2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Las Labradas AG-1 eremuko UE-1 unitateko (AR-1/S-1) birpartzelazio proiektua. Jendaurreko informazioa
Tuterako Udalak 2023ko abuztuaren 25eko Gobernu Batzarraren erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Las Labradas AG_1 eremuko UE-1 unitateko (AR-1/S-1) birpartzelazio proiektua, 2023ko apirilekoa. Proiektua idatzi zuten Sergio Murillo Salidas arkitektoak eta Aitor Otazu Vega Global Proyectos enpresako abokatuak, eta AG-1 eremuko UE-1 unitateko (AR-1/S-1) konpentsazio batzordeak sustatu zuen.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, ediktua argitara emanda Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udaletxeko iragarki-taulan eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan. Espedientea Hirigintzako Administrazio Unitatean egonen da, inork aztertu nahi badu edo egokiak iruditzen zaizkion alegazioak aurkeztu nahi baditu. Idatziz egin beharko du, Udalaren erregistro orokorra baliatuz.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2023ko irailaren 6an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2312887