198. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

850E/2023 EBAZPENA, irailaren 1ekoa, Ingurumeneko Zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ematen baita Amaya Solar 1, Amaya Solar 2 eta Amaya Solar 3 eguzki-instalazio fotovoltaikoen eta energia kanporatzeko azpiegituraren ingurumen eraginaren adierazpena, Itza, Zizur, Oltza Zendea eta Orkoien udal mugapeetan, Solaria Promoción y Desarrollo Fotovoltaico SLUk sustatuta.

Izapidean diren hiru proiektuak funtsezko izaeran berdinak dira eta lotura estua dute elkarren artean, izan ere, transformazio eta kanporatzeko jarduera, kokapena, obra zibila eta azpiegitura partekatzen dute. Horrenbestez, efizientzia printzipioaren eta Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 57. artikuluan aurreikusten denarekin bat etorriz, guztiak espediente bakarrean metatzen dira ofizioz.

Proiektuen ezaugarriak kontuan izanik, hiru instalazioak, batera, eguzki energiatik abiatuz sarera saltzeko energia elektrikoa sortzeko instalazioak, aurretiaz dauden eraikinetako estalki edo tailatuetan kokatzen ez diren eta 100 hektarea baino gehiagoko azalera hartzen dutenak, ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen Energia Industria izeneko 3 taldekoak, j) apartatuaren atalasean kokatzen dira, eta, beraz, ingurumen eraginaren ebaluazio arruntaren mende daude.

1.–Ingurumen eraginaren ebaluazio arruntaren prozedura izapidetzea.

Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikulua aplikatuz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak, organo eskudun gisa, 30 egunez jendaurrean jarri zituen Amaya Solar 1, Amaya Solar 2 eta Amaya Solar 3 eguzki parke fotovoltaikoen aurreproiektuak eta haien ingurumen eraginaren azterketak, 2021eko irailaren 9ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 212. zenbakian, hiru iragarki argitaratuta.

Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikulua aplikatuz, organo eskudunak, hiru proiektuei eta horietan jasotako kanporatzeko azpiegiturari buruz, proiektuek eragindako Herri Administrazioei eta pertsona interesdunei, kontsulta egiteko izapidea hasi zuen.

Proiektu guztietarako 58 alegazio jaso dira: 18 alegazio Amaya Solar 1 instalazioaren kasuan; 19 alegazio, Amaya Solar 2ren kasuan; eta 21 alegazio, Amaya Solar 3-renean. Alegazioak aurkeztu dituzten pertsona eta erakundeen zerrenda, eta ingurumen edukia dutenen laburpena, ebazpen honetako I. eranskinean gaineratzen dira.

Kontsulten izapidean parke fotovoltaiko horietako bakoitzerako ekarpenak egin dituzten erakunde eta pertsonak ebazpen honetako II. eranskinean jasotzen dira.

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak sustatzaileari igorri zizkion jasotako alegazioak eta txostenak, eta jakinarazi zion, legedia sektorialak eskatzen duen dokumentazioarekin batera, ingurumen eraginaren ebaluazio arruntaren eskaera aurkeztu behar zuela.

Sustatzaileak, jasotako alegazioak eta txostenak ikusita, zenbait aldaketa egin zituen proiektuetan. Nagusiki, eguzki parkeen ezarpen azalerak eta kanporatzeko azpiegituraren lurperatzearekin lotutako alderdiak aldatu zituen.

2023ko martxoaren 29an, sustatzaileak dokumentazio berria bidali zion organo eskudunari, eta horrek espedientean jasota utzi zuen dokumentazioa. Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 38. artikulua aplikatuz, proiektuak berriro ere jarri ziren jendaurreko informazio eta kontsulten izapidearen mende 30 egunez, 2023ko apirilaren 27ko 88. Nafarroako Aldizkari Ofizialean hiru iragarki argitaratuta.

Jendaurreko informazioaren bigarren aldian, proiektu guztietarako 25 alegazio jaso dira: 9 alegazio Amaya Solar 1 instalazioaren kasuan; 8 alegazio, Amaya Solar 2ren kasuan; eta 8 alegazio, Amaya Solar 3renean. Alegazioak aurkeztu dituzten pertsona eta erakundeen zerrenda, eta ingurumen edukia dutenen laburpena, ebazpen honetako I. eranskinean gaineratzen dira.

Kontsulten izapidean parke fotovoltaiko horietako bakoitzerako ekarpenak egin dituzten erakunde eta pertsonak ebazpen honetako II. eranskinean jasotzen dira.

Solaria Promoción y Desarrollo Fotovoltaico SLUk 2023ko uztailaren 12an aurkeztu zion ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta hasteko eskaera Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 39. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Organo eskudunak dokumentazioa osorik zegoela egiaztatu ondoren, 2023ko uztailaren 17an dokumentazio guztia Biodibertsitatearen Zerbitzura bidali zuen, espedientearen azterketa teknikoa eta ingurumen eraginaren adierazpena egiteari ekin ziezaion. Hiru instalazioetako eta kanporatzeko azpiegituretako aurreproiektu finkatuak 2023ko martxokoak, eta hiru instalazioetako eta kanporatzeko azpiegituretako ingurumen eraginaren azterketa bateratuak (2. bertsioa, 2023ko martxokoa) ez dute aldaketarik jendaurreko informazioaren eta kontsulten bigarren izapidean aurkeztutakoekiko.

Orain arte bildutako informazioarekin, ingurumen eraginaren adierazpen hau egin da.

2.–Proiektuen deskribapena.

–Amaya Solar 1.

Amaya Solar 1 eguzki parkea Itza eta Oltza Zendea udalerrietan dago. 2.314 egitura finko instalatuko dira eta, horietan, 64.792 modulu fotovoltaiko ezarriko dira, 2 altuerako egituretan banatuak; 14 modulu daude ilara bakoitzeko eta 28 modulu, berriz, string bakoitzeko.

Parke fotovoltaikoak eragindako lurzatien zerrenda jarraian azaltzen da:

  • Amaya Solar 1 eguzki parkea.

UDALERRIA

POLIGONOA

LURZATIAK

ITZA

3

23, 31, 47

ITZA

5

36

ITZA

11

4, 8, 9, 11, 16, 18

OLTZA ZENDEA

8

85

Proiektatutako okupazio azalera 58,60 hektareakoa da, eremu geografiko berean sakabanatutako 10 barruti independentetan, 0,78 eta 14 hektareako azalerekin. 13.002,63 metroko perimetro hesia ezarriko da, sekzionatzeen erdigunea barne hartzen duen perimetro hesia barne. Instalatu beharreko hesia 2 metroko altuerako hesi zinegetikoa izanen da, basa fauna igarotzea galaraziko ez duen moduan instalatua, eta bistako plakak jarriko dira, abifaunak talka egitea saihesteko.

Instalazioaren barruan 5 transformazio zentro (30/0,66 kV) eta 30 kV-eko sekzionatze zentro bat instalatzea proiektatu da. Hori hormigoizko edo obrazko panel prefabrikatuen bidez egindako solairu bateko eraikin batez osatuta egonen da, eremuaren ezaugarrietan integratutako diseinua izanen duenaz. Erdi tentsioko kanporatzea, sekzionatze zentroraino, zangako kableatuaren bidez eginen da, dauden bide eta pistetatik barna, Aritz, Aldaba eta Zuasti errekak gurutzatuz.

Proiektuaren berezko zangak egiteko aldi baterako 30.455 m²-ko okupazioa eginen da, eta 1.042 m bide iraunkor sortuko dira, 4 m zabal izanen direnak. Bideen eredu sekzioak 20 cm-ko lurzoru trinkotua eta 20 cm-ko zabor-legar artifizialeko beste geruza bat izanen ditu, aldatutako proktorearen % 98ra trinkotua.

