2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZUE
Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 155. lurzatian (SUC-4). Hasierako onespena
Alkatetzaren 2023ko abuztuaren 7ko 2023-0064 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen 2. poligonoko 155. lurzatirako hiri-jarduketarako plan bereziaren dokumentua (SUC-4), Untzueko Udal Planaren barnean. Plana Juan Luis Urquia Lus arkitektoak idatzi du 2023ko maiatzean, eta Carla Beatriz Rivera Guiguik eta Alberto Alija Garcíak sustatu dute. (30/2023 espedientea).
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluarekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).
Epe horretan interesa duen orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta egoki jotzen diren iradokizun eta alegazioak aurkezten ahalko dira. Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan (http://unzue.sedelectronica.es).
Untzuen, 2023ko abuztuaren 12an.–Alkatea, Iker Etxeberria Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2313131