2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Xehetasun-azterketa, Undioko 7. poligonoko 39., 40. eta 73. lurzatietan. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2023ko irailaren 12ko 345/2023 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da xehetasun-azterketa bat Undioko 7. poligonoko 39., 40. eta 73. katastro-lurzatietan. Sustatzaileak dira Iván Jáuregui Mosquera, Emmanuel-Gaspar Fernandes Francou, Nadia Elisabeth Capece, Agustín Oyaga Zalba eta Salomé Rodríguez Gastón.
Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Gazolatzen, 2023ko irailaren 12an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.
Iragarkiaren kodea: L2313152