198. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1926/2023 EBAZPENA, 2023ko irailaren 11koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez Zerga Administrazioko Estatu Agentziak interes gatazkaren arriskuaren analisia egiteko emandako tresna informatikoaren "operazio-arduradunaren" eskumenak eskuordetzen dira Errekuperazio, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren exekuzioaren esparruan.

2023ko urtarrilaren 24ko HFP/55/2023 Aginduak interes gatazkaren arriskuaren analisi sistematikoa arautzen du Errekuperazio, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana (EEEP) exekutatzen duten prozeduretan. Agindu hori 2023rako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko 2022ko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen ehun eta hamabigarren xedapen gehigarria aplikatuz eman da, eta aipatutako azterketa data miningeko tresna informatiko batean oinarritzen da, zeinak Espainiako Zerga Administrazioko Estatu Agentzian baitu egoitza.

EEEPren jarduketak garatzean erakunde betearazleek edo instrumentalek izan ditzaketen interes gatazkak aldez aurretik egiaztatzeak agerian jartzen du kudeaketa kontrolatzeko sistema aski bermatzailea duela erakunde horrek, eta horrek berekin dakar, besteak beste, kontratuen edo dirulaguntzen arloan antzeko helburua duten tresna juridiko guztietan interes gatazken "ex ante" analisiak egitea.

Data miningeko MINERVA tresna informatikoak -esan bezala, Espainiako Zerga Administrazioko Estatu Agentzian du egoitza- edo etorkizunean hura ordeztuko duen beste edozeinek "operazio-arduradun" deiturikoak informazioa agentzia horri igortzeko jarduketa jakin batzuk egitea eskatzen du, 2023ko urtarrilaren 24ko HFP/55/2023 Aginduaren 4. artikuluan zehaztutako baldintzetan.

Aipatutako aginduaren 4.2 artikuluaren arabera, kontratazio organoa edo dirulaguntza emateko organo eskuduna jotzen da operazioaren arduraduntzat, eta horrek, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari emandako eskumenei jarraikiz, egoki egiten du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluan xedatutako eskumenak eskuordetzeko figura juridikoa erabiltzea, antolamendu unibertsitarioaren jarduna bizkorragoa izan dadin.

Horregatik guztiagatik, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 50. artikuluak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Barne Kontrolerako Zerbitzuari eskuordetzea 2023ko urtarrilaren 24ko HFP/55/2023 Aginduaren 4. artikuluan operazio-arduradunari esleitutako eskumenak. Agindu hori Errekuperazio, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana (PRST) exekutatzen duten prozeduretan interes gatazkak izateko arriskuaren azterketa sistematikoari buruzkoa da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Barne Kontrolerako Zerbitzuaren zuzendariari dagokio emandako eskumenak langile publiko bati esleitzea, bere mende dagoen bati, hura CoFFEE aplikazioan identifikatu ondoren.

Bigarrena.–Eskumenak delegatzeko araubidea Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoari egokituko zaio.

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra ebazpen honek.

Iruñean, 2023ko irailaren 11n.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2313219