2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URRAULGOITI
23-01417 gora jotzeko errekurtsoa, familia bakarreko etxea eraikitzeko obra-lizentzia iraungitzea eta hirigintza legezkotasuna leheneratzea ukatzeari buruzkoa
Honen bidez, aditzera ematen da gora jotzeko errekurtso bat jarri duela Gregorio Ricarte Lezáunek, Pilar Lezáun Morenoren izenean eta hura ordezkatuz (23-01417 zenbakiarekin izapidetzen ari da), Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (Iturrama kalea 10 –sarrera, Ezkirotz kaletik–, 31007 Iruña), Urraulgoitiko Udalaren 2023ko maiatzaren 26ko honako ebazpen honen aurka: familia bakarreko etxea eraikitzeko obra-lizentzia iraungitzea eta hirigintza legezkotasuna leheneratzea ukatzea.
Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze-dei hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian, hamar egun balioduneko epean, epatze-dei hau argitaratzen denetik zenbatzen hasita.
Urraulgoitin, 2023ko irailaren 9an.–Alkatea, M.ª Rosario Larrea Leoz.
Iragarkiaren kodea: L2313092