Proiektuan 360,95 m³-ko lur erauzketa, 282,79 m³-ko lubeta eta, beraz, 78,16 m³-ko soberakina aurreikusten dira.

Eguzki-instalazioak 30 kV-eko lurpeko linea baten bidez kanporatuko du sortutako energia. Linea hori sekzionatze zentrotik pasako da, 5,3 km inguruko distantziara, eta proiektatutako "Orcoyen Promotores 220/30 kV" bilketarako azpiestazioraino iritsiko da, Urtxikia ibaia eta A-15 autobia, Iruñeko ingurabidea, PA-30 eta NA-701 errepidea gurutzatuz. Bilketarako azpiestazio horretan, tentsioa 220 kV-era tentsioa igoko da eta energia 220 kV-eko lurpeko linearen zati batekin kanporatuko da, Espainiako Sare Elektrikoaren (REE) jabetzako Orkoiengo 220 kV-eko azken azpiestaziora iritsi arte.

Bilketarako azpiestaziora arteko trazaduran, lineak 0,9 km inguru eginen ditu Itzatik, 1 km Orkoiendik eta 3,3 km, Oltza Zendeatik.

–Amaya Solar 2.

Amaya Solar 2 eguzki parkea Zizur udalerrian dago. 2.252 egitura finko instalatuko dira eta, horietan, 63.056 modulu fotovoltaiko ezarriko dira, 2 altuerako egituretan banatuak; 14 modulu daude ilara bakoitzeko eta 28 modulu, berriz, string bakoitzeko.

Parke fotovoltaikoak eragindako lurzatien zerrenda jarraian azaltzen da:

  • Amaya Solar 2 eguzki parkea.

UDALERRIA

POLIGONOA

LURZATIA

ZIZUR

6

134

ZIZUR

7

225, 226, 227, 358, 410, 421, 434, 471, 472 eta 473

ZIZUR

8

259

ZIZUR

11

27, 222, 236

Proiektatutako okupazio azalera 55,05 hektareakoa da, 11 barruti independentetan banatua, 1,35 eta 9,74 hektareako azalerekin, 11.010,33 metroko perimetro hesiarekin itxiak.

5 transformazio zentro (30/0,66 kV) eta 30 kV-eko sekzionatze zentro bat instalatzea proiektatu da. Transformazio zentroetatik sekzionatze zentrorako erdi tentsioko ebakuazioa zanga bidezko kableatuaren bidez proiektatzen da. Zangak egiteko, 26.694 m² okupatuko dira aldi baterako, eta haren trazadurak Lasterreka, Euntzeberri (2 gurutzatze) eta Errekalde errekaren adar bat (3 gurutzatze) zeharkatuko dituzte. Amaya Solar 1 instalazioaren antzeko ezaugarriak dituzten 1.337 m bide iraunkor aurreikusten dira.

–Amaya Solar 3.

Amaya Solar 3 eguzki parkea Zizur udalerrian dago. 2.252 egitura finko instalatuko dira eta, horietan, 63.056 modulu fotovoltaiko ezarriko dira, 2 altuerako egituretan banatuak; 14 modulu daude ilara bakoitzeko eta 28 modulu, berriz, string bakoitzeko.

Parke fotovoltaikoak eragindako lurzatien zerrenda jarraian azaltzen da:

  • Amaya Solar 3 eguzki parkea.

UDALERRIA

POLIGONOA

LURZATIA

ZIZUR

7

208, 223

ZIZUR

10

216, 230, 280

ZIZUR

11

226, 227, 228, 229, 261, 294, 295, 300, 301 eta 306

Proiektatutako okupazio azalera 55,90 hektareakoa da, 2,72 eta 19,42 bitarteko hektareako azalera duten 6 barruti independentetan banatua, 7.922 metroko perimetro hesiarekin itxiak.

5 transformazio zentro (30/0,66 kV) eta 30 kV-eko sekzionatze zentro bat jarriko dira instalazioaren barruan. Proiektuari dagozkion zangak egiteko, 15.210 m² okupatuko dira aldi baterako. Euntzeberri sakanarekin, Zarikiegirekin (2 gurutzatze) eta urak Zarikiegi sakanera isurtzen dituen izenik gabeko sakanarekiko bi gurutzatze proiektatzen dira. 1.078 m bide iraunkor eraikitzea aurreikusten da, Amaya Solar 1 instalazioaren antzeko eraikuntza ezaugarriekin.

Amaya Solar 2 eta Amaya Solar 3 instalazioetan ekoitzitako energia kanporatzeko, 30 kV-eko lurpeko linea bat proiektatu da, 12.144 m-ko luzerakoa, horietako 11.470,65 m partekatuak (zanga bakar batetik zirkulatzen dute). Jatorria Oltza Zendeako udal mugapeko Orcoyen Promotoresen azpiestazio elektrikoan (220/30 kV) amaitzen diren instalazio fotovoltaikoen hesiaren barruko sekzionatze zentroak dira.

Goi tentsioko lurpeko lineak, trazaduran, bilketarako azpiestazioraino, 6 km inguru eginen ditu Zizurko udalerritik eta 6,1 km Oltza Zendeatik, Zarikiegi sakana eta urak horretara isurtzen dituzten ibilguak, Idiazabal erreka eta Arga ibaia hainbat aldiz zeharkatuz. Arga ibaiarekin gurutzatu ondoren, trazadurak A-15/AP-15 (Iruñeko mendebaldeko ingurabidea) zeharkatzen du. NA-1110 errepideekiko gurutzatzeak ere proiektatu dira. NA-7010 eta NA-7015.

Hiru proiektuetako modulu fotovoltaikoen ezarpenaren azalera, guztira, 169,54 ha-koa izanen da, 32.234 m linealeko perimetro hesiaren luzerarekin, guztira.

–Orcoyen Promotoresen 220/30 kV-eko bilketarako azpiestazioa.

Orcoyen Promotoresen 220/30 kV-eko azpiestazioa eraikiko da, eta bertan Amaya Solar 1, Amaya Solar 2 eta Amaya Solar 3 instalazio fotovoltaikoek sortutako potentzia guztiaren tentsioa 30 kV-etik 220 kV-era igoko da. Azpiestazioa Oltza Zendea udalerrian egonen da. 6.560 m²-ko azalera izanen du eta 2. poligonoko 629. lurzatian egonen da.

Azpiestazio horretatik (Orcoyen Promotores, 220/30 kV) sortutako energia 220 kV-eko lurpeko linea baten bidez kanporatuko da Orkoiengo 220 kV REE azpiestaziora. Linea horrek 472 m-ko luzera izanen du, guztira. Oltza Zendeako 2. poligonoko 236. lurzatiari eta Orkoiengo 1. poligonoko 368., 369. eta 1634. lurzatiei eraginen die.

Azpiestazioa bi tentsio mailatan egonen da osatuta: 30 kV-eko lehen maila bat eta kanporatzeko parkearen 220 kV-eko beste tentsio maila bat. Maila horiek 30 kV-eko barne parke batean eta 220 kV-eko aire zabaleko parke batean gauzatuko dira, hurrenez hurren.

Lurpeko kanalizazioa zanga bat izanen da, gutxienez 1 metroko zabalerakoa eta 1,5 metroko sakonerakoa, eta hodiak bertan jarriko dira. Hodiak jarri eta ibilgetutakoan, hormigoia jarriko da. Ondoren, zanga beteko da.

3.–Espedientearen azterketa teknikoa.

a) Alternatiben azterketa.

