198. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GAZTELUBERRI

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Gazteluberriko Udalak, 2022ko ekainaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen Gazteluberriko balorazio txostena berrikustea.

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren webgunean (https://castillonuevo.com), bidezko iruditzen zaizkien iradokizunak eta alegazioak aurkez ditzaten.

Gazteluberrin, 2023ko irailaren 13an.–Alkate udalburua, Xabier Alfaure Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2313169