198. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZPOROGI

Akats zuzenketa, Joluga haize-parkeak ukitutako herri-lurzatien desafektazioaren hasierako onespenean

2023ko 188. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 7an, argitara eman zen Joluga haize-parkeak ukitutako herri-lurzatien desafektazioaren hasierako onespena. Argitalpen horretan akats bat egin dela oharturik, ondotik ematen da behar den zuzenketa.

Iragarkian, honela zioen tokian: "Hasiera batez onestea herri-lurzati batzuk desafektatzea, hain zuzen ere okupatu behar direnak proiektua betearazteko, Joluga Energy SL enpresari lagatzeko, Joluga haize-parkea ezartzeko, 30 urtez (luzagarria)." Honako hau esan behar du: "Hasiera batez onestea herri-lurzati batzuk desafektatzea, hain zuzen ere okupatu behar direnak proiektua betearazteko, Joluga Energy SL enpresari lagatzeko, Joluga haize-parkea ezartzeko, 30 urtez".

Ezporogin, 2023ko irailaren 7an.–Alkatea, Miriam Galar Apesteguia.

Iragarkiaren kodea: L2312987