198. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

Aldaketa Udal Planean, SU-2 sektorean. Alkatetzaren eskuordetzea

Adiosko Udaleko alkateak, maiatzaren 20ko 40/2022 Ebazpenaren bidez, Iñigo Villafranca Lamberto alkateordeari eskuordetu dio zuzenbidean behar bezain zabala den eskudantzia, SU-2 sektoreko Udal Plana aldatzeko espedientean alkateari dagozkion jarduketa guztiak izapidetzeko.

Argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47 artikuluarekin (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez).

Adiosen, 2023ko irailaren 11n.–Alkatea, Miguel Ansa Reta.

Iragarkiaren kodea: L2313104