198. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 14ko 209/2023 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 10eko 128/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia aldatu zen, eta haren ondoriozko behin betiko zerrendak eta, halaber, eskatutako baldintzak ez egiaztatzeagatik baztertutako pertsonen zerrendak onetsi ziren.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da beherago aipatzen diren pertsonek gora jotzeko errekurtso bana jarri dutela Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 14ko 209/2023 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 10eko 128/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia aldatu baitzen, eta haren ondoriozko behin betiko zerrendak eta, halaber, eskatutako baldintzak ez egiaztatzeagatik baztertutako pertsonen zerrendak onetsi baitziren. Errekurtsoek espezialitate hauei eragiten diete:

Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

–Gaztelania eta Literatura / Gaztelaniaz:

Aldo Armendáriz Irigaray.

–Hezkuntza Orientazioa / Gaztelaniaz:

Alba Ponce Ortega.

Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin, espezialitate horietan interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2023ko irailaren 13an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2313158