Ingurumen eraginaren azterketak instalatu beharreko modulu motari buruzko alternatiben lehen azterketa teknologikoa egiten du, eta zehazten du ezen, egitura finkoko instalazio fotovoltaikoen artean, ardatz baten jarraitzaile eta bi ardatzetako jarraitzaile direnen artean, lehenengo aukera dela ezarpen eremuaren eta proiektuaren ezaugarriei hobekien egokitzen zaiena. Hortaz, zehazten da aukera onena egitura finkoan modulu fotovoltaikoak erabiltzea dela; izan ere, lurzoru irregularretan moldakortasun handiagoa dute eta lurrean zuzenean sartutako egituraren gainean muntatzen ahal dira, zimendurik behar izan gabe.

Ondoren, azterketak aldagai anitzeko analisi bat egiten du, informazio geografikoko sistemen software batekin, aldagai teknikoak eta ingurumenekoak erabiliz. Hala, eremu egokien (ez mugatuen) eta ez-egokien (mugatuen) eredu murriztaile bat osatzen du. Nabarmentzekoa da, modelizazioan, maldaren balio murriztailetzat erabiltzen direla % 30etik gorako balioak. Balio horretatik behera 3 mota haztatzen dira: % 0-10 bitarteko maldak; % 10-20 bitarteko maldak; eta % 20-30 bitartekoak.

Lehen analisi horrek 4 eremu handi mugatzen ditu eta horietan balorazio kualitatiboa egiten da, horietako 2 egokitzat aukeratuz. Ondoren, zehaztasun handiagoz aztertzen da, murrizketen eredu multibalente bat erabiliz, aldagai teknikoak, ingurumenekoak, ondarekoak eta sozioekonomikoak kontuan hartuta. Alternatiben azterketaren analisi teknikoan, ingurumen organo honek inkoherentziak hauteman ditu ingurumen eraginaren azterketan, testuan azaldutakoaren eta 9. eta 10. irudietan aditzera emandakoaren artean. Halaber, deigarria da eremuan murriztaileenak diren bi aldagaien (malda eta paisaia) haztapena txikia dela aztertutako gainerako aldagaien aldean. Murrizketen eredu horretan, % 30etik beherako malden hiru tipologiak mantendu egiten dira, eta ez dira baztertzen "oso ikusgai" geratzen diren ikuspen balioak.

Harrera ereduaren arabera, sustatzaileak proposatutako eguzki-instalazioak konfiguratzeko hiru aukera aztertzen ditu eta, haren ustez, hautatutako eremuetan bideragarritasun handiena duten kokalekuak bilatzen ditu. Konfigurazio alternatiben balorazio horretan, aipagarria da, halaber, harrera ahalmen txikia edo oso txikia duten figuretan irudikatutako ezarpen kokapenak aukeratzea.

Antzeko prozesu bat ezartzen da kanporatzeko lineen trazadura alternatibetarako, murrizketak zehaztuta eta ahalmena duten eremuak sortuta.

Sustatzaileak hiru aukera orokor proposatu eta aztertu ditu proiektatutako azpiegitura guztiak konfiguratzeko (3 eguzki-instalazio eta kanporatzeko azpiegiturak), baita zero alternatiba ere, hots, proiektua ez gauzatzea. Analisiak ez du onartzen "0" alternatiba, jotzeagatik proiektuak Nafarroako klima aldaketaren ibilbideko helburuak betetzea dakarrela, eta ezarpeneko landa eremuaren maila sozioekonomikoa hobetuko duen inbertsio aukera dela.

Gainerako alternatiben analisi prozesuan, balorazio haztatua egiten da hainbat irizpide erabiliz (teknikoak, paisaiakoak, ingurumenekoak, klima aldaketari lotuak, ondareari lotuak eta sozioekonomikoak), eta 1. alternatiba globala hautatzen da behin betikotzat. Alternatiba hori ebazpen honetako "Proiektuen deskribapena" apartatuan zehazten dena da.

b) Proiektuaren eragin nagusien analisia.

Aurkeztutako azken bertsioan, sustatzaileak nabarmen aldatu du proiektua. Izan ere, ezarpenaren azalera nabarmen murriztu du (495,94 ha izatetik 169,54 ha izatera), nahiz eta lurzati asko mantentzen diren malda handiko eremuetan, Erreniega mendilerroaren hegaletan, eta proposamenetik kanpo gelditzen diren ingurumen balio txikiagoak dituzten beste eremu batzuk. Gainera, kanporatzeko linea elektrikoa lurperatuta proiektatzen da. Era berean, eranskin berriak jasotzen ziren ingurumen eraginaren azterketarekin batera: sinergien azterketa, prospekzio arkeologikoaren txostena, paisaiaren gaineko eraginaren azterketa eta lehengoratze plan bat.

Sustatzaileak egindako ingurumen eraginaren azterketak arin eta moderatu artean baloratzen ditu proiektuak aztertutako faktore desberdinen gainean dituen eragin esanguratsuak. Hautemandako eragin handienak lurzorua eta geomorfologia faktoreen gainean aurreikusi dira, obra zibilak eta lurzoruaren okupazio fisikoak eraginda, bai obra fasean bai funtzionamenduan. Sare hidrografikoaren eta uren kalitatearen gainean, obrak egiten diren bitartean. Faunaren gainean, obra gauzatzeak eta, batez ere, azpiegituren presentziaren eta funtzionamenduaren eraginez, portaera ohiturak aldatzearen ondorioz. Paisaiaren ikus kalitatearen gainean, proiektua gauzatzearen eta fase operatiboan dauden azpiegituren ezarpenaren eta funtzionamenduaren ondorioz. Eta ingurune sozioekonomikoaren gainean, lurzoruaren erabilera tradizionaletan aldaketak gertatzeagatik. Moderatutzat baloratzen dira, halaber, baina zenbateko txikiagoarekin, landaredia naturala zuzenean desagerrarazteagatik landarediari eta faunari eragindako ondorio negatiboak. Sustatzaileak proiektua gauzatzeak ingurune sozioekonomikoan dituen ondorio positiboak ere identifikatzen eta baloratzen ditu, gauzatze fasean enplegagarritasuna handitzeagatik eta jarduera fasean bultzada ekonomikoa emateagatik; baita atmosferan ere, energia berriztagarria sortzeagatik, eta ingurune biotikoan, instalazio fotovoltaikoen funtzionamenduarekin lotutako habitat berriak sortzeagatik. Ingurumen eraginaren azterketak positibotzat identifikatzen eta baloratzen ditu lur eta sarbideak lehengoratzetik ondorioztatutako eraginak. Ekintza horiek ez ditu eragiten proiektua gauzatzeak eta abian jartzea, alegia, lehengoratze ekintzatzat hartu behar dira, proiektua gauzatzearen ondoriozko ingurumen ondorio garrantzitsuak murriztu edo ezabatzeko planteatzen diren neurri zuzentzaile eta arintzaileen barruan.

Hain zuzen ere, ingurumen eraginaren azterketak zenbait prebentzio eta zuzenketa neurri planteatzen ditu hautemandako eraginak murrizteko. Neurri horiek aplikatu ondoren, ingurumen eraginaren azterketak lurzorua okupatzeagatik, trinkotzeagatik eta aldaketa geomorfologikoagatik lurzoruan eta geomorfologian gertatzen diren hondar eragin garrantzitsuenak hautematen ditu, baita zangak irekitzeagatik sare hidrografikoan eta portaera ohiturak aldatzeagatik, faunan gertatzen direnak ere. Sustatzaileak hondar eragin horiek moderatutzat baloratzen ditu. Sustatzaileak jotzen du hondar paisaia eragina bateragarria dela, hesi perimetroan sastraka autoktonoak landatu eta gero.

