

4

2093

217

5

474

217

5

1025

217

3

1205

217

4

74

217

5

100

217

5

475

217

5

1026

217

3

1206

217

4

76

217

5

103

217

5

650

217

5

1040

217

3

1207

217

4

78

217

5

124

217

5

683

217

5

1045

Udal. kod.

Pol.

Lurz.

Udal. kod.

Pol.

Lurz.

Udal. kod.

Pol.

Lurz.

217

5

1046

217

8

71

217

8

604

217

5

1048

217

8

72

217

8

605

217

5

1054

217

8

76

217

8

608

217

5

1063

217

8

77

217

8

610

217

5

1064

217

8

78

217

8

647

217

5

1065

217

8

79

217

8

663

217

5

1075

217

8

82

217

8

707

217

5

1082

217

8

84

217

8

713

217

5

1088

217

8

85

217

8

715

217

5

1098

217

8

86

217

8

718

217

5

1101

217

8

88

217

8

721

217

5

1110

217

8

459

217

8

723

217

5

1217

217

8

460

217

8

726

217

5

1222

217

8

466

217

8

828

217

5

1223

217

8

469

217

8

830

217

5

1287

217

8

522

217

8

840

217

5

1362

217

8

537

217

8

847

217

5

1372

217

8

546

217

8

849

217

6

610

217

8

548

217

8

850

217

6

612

217

8

549

217

8

851

217

6

613

217

8

550

217

8

859

217

6

614

217

8

554

217

8

861

217

6

615

217

8

560

217

8

869

217

6

635

217

8

592

217

6

636

217

8

595

217

6

638

217

8

597

217

6

681

217

8

598

217

8

65

217

8

600

217

8

66

217

8

601

217

8

70

217

8

602

Iragarkiaren kodea: F2313086