198. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 1185. lurzatian. Hasierako onespena

Alkate udalburuak, 2023ko irailaren 12an, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, Idoia Rodríguez Falcesek eta Enrique Rodríguez Pérezek sustatua, San Adriango 3. poligonoko 1185. lurzatian (Montecillo kalea 1), egun indarrean diren hirigintza-determinazioak aldatzeko. Xedea da eraikingintza-tipologia berri bat bateragarri egitea 5. sektoreko UT-2.3 unitatean ezarritako tipologiarekin, eta lerrokadurak aldatzea.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari jarraikiz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurrean egon bitartean, edonork aztertzen ahalko du xehetasun-azterketa udal bulegoetan, bai eta bidezko diren alegazioak aurkeztu ere.

San Adrianen, 2023ko irailaren 12an.–Alkate udalburua, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2313165