Lurzoruaren okupazioari dagokionez, hasierako aurreproiektutik eratorritako eragina txikitu egin da, proposatutako azalera murriztu egin delako. Hiru proiektuek eragindako azaleraren zati bat lur lauetan edo malda leuneko balioak dituzten lurretan daude kokatuta, baina badaude lurraren maldak balio esanguratsuak dituen eremuak (batez ere Amaya Solar 2 eta 3 instalazioetan). Ingurumen organoak kontsulten fasean egindako txostenaren arabera, "malda % 10etik gorakoa duten azalerei eragitea saihestu eginen da". Ingurumen organoaren irizpidearen arabera, instalazio fotovoltaikoak % 10etik beherako malda duten azaleretan jarri behar dira, eta % 10etik gorako malda duten azalerei eragitea saihestu egin behar da. Eguzki-instalazio fotovoltaikoen eta horien kanporatze azpiegituren proiektuen ingurumen eraginaren azterketak egiteko Gidan (Ingurumen Ebaluazioaren Zuzendariordetza Nagusia, MITERD 2022) ezarritako jarraibideen arabera, magaletan dauden edo maldak dituzten eta/edo higadura arriskua duten eremuak hartzen dituzten alternatibak saihestu egin behar dira, MITERDen energia berriztagarrien proiektuen ingurumen eraginaren ebaluazioan Ingurumen Organoak Koordinatzeko Azpitaldearen lan dokumentuekin bat.

% 10etik gorako malda duten eremuetan proiektatutako barruti horiek Erreniega mendilerroaren iparraldeko magalaren laborantza lur altuenetan daude, Iruñerri osoan ikus irisgarritasun handiena eta paisaian eragin handiena duten eremuekin bat etorriz. Hautatutako beste lurzati batzuk, batez besteko malda oso altua izan ez arren, erliebe izurtua dute, oso desnibel puntual nabarmenekin.

Instalazio fotovoltaikoen hiru proiektuak Iruñerriko lautadetan eta glazietan daude. Amaya Solar 2 eta Amaya Solar 3, berriz, Erreniegako mendilerroaren mazeletan daude. Eremu horretan, duela zenbait urte, hainbat proiektu planteatu ziren, hondakinen eta isurien tratamenduari buruz proiektatutakoaz bestelako esparrukoak (zenbait alegaziotan hori kontuan hartu dadin eskatu da). 23E/2018 Ebazpenean, urtarrilaren 9koan, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Recuperación Ambiental SLk sustatutako Proiektu Sektorialaren Ingurumen Ondorioen Adierazpena (Ingurumen Adierazpen Estrategikoa) ematen baita Iruñerrian material inerteak isurtzeko eremuak Udalez gaindiko Proiektu Sektorialean. Horren arabera, honako hauek adierazten ziren: "Azterketa Geologiko Geoteknikoa zona ezegonkor batean dago, eta zorupean meatze jarduera zaharrak egoteak larriagotu egiten du"; halaber, "Kokalekuaren ikusizko eragina larritzat jotzen da, ikusmen arro zabala kontuan hartuta".

Era berean, sustatzaileak berak egindako azterketetan nabarmendu duenez, "Gainera, eremuak geologikoki aktibo jarraitzen du, eta, 2021-2022an fauna azterketa honetarako egindako landa lanean, urmael nagusiaren inguruan landutako lurren kolapso partzialak hauteman dira", instalaziotik hurbil geratzen diren Undioko urmaelak aipatuz.

Paisaiaren gaineko eraginari dagokionez, ingurumen eraginaren azterketan paisaiaren ebaluaziorako dokumentu espezifiko bat (III. eranskina) jasotzen da, Ingurumen Ministerioaren Espainiako Paisaiei buruzko Atlaseko unitateen kartografian oinarritua (Mata eta beste, 2004). Amaya Solar 1eko instalazio gehienak "Urbasa Andiako mendilerroa" unitatean jasota geratzen dira; Amaya Solar 2koak, Iruñerrian; eta Amaya Solar 3koak, berriz, "Erreniegako mendilerroa" unitatean.

Analisian lortutako emaitzak oinarri hartuta, ingurumen eraginaren azterketak, behatzaileen kontzentrazio potentzialeko eremuei (BKPE) dagokienez, paisaian eragin nagusiki txikia dagoela dio, nahiz eta 16 puntuetatik 4tan eragina handia izan. Gainera, ez da BPKE aztertzen A-12 autobidetik, nahiz eta horretatik pertsona eta ibilgailu ugari igaro egunero. Proiektua zati batean ikusgai geratuko da Donejakue bidetik.

Paisaiari dagokionez, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari txostena eskatu zaio, beren ekarpenak jasotzeko eragindako lurraldean bere eskumeneko paisaia babestu, kudeatu eta antolatzeko ekintzei dagokienez. Jasotako txostenak ez du alderdi horietan sakontzen.

Hala, entregatutako informazioa zein Nafarroako Gobernuaren geoatarian (IDENA) eskuragarri dagoen informazioa aztertu ondoren, eta landa bisitak egin ondoren, lurzoruari, geomorfologiari eta paisaiari eragin esanguratsuak saiheste aldera, beharrezkoa da proiektatutako zenbait lurzatitan modulu fotovoltaikoak ezartzeko eremuei dagokien azaleraren zati bat edo azalera osoa desagerraraztea. Lurzati horiek ebazpen honen baldintzetan daude jasota.

Erdi tentsioko zirkuituak egiteko zangen trazadurak eta kanporatze linea lurperatzeak zenbait gurutzatze dituzte azaleko sare hidrografikoarekiko. Ingurumen eraginaren azterketan, 9.4.1.4. puntuan (Azaleko eta lurpeko uren gaineko eragina), honako hau adierazten da: "Lur mugimenduen ondorioz eta honako ibilgu hauen gainean gurutzatzeko zangak irekitzearen ondorioz sortutako eragina:". Horren ondoren, eragindako 15 ibilgu zerrendatzen ditu, guztira, Arga eta Urtxikia ibaien gaineko gurutzatzea barne. Ez du adierazten ibilgu horietako batzuk behin baino gehiagotan gurutzatzen direla. Aurreproiektuek eta ingurumen eraginaren azterketek deskribatzen dute lurpeko lineen kanalizazioa zangan proiektatzen dela. Aurreproiektuan deskribatzen da zulaketa horizontal gidatua zangak irekitzea ezinezkoa denean bakarrik erabiliko dela: "Teknika hori erabiliz bide publikoekin, errepideekin, trenbideekin, ibaiekin eta abarrekin egiten diren gurutzatzeetan, zangak irekitzea ezinezkoa denean". Ingurumen eraginaren azterketan honako hau adierazten da: "Zulaketa gidatuaren bidez, ibai ibilguak (Arga eta Urtxikia ibaiak) eta komunikazio bideak gurutzatuko dira". Ebazpen honen baldintzetan azaleko sare hidrologikoaren gaineko eragina arintzeko garatu beharreko neurriak zehazten dira.

Lurzorua prestatzeko, zangak irekitzeko eta, euri garaian egiten badira, sarbide berriak hobetzeko eta egiteko baliteke eragiketek uhertasun gertakariak eragitea lehen aipatutako erreketan. Erliebea aldatzeak, halaber, erosio fenomenoak areagotzea ekartzen ahal du, aldaketa txikia izan arren, eta mugakide diren nekazaritza lurzatiei eraginen die. Beraz, behin betiko drainatzeek konpondu beharko dute eragin hori. Era berean, instalazio fotovoltaikoen drainatzeen diseinuak kontuan hartu beharko du hurbil-hurbileko nekazaritza edo landa ingurunean jariatze uren ondoriozko kalteak areagotzeko aukera, prezipitazio handiko uneetan modulu fotovoltaikoak egoteagatik lurraren "iragazgaiztea" dela eta. Horri dagokionez, Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren txostenetako oharrei kasu egin beharko zaie (sustatzaileak adostasuna adierazi du haiei emandako erantzunetan).

