2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Hiri-jarduketarako plan berezia Gazolazko 3. poligonoko 86. lurzatian. Hasierako onespena
Alkatetzaren irailaren 11ko 343/2023 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da hiri-jarduketarako plan berezia Gazolazko 3. poligonoko 86. lurzatirako, Cubo Consulting 2021 SLk sustatuta. Lurzati hori sartuta dago Gazolazko arau subsidiarioetako U-11 unitatean.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Halaber, iragarkia Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren egoitza elektronikoan ere argitaratuko da. Hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Gazolatzen, 2023ko irailaren 11n.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.
Iragarkiaren kodea: L2313139