2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Deialdia, helduen euskara klaseetarako dirulaguntzak emateko. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 716413.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/716413).
Helburua eta xedea.
Ordenantza honen helburua da euskara ikasten ari diren Eguesibarko herritar helduei dirulaguntzak emateko modua arautzea.
Eskatzaileen betebeharrak.
Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean baldintza hauek betetzen dituztenek eska ditzakete dirulaguntzak:
a) Diruz lagundutako ikastaroaren %80ra joan izanaren ziurtagiria.
b) Eguesibarren erroldatuta egotea. Eguesibarko Udaleko langileek dirulaguntza eskatzen ahalko dute, udalerrian erroldaturik ez egon arren. Negoziazio bidez eskubide hori aitortua badute, bi laguntzetariko bat aukeratu beharko dute.
c) Betebehar fiskalak egunean izatea Eguesibarko Udalarekin (Udalak ofizioz egiaztatuko du gorabehera hori eta behar den prozedura erabiliz jasoko du).
d) 16 urtetik gorakoa izatea.
e) Deialdi honetatik kanpo daude, administrazio publikoren bateko langileak izanik, euskalduntze plan bereziren batean sartuak dauden eguesibartarrak.
Eskabideak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Sarrigurenen (Eguesibar), 2023ko irailaren 8an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2313164