Proiektuak landarediaren gainean dituen eraginei dagokienez, ingurumen eraginaren azterketak, hiru proiektu fotovoltaikoen eta energia kanporatzeko linea elektrikoaren esparruan eragindako landaredia aztertu du, eta honako hau ezarri du: "Proiektuko instalazio fotovoltaikoak ezartzeko eremuaren ezaugarri nagusia lehorreko belarki laboreak dira, eta landaredi naturala duten eremu batzuk daude bideen mugetan eta ertzetan, baita landaredia naturala duten eremu batzuetan ere. Kanporatzeko linea lurperatuak landaredia naturala duten eremuei ere eragiten die. Eragindako azalera zanga irekitzeko erabiltzen dena da".

Ingurumen eraginaren azterketan, "Faunari buruzko urteko azterketa" izeneko IX. eranskinean, lekuan dagoen abifaunari buruzko azterketa bat jasotzen da, baita ugaztunei eta herpetofaunari buruzkoa ere. Abifaunaren urteko inbentario bat egiten da. Espezie hauek daude: miru gorria (Milvus milvus), galzoriko gisa katalogatua Arriskuan dauden Espezieen Espainiako Katalogoan; arrano beltza (Aquila chrysaetos), mirotz zuria (Circus cyaneus) edo belatz handia (Falco peregrinus). Ondorio gisa, faunaren eranskinak adierazten du laginketa bakoitzean dentsitate handiena duten espezieak eremu irekiekin lotutakoak direla. Azterketaren arabera, eragin baztergarriak edo ez-esanguratsuak nabarmentzen dira, batez ere gomendatutako neurri zuzentzaileak gauzatuz. Neurri nagusiak honako hauek dira: kanporatze linea lurperatu ondoren, hesiak ahalik eta gehien urruntzea urmaeletatik eta Orderizko hariztitik, hesiak baso masetatik urruntzea eta hesiak eguzki panelak instalatzeko eremura ahalik eta gehien mugatzea, besteak beste.

Proiektuak faunaren gainean duen eragin nagusia habitataren galerarekin lotutakoa da, bereziki nekazaritza espazio irekiak behar dituzten espezieen kasuan. Instalazio fotovoltaikoak ezartzeko azalera, azken bertsioan, jatorrian eragindako azalera % 60 baino gehiagoan murrizten da. Azalera horretako habitata sinplifikatua da eta fauna egoteko habitat egoki modura kalitate okerragoa du, espezie harrapakinen dentsitate txikiagoz eta, horrenbestez, harrapari batzuendako ez da horren erakargarria.

Bestalde, barruti hesituen multzoa egoteak eraginak sortzen jarraitzen du lehendik dagoen landaredian eta konektagarritasunean. Faunarendako egokiak diren biotopoen galeraren eragina murrizteko, ebazpen honetan eragin horri begirako neurri zuzentzaile eta osabidezko neurri zenbait gaineratzen dira, ingurumen eraginaren azterketan dagoeneko jasotzen direnetara gehitzekoak.

Orderizko hariztia, Zuastiko hariztiaren ondoan, Iruñerrian nagusi ziren haritz iletsuko basoen lekuko den uharte baso bakarra da. Harizti horiek pixkanaka desagertu ziren mendeetan zehar, zuraren aprobetxamenduarengatik eta, batez ere, haiek zeuden lurzoruak laborantzarako erabili zirelako. Hala, bi zuhaizti horiek geratu dira eremuko landaredia potentzialaren ordezkari bakar gisa. Baso horiek flora eta fauna espezie garrantzitsuen habitat potentziala dira, hala nola basoko kiropteroena eta igel dalmatinoena. Hain zuzen ere, horien biztanleriak daude Zuastiko hariztian eta Lotza-Itzako urmaeletan. Bai kiropteroek bai igel dalmatinoek beharrezko dituzte ur ibilguz, ibaiertzeko landarediz eta zuhaiztiz osatutako korridoreak, habitat egokia duten uharteen arteko konektagarritasuna errazteko eta bermatzeko (Basoko kiropteroen kontserbaziorako eta jarraipenerako eskuliburua). Don Guixé eta J. Camprodón, 2018. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa - Trantsizio Ekologikorako Ministerioa. Estudio de la variabilidad genética de Rana dalmatina: claves para la conservación de la especie en el País Vasco. V. Sarasola eta lank. 2009. Aranzadi elkartea eta UPV/EHU).

Amaya Solar 1 instalazioa gauzatzean, Orderizko hariztiaren konektagarritasun ekologikoa bermatu behar da. Amaya Solar 2 eta Amaya Solar 3 eguzki-instalazioek zaindu eta erraztu egin beharko dituzte Nafarroako Gobernuaren Iruñerriko eta inguruko udalerrietako Azpiegitura Berdearen dokumentuan definitutako lurralde korridoreen konexio funtzioak. Hauek dira "8. zeharbidea" abelbidearen lurralde korridorea, Lasterreka sakaneko ibai korridorea eta 23. iraganbideko konektore lineala. Ebazpen honen baldintzetan proiektuak konektagarritasun ekologikoan duen eragina murrizteko hartu beharreko neurriak zehazten dira.

Ondare arkeologikoari dagokionez, ingurumen eraginaren azterketan XI. eranskina ageri da, eta horretan prospekzio arkeologiko berri bat zehazten da, proiektua eta kanporatze linea aldatu ondoren. Azterketan zenbait aurkikuntza arkeologiko hautematen dira, proiektuek zuzenean eragiten ahal dituztenak. Gainera, obra egin aurretik zundaketa kanpainak egitea komeni dela planteatzen da, aztarnategi batzuetako babes bandak kaltetzen ahal direlako.

Abelbideen gaineko eraginei dagokienez, Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalak xedatzen duena hartuko da kontuan; eta, nolanahi ere, Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legean ezarritakoa beteko da.

c) Ondorioak eta balorazioa.

Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren Biodibertsitatearen Zerbitzuak ondorioztatzen du ingurumen eraginaren ebaluazioren prozedura behar bezala gauzatu dela eta lurzoruaren, geomorfologiaren, paisaiaren, hidrologiaren, landarediaren eta faunaren gaineko eragin potentzialak aztertzen ditu, baita ebaluazio honetan kontuan hartu beharreko gainerako ingurumen eraginak ere.

Eragin horiez gain, laborantzako jarduera tradizionalen erabilera aldaketarekin lotutako eragina eta udalerri batzuetan lurraren okupazio handia, proiektuen azken bertsioan murrizketa planteatu arren, izanen lirateke proiektu honen azterketan aintzat hartzeko beste alderdi garrantzitsuak. Azken eragin horiek nagusiki lurraldearekin lotzen direnez, lurraldearen antolamenduan eta paisaian eskuduna den Nafarroako Gobernuko organoa izanen da alderdi horien gaineko erabakia hartu duena lurzoru urbanizaezinean egiteko jarduerak baimentzeari dagokionez.

Aurrekoa ikusirik eta, kontuan izanik behin betiko proposameneko faunaren gaineko eraginak bateragarriak direla ingurumen eraginaren azterlanean eta ebazpen honetan jasotzen diren neurriak aintzat hartuz, proiektuak ingurumenari begira partzialki bideragarriak direla uste da. Beraz, aldeko ingurumen eraginaren adierazpena ematea proposatzen da, ebazpen honetan jasotzen diren baldintzak betetzearen baldintzapean.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretuak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 74/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen eraginaren adierazpen partzialki aldekoa ematea Amaya Solar 1, Amaya Solar 2 eta Amaya Solar 3 eguzki-instalazio fotovoltaikoen gainean, baita horien energia kanporatzeko azpiegiturei, Orcoyen Protomores transformazio azpiestazioari eta 220 kV Orcoyen Promotores TAEren tentsio altuko linea - Orcoyen REE TAEri ere, Itza, Oltza Zendea, Zizur eta Orkoien udalerrietan (Solaria Promoción y Desarrollo Fotovoltaico SLUk sustatuak).

