2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
–IRUÑEKO UDALAREN HAUR ESKOLAK–
23/01302 eta 23/01381 gora jotzeko errekurtsoak, 2023-2024 ikasturterako haur eskoletan onartutako haurren behin betiko zerrendak onesteari buruzkoak
Iragarki honen bidez aditzera ematen da Sofía Martínez Rada eta Ekiñe Ruiz Escribanok gora jotzeko errekurtso bana aurkeztu dutela Iruñeko Udalaren Haur Eskolen erakunde autonomoko buruaren 2023ko ekainaren 9ko ebazpenaren aurka, zeinak 2023-2024 ikasturterako haur eskoletan onartutako haurren behin betiko zerrendak onesten baititu.
Bat etorriz xedatuta dagoenarekin Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan, interesdunak epatzen dira, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10, sarrera Ezkirotz kaletik; 31007 Iruña) 10 egun baliodunean gehienez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2023ko irailaren 14an.–Zuzendari kudeatzailea, Eunate Ayestarán Ayerra.
Iragarkiaren kodea: L2313374