198. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/04629 (NL/--). Jendaurreko informazioa. Ur aprobetxamendu baterako eskaera, abeltzaintzarako eta etxeko kontsumorako, Leitzan

Gaia: ur aprobetxamendua emateko eskaera.

Eskatzailea: Goiko Iturri Erabiltzaileen Elkartea.

Ibaiaren edo errekaren izena: Goiko Iturri iturburua.

Eskatutako emaria: 0,11 l/s.

Tokia: Sakulu auzoa, Leitza.

Udal mugartea eta probintzia: Leitza (Nafarroa).

Xedea: abeltzaintzarako eta etxerako erabilera, giza kontsumorik gabe.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ura 10 m-ko bi hodiren bidez hartzen da, 5.000 litroko biltegi batera isurtzen direnak. Hortik hodi bat abiatzen da Arritxenea etxeraino, eta beste hodi bat bitan banatzen da. Adar bat 2000 l-ko biltegi batera doa, eta gero txabola batera, eta bestea, 2000 l-ko beste biltegi batera. Hortik hodi bat Aliñea etxera abiatzen da, eta beste bat, 3.000 litroko beste biltegi batera. Azkenik, biltegi horretatik bi hodi abiatzen dira: bata txabola batera doa, eta bestea Xerorenborda etxera.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Leitzako udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2023ko irailaren 11n.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2313143