2. Jarduera espedienteari erantsitako dokumentazio teknikoko baldintzei jarraikiz egin dadila ezartzea, baita honako baldintza hauek betez ere:

I.–Proiektuaren baldintza orokorrak:

1. Sustatzaileak ingurumen eraginaren azterketan eta haren eranskinetan jasotako eta jendaurreko informazioaren izapideen ondoren onartutako prebentzio, zuzenketa eta konpentsazio neurri guztiak bete beharko ditu, edo espedienteari emandako informazio osagarrian jasotakoak, baldin eta ebazpen honetan ezarritakoaren aurkakoak ez badira, baita ingurumen eraginaren adierazpen honetan zehaztutako baldintza eta neurri gehigarriak ere.

2. Oro har, ebazpen honetan eskatutako neurri guztiak sustatzaileak eraikuntza baimena eskatzeko organo substantiboan aurkeztu beharreko exekuzio proiektuan sartuko dira. Era berean, obrak amaitzean eta funtzionatzen hasteko baimena eskatu aurretik, ingurumen organoari egiaztatu beharko zaio ebazpen honetan ustiapen aldirako zehaztutako neurri aringarriak eta ingurumen jarraipeneko neurriak programatu eta abiarazi direla.

3. Obrak hasi baino gutxienez 72 ordu lehenago horren berri emanen zaio Ingurumen Jarraipenaren Bulegoari (seguimiento.ambiental@navarra.es).

II.–Ondorio adierazgarrienak prebenitzeko, zuzentzeko eta konpentsatzeko neurriei buruzko baldintzak.

Ondoren, aldatu beharreko ingurumen eraginaren azterketako eta dokumentazio osagarriko neurriak adieraziko dira, baita prozeduran jasotako alegazio eta txostenetan ezarritako neurri gehigarriak ere, ingurumenaren babesa bermatzeko beharrezkoak baitira. Horrez gain, ingurumen organoak egindako azterketa teknikotik ateratako neurriak ere adieraziko dira.

4. Lurzoruetan, geomorfologian eta paisaian eragin nabarmenik izan ez dadin, ondoren zerrendatuko diren inguratzaile fotovoltaikoen azaleraren zati bat edo azalera osoa baztertu beharko da, % 10etik gorako maldak dituztenean:

  • Amaya Solar 1 eguzki parkea.

UDALERRIA

POLIGONOA

LURZATIA

ERREFERENTZIAZKO KOKAPENA FINKATUTAKO AURREPROIEKTUKO
SARBIDEEN PLANOAN

BAZTERKETA

KANPO
GERATZEN DEN AZALERA (ha)

ITZA

11

18

2. instalazioa

Guztira

3,27

–Amaya Solar 2.

  • Amaya Solar 2 eguzki parkea.

UDALERRIA

POLIGONOA

LURZATIA

ERREFERENTZIAZKO KOKAPENA FINKATUTAKO AURREPROIEKTUKO
SARBIDEEN PLANOAN

BAZTERKETA

KANPO
GERATZEN DEN AZALERA (ha)

ZIZUR

6

134

1. instalazioa

Partziala. < % 10eko maldetan bakarrik da aldekoa

3,28

ZIZUR

7

471

4. instalazioa

Partziala. Salbu eta pistatik hurbil dauden eta > % 10eko malda duten landaredi naturaleko eremuak

0,39

ZIZUR

7

410

5. eta 6. instalazioak

Partziala.

–X602447 Y4735133 koordenatuetan dagoen eta zentroa duen barrutia kenduta

–X602529 Y4735202 koordenatuak dituen gunea kenduta, ezponda hurbil izateagatik

–% 10etik gorako malda duten eremuak kenduta, batez ere 11/27 lurzatiaren iparraldeko eremua

8

259

11

27

3,51

ZIZUR

7

421

7. instalazioa

Guztira

4,95

ZIZUR

7

225, 226, 227

8., 9. eta 10. instalazioak

Guztira

12,26

ZIZUR

11

222, 236

11. eta 12. instalazioak

Guztira

9,44

–Amaya Solar 3.

  • Amaya Solar 3 eguzki parkea.

UDALERRIA

POLIGONOA

LURZATIA

ERREFERENTZIAZKO KOKAPENA FINKATUTAKO AURREPROIEKTUKO
SARBIDEEN PLANOAN

BAZTERKETA

KANPO
GERATZEN DEN AZALERA (ha)

ZIZUR

7

208, 223

1. instalazioa

Guztira

19,42

11

226, 227, 228 eta 229

ZIZUR

11

261

2. instalazioa

Guztira

7,74

ZIZUR

11

306

3. instalazioa

Guztira

6,16

ZIZUR

10

230, 280

5. instalazio partziala

Guztira, lurzatien zutabean deskribatutako lurzatietan

11

301

2,73

5. Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Departamentuko kontseilariaren otsailaren 24ko 64/2006 Foru Agindua, lurzoru urbanizaezinean eguzki energia aprobetxatzeko instalazioak ezartzeko ingurumen eta hirigintza arloko irizpide eta baldintzak arautzekoa, betez, instalazio fotovoltaikoak erliebe nabarmen edo lau batean edo kaskoan lekutzeari dagokionez, gutxienez 15 metroko distantzia errespetatuko da instalazioaren perimetroko itxituraren eta erliebearen ertzaren artean, lurra higatzeko arriskuak eta mazelan lur isuriak ekidin eta paisaia eragina murrizte aldera. Eragin hori 410. lurzatiko 7. poligonoan gertatzen da, adibidez.

6. Zuinketa egiten den bitartean, zintaz eta ikusteko moduko markez balizatuko dira inguratzaileen barruko aldean dagoen edozein unada edo hesirekin muga egiten duten obrek eragindako azalera guztiak, eta horien inguruan babes perimetro bat kokatuko da. Dauden harri pilaketak errespetatu edo konpentsatu eginen dira, faunarentzako leku interesgarriak baitira nagusiki nekazaritzakoa den ingurune batean. Neurri hau aplikagarria izanen da linea elektrikoaren trazadurak eta zangek eragindako azaleretan. Makinen joan-etorriak obrako eremuaren aldameneko landarediari eragin ahal badio, aurrez eta basozainak gainbegiratuta, hura inbaditzen ahal duten adarrak eskuz inausiko dira. Sarbide iraunkorren eta aldi baterakoen azalerak, makineria igarotzeko eremuak eta gainazal osagarriak sartuko dira.

7. Lurraren topografia albait gehien errespetatuko da, lurzoruaren, landarediaren eta paisaiaren gaineko eraginak saihestuz profil naturalak birmoldatzeagatik. Zelaitze lanek ez dute ekarriko 2 m-tik gorako altuerako lur erauzketarik edo betelanik (salbuespen gisa 3 m). Ezpondarik sortzen bada, etzanak izanen dira, 3H/2V baino gutxiagoko maldarekin, haien goialdeak biribilduak izanen dira, eta lubetetako ezponden gainean gutxienez landare lurrezko 30 cm-ko geruza jarriko da. Lurra kendu edo hondeatu aitzinetik, obrek eragindako azalera guztietatik landare lurra kenduko da, gutxienez 30 cm-ko sakonerako profil batean (okupazio iraunkorreko edo aldi baterako azalerak). Material hori horretarako hautatutako espazioetan metatuko da, 2 m-tik beherako altuera duten kabailoiak osatuz.

8. Lur mugimenduetako soberakinak ahal bezainbeste aprobetxatzeko ahalegina eginen da, obran berean erabiliz. Lur soberakinak hondakinen kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu, eta lehentasunezko helburua izanen da inguruko espazio narriatuak lehengoratzea. Lehengoratzeko lanetan erabiliko ez diren lurrak zabortegi baimendu batera lekutuko dira. Nolanahi ere, lurren lekualdaketa eskatzen duten operazioek Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko Hondakinen Atalaren aldeko txostena beharko dute.

