2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
RIBAFORADA
Gora jotzeko 23-01469 errekurtsoa, izangai zerrendaren kudeaketari buruz, administrari-ofizial lanpostuaren aldi baterako kontratazioan
Alkate udalburuaren 97/2023 Ebazpena, irailaren 12koa, zeinaren bidez agintzen baita Nafarroako Administrazio Auzitegira igor dadila gora jotzeko 23-01469 errekurtsoari dagokion administrazio espedientea. Pablo Melendo Lópezek jarri zuen Ribaforadako Udalaren jarduketaren aurkako errekurtso hori, izangai zerrendaren kudeaketari buruz, administrari-ofizial lanpostuaren aldi baterako kontratazioan.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruaren probidentzia baten bidez (583/2023 E-RC sarrera zenbakia, abuztuaren 1ekoa), eskatu da gora jotzeko 23-01469 errekurtsoari dagokion administrazio espedientea igortzeko eta espedientean interesdun gisa jasotzen diren guztiak epatzeko jakinarazpenak eransteko, bete beharrez uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen erregelamenduaren 12.2 artikuluan xedatutakoa, maiatzaren 24ko 173/173 Foru Dekretuan emandako testuaren arabera.
Gero, alkatetza honek eskaturik, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2023ko abuztuaren 29ko probidentzia baten bidez, espedientea igortzeko epea luzatu zen 2023ko irailaren 18ra arte.
Onetsi behar da alkatetza honek, kalifikazio-epaimahaia izendatu zuen organoa izanik, alegazioei buruz eman zuen txostena.
Horrenbestez,
EBAZTEN DUT:
"1.–Onestea gora jotzeko 23-01469 errekurtsoari jarritako alegazioei buruzko txostena, alkatetza honek gaurko datan sinatua.
2.–Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea gora jotzeko 23-01469 errekurtsoari dagokion administrazio espedientearen kopia eginbidetua. Pablo Melendo Lópezek jarri zuen Ribaforadako Udalaren jarduketaren aurkako errekurtso hori, izangai zerrendaren kudeaketari buruz, administrari-ofizial lanpostuaren aldi baterako kontratazioan.
3.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, eta epatzea hamar egun balioduneko epean ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian, errekurtsogilearen uziei aurka egin nahi badiete.
4.–Ebazpen hau Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea, eta eranstea, espedientearen kopia eginbidetuarekin batera, igorritako espedienteak dauzkan dokumentuen aurkibidea, barne dela epatzeko jakinarazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialera igorri izanaren kopia."
Ribaforadan, 2023ko irailaren 12an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L2313150