9. Lur mugimenduak euri garaian egiten badira, eta sedimentuak eramaten badituzte eremua zeharkatzen duten erreketara, drainatze osagarriak eginen dira, jariatze urei eusteko sistema sendoetara bideratuz; urak lurzoruaren drainatze sare naturalean isuri aitzinetik kokatutako puntuetan ezarriko dira sistema horiek.

10. Proiektatu beharreko drainatzeei dagokienez, diseinuak bermatu beharko du dinamika hidrologikoa ez dela nabarmen aldatuko, eta eremuko jariatze ura isurbide naturaleko puntuetara bideratuko dela, erosio eremu berriak sortzea saihestuz, drainatze sare naturaletara solidoak arrastatzea saihestuz eta jariatze uren ondorioz alboko nekazaritzako lurzatietan kalteak sorraraztea ekidinez.

11. Ibilgu naturalekiko gurutzatzeak ibaiertzeko landarediari albait gutxien eragiteko moduan egin behar dira. Gainera, kontuan hartu beharreko neurriak proposatuko dira, goi tentsioko aireko linearen zortasuna eraikitzeko eta mantentzeko jarduketen ondoren, ibaiertzeko landarediaren konektagarritasun ekologikoaren funtzioari eusteko.

12. Kanporatze linearen lan tarteetan, ahalik eta zuhaitz gutxien kenduko dira ibilgu eta erreken inguruetan. Gainera, lanei ekin aitzinetik jakinarazi egin beharko zaio Ingurumena Zaintzeko Atalari, hain zuzen ere Iruñeko koordinazio unitateari (gmapamplona@navarra.es), Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legean (otsailaren 21eko 3/2007 Foru Legeak aldatu zuen) eta hura garatzen duen erregelamenduan xedatutakoaren arabera jarduteko.

13. Ez da baimentzen zangarik egitea ur ibilgu iraunkorretan gurutzatzeak egiteko, bereziki Arga ibaiaren eta Urtxikia ibaiaren kasuetan. Zangetan dauden erreka eta sakanetan gurutzatzeak egiteko lanak udan eginen dira, eta saihestuko da materialak, hormigoia edo solidoak ur ibilgura eramatea.

14. Arga ibaia eta haren adarrak bisoi europarraren banaketa eremu egiaztatua dira Nafarroan. Proiektua gauzatzeak bisoi europarraren habitatean jarduteko ingurumen baldintza orokorrak bete beharko ditu:

Oro har, ez da inolako jarduketarik eginen bisoi europarraren habitatetan espeziearen ugalketa aldian: apirilaren 1etik abuztuaren 30era. Abuztuan jarduketak baimendu ahalko dira, betiere, ingurumen zaintza badago espezie horretan adituak diren langileen aldetik, eta jarduketa eremuan gordelekurik edo etzalekurik ez dela egiaztatzen bada. Ingurua zehatz-mehatz aztertuko da landare estaldura ezabatu aurretik eta ondotik, eta honelaxe eginen da.

Jarduketek ibaiertzetan lurra mugitzeko lanak edo horietan makina astunak erabiltzea ekartzen badute, lehenik eta behin belar sastrakak eskuz garbitu beharko dira belar landareetan eta zuhaixketan. Horiek kendu ondoren, zuhaitzak moztuko dira, beharrezkoa bada; eta landare estaldura kendu eta 48 ordura baino ezin izanen dira hasi lur mugimenduak.

15. Ibai ibilguak eta abelbideak, baita haiei lotutako landaredia ere, lehen mailako konektore linealtzat hartzen dira Iruñerriko lurralde matrizearen barnean. Konektagarritasun ekologikoa bultzatzeko, proiektatutako inguratzaileen itxitura guztiak atzeraeman eginen dira, erreketan dagoen erriberako landareditik bereiziz. Azalera horietan landaredia lehengoratzeko eta paisaia integratzeko neurriak hartuko dira, ereintza eta landaketen bidez.

–Amaya Solar 1 instalazioan, itxiturak gutxienez 25 m bereiziko dira Aritz errekan eta Aldabako sakanean dagoen erriberako landarediaren kanpoko mugatik.

–Amaya Solar 2 eta Amaya Solar 3 instalazioetan, itxiturak gutxienez 15 m bereiziko dira erriberako landarediaren mugatik edo ubidearen ardatzetik, landaredi naturalik ez dagoenean, kartografiatutako azaleko sare hidrologikoaren ibilgu guztietan.

–Itxiturak gutxienez 20 m bereiziko dira alde bakoitzean, inbentariatutako abelbideen ardatzetik hasita, horien konektagarritasun ekologikoaren funtzioa zaindu eta bultzatzeko; nolanahi ere, Baso Plangintzaren eta Ingurumen Hezkuntzaren Atalak abelbideei buruz dituen eskumenen esparruan xedatutakoa bete beharko da.

16. Amaya Solar 1 instalazioan ez da gauzatuko 9. poligonoko 11. lurzatian aurreikusitako itxitura, Itza udalerrian, kartografia digitalean AS1-5 izendapena duena (Orderizko hariztiaren eta Aritz errekaren artean, REEren Orkoien-Itsaso 1 zerbitzuko linea elektrikoaren hegoaldean). Orderizko hariztiaren eta Aritz errekaren artean dagoen eremua landareztatzeko proiektu bat eginen da, hariztiaren eta errekaren arteko konektagarritasun ekologikoa hobetzeko. Konektagarritasun proiektu hori Nafarroako Gobernuko Biodibertsitatearen Zerbitzuak adostu eta onetsi beharko du lanak egin aurretik.

17. Perimetro hesia zutoinen bidez bakarrik tinkatuko da lurrean beheko aldetik, fauna txikiari azpitik igarotzeko aukera uzteko, eta horretarako, azpitik tarte bat utzi beharko du, lurretik 15-20 cm-ra altxatuta. Hesia diseinatuko da iragazkortasuna hobetzeko tamaina txikiko faunarentzat, eta elementu zorrotzak edo ebakitzaileak saihestuko ditu.

18. Inguruko hesia seinalez markatzeko neurriak hartuko dira, hegaztiek ikus ditzaten, landare naturalez egindako pantailak eratuz, edo plakak jarriz, metalikoak hobe, 15x30 edo 20x20 cm-koak, zuriak edo kontraste handikoak, batetik bestera bi metroko tarte horizontala utziz eta bi ilaratan jarrita, itxituraren altuera desberdinetan, modu alternoan kokatuta.

19. Proiektuen ingurumen integrazioko neurrien artean, obrek eragiten dituzten eremu guztietan landare lurrezko geruza mantentzeaz gain, eta bereziki, jarraitzaileen artean, lurra harrotu eta ereintzarako prestatuko da, eta ereintza edo hidroereintza eginen da, malda handi samarreko lekuetan, eremuan berezkoak diren espezieen hazien nahasketa bat erabiliz. Adibide modura, espezieen nahasketa hau ematen da:

Belarkien hazien nahasketa: Lolium perenne (% 15), Festuca rubra (% 25), Agropyrum repens (% 5), Poa pratensis (% 10), Medicago sativa, (% 10), Medicago lupulina (% 10), Lotus corniculatus (% 5), Trifolium fragiferum (% 5), Onobrychis viciefolia (% 7,5), Sanguisorba minor (% 7,5) (dosia: 30 gr/m²).

Zuhaitz eta zuhaixka espezieen hazien nahasketa, lur erauzketetan botatzeko: Quercus pubescens, Buxus sempervirens, Dorycnium pentaphyllum, Genista hispanica, Thymus vulgaris (3 gr/m²).

20. Dokumentuan aurreikusi bezala hesia landatze bidez sortutako landare pantailak, azpiegiturak ahalik ongien ezkutatzeaz gainera, paisaiarekiko integrazioa hobetu ere egin behar du. Ez da forma erreferentzia, irudi geometriko, inausketa edo horrelakorik baliatuko, aitzitik, ahalik eta aniztasun handiena bilatuko da morfologian (zuhaitzak, zuhaixkak, sastrakak eta belarrak) eta espezieetan, ingurumen zerbitzu gehiago sortzeko (loreak, fruituak, konektagarritasuna), eta betiere inguruko serie eta geoserieetako espezie autoktonoak erabiliko dira.

21. Landaketak, hesien kanpoaldera, zuhaitz eta zuhaixka errenkada bikoitzetan eginen dira, hiruzuloka kokatuta, landareen artean 2 metroko distantzia maximoarekin. 1 eta 2 izerdi bitarteko aleak erabiliko dira, edukiontzian. Bideetatik gertuko barrutietan landatzeko, gutxienez 50 cm-ko altuera duten aleak erabiltzea proposatzen da, eta tantakako ureztatze sistema erabiliko da, ongi errotzea eta paisaia integratzeko funtzioa azkar betetzen hastea lortzeko. Hauek izanen dira, besteak beste, landaketetan erabiltzeko espezieak: Quercus pubescens, Quercus rotundifolia, Sorbus torminalis, Crataegus monogyna, Acer mosnpessulanum, Prunus spinosa, Ligustrum vulgare, Viburnun lantana, Lonicera etrusca, Juniperus oxycedrus, Thymus vulgaris, Lavandula latifolia, Genista hispanica eta abar. Hesiaren eta ibilgu naturalen artean errespetatu beharreko azaleretan landareak lehengoratu eginen dira, espezie egokiak ereinez eta landatuz, ibai korridoreen konexio funtzioa hobetzeko.

22. Landaketak azarotik otsailera bitartean eginen dira, obrak amaitu ondotik, eta mantentze ureztaketa eta zainketak eginen dira, proiektuen bizitza osoan egoera egokian egonen direla bermatzeko. Gainera, babestu eginen dira, artzaintzak eta basa faunak ez kaltetzeko (hodi babesleak eta tutorea jartzea).

23. Proiektuaren kokapena bat datorrenez espezieek (hala nola miru gorria, mirotz urdina eta zuria) habiak egiteko habitat egokiekin, lanak hasi aitzinetik habiak miatuko dira, betiere obrak martxoaren hasieratik uztailaren erdialdera bitartean egiten badira.

24. Kable edo drainatze zangak estali aitzinetik, ikuskapena eginen da, ustekabean barrura erori den fauna alerik ez dagoela egiaztatzeko.

25. Lanak egin bitartean Nafarroako landare eta animalia mehatxatuen katalogoetan edota Espainiako espezie mehatxatuen katalogoan jasotako espezieren baten presentzia detektatzen bada, lanek kaltetuko luketena, berehala jakinaraziko zaio Biodibertsitatearen Zerbitzuari, eta hark xedatzen duena bete beharko da.

26. Plakak ezartzeko eremuan dagoen landaredia kontrolatzeko eta mantentzeko ohiko metodo gisa, abeltzaintza estentsiboa erabiliko da, eta behar berezia izanez gero, sasi-garbitzea makineriaz egitea baimenduko da. Herbizidak erabiltzea espresuki debekatua dago.

27. Lagomorfoak, karraskariak eta bestelako animaliak kontrolatu behar badira, egokiak diren baimenak eskuratu ondotik, baliabide mekanikoak eta biologikoak erabiliko dira eta guztiz debekaturik egonen da pestizidak, intsektizidak, errodentizidak eta bestelako pozoiak erabiltzea.

28. Panelak garbitzeko ezarriko den sistemak ez du erabiliko gai kimiko kutsagarri edo arriskugarririk.

29. Suteen prebentzioari dagokionez, obrak egiten ari diren urtean, eta ondorengo funtzionamendu urteetan, baso suteak prebenitzeko lurzoru urbanizaezinean sua nola erabili arautzen duen Foru Aginduan xedatutakoa bete beharko da.

30. Erabilerari lotutako eraikinak (transformazio zentroak, azpiestazioa eta abar) ingurunearekiko harmonia errespetatuz diseinatuko dira, eremuko eraikin motekin bat eginez eta kolore ez-nabarmenak erabiliz, ingurunean integratzea errazteko.

31. Azpiegituretan luminariak planteatzen badira, eta argi kutsadura, argi arrotza eta faunaren gaineko eragina murrizteko, bete beharko da Kanpo argiteriako instalazioen efizientzia energetikoari buruzko Erregelamendua onesten duen azaroaren 14ko 1890/2008 Errege Dekretuan eta haren jarraibide tekniko osagarrietan (EA-01etik EA-07ra) aurreikusitakoa, eta, zehazki, honako hau:

Argi puntuek igorritako goiko hemisferioaren gehieneko fluxuak % 5 edo gutxiago izanen dira kanpoko argiteriako argi puntu guztietarako (EA-03 jarraibide tekniko osagarria, 1.1 apartatua. Argi emisioen mugak).

Argi zuri-urdinxka duten lanparak saihestea gomendatzen da (LED argiak, esate baterako, LED-anbar argiak izan ezik). Beraz, sodio lurrunezko lanparak erabiltzea gomendatzen da, edo LED-anbar motakoak (argi zuri-horia) edo 440 nm-tik beherako uhinen erradiazioa iragaztea. Hori ezinezkoa denean (hau da, argi zuri-urdinxka igortzen duten lanparak saihestea), kanpoko argiztapena beharrezkoa den lanorduetan edo lanetan erabiliko da, eta gainerako denbora itzalita egon beharko da.

32. Obrak bukatutakoan, behin-behineko instalazioak desmuntatu eta kenduko dira, eta obra hondarrak garbituko dira okupatu den eremu osoan. Obrek eragindako gainazal guztiak, aldi batez eragindakoak barne, harrotu eginen dira eta, behar izanez gero, landare lurraren geruza batez estaliko dira, zeina lehenago kendu eta behar bezala pilatuko baita. Obrak amaitzen direnetik sei hilabete igaro baino lehenago, eragindako gainazal guztietan belardiko inguruko espezie autoktonoen hazien nahasketa bat ereinen da, lurrak laborantzarako erabili ezean. Jakinarazten da, obrak hasi aurretik, ingurumen integrazioko proiektua aurkeztu beharko dela, Biodibertsitatearen Zerbitzuak ikuskatu eta oniritzia eman diezaion.

33. Erdi tentsioko eta goi tentsioko lineen lurpeko hodiak lehendik dauden bideen trazadurari jarraitzen dioten zatietan, bide horiek obraren amaieran jarri behar dira, haien funtzionaltasuna erabat berrezartzeko.

34. Paisaiaren arloan, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak, lurzoru urbanizaezineko jarduerak baimentzean, egoki irizten dion guztia egiten ahalko du, bere eskumenen esparruan, ingurumen eraginaren adierazpen honetan jasotakoak osatuz.

35. Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalaren aldeko txostena beharko da, eta horrek zehaztu beharko du proiektua bateragarria dela lanen eremuan egoten ahal den arkeologia ondarea babestearekin. Proiektua egikaritzea txosten horren mende egonen da.

36. Proiektuak zenbait abelbideri eragiten die, beraz, Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalak aldeko txostena egin beharko dio; nolanahi ere, Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legean ezarritakoa beteko da, baita eragindako abelbideen adierazpenak egin zituzten foru dekretuetan edo gobernu erabakietan ezarritakoa ere.

37. Obra hasi aurretik sustatzaileak ingurumen integrazioaren proiektu xehatua eta aurrekontuduna aurkeztu beharko dio ingurumen organoari, eta Biodibertsitatearen Zerbitzuak ontzat eman beharko du. Inguruko landaredi serieko espezie autoktonoak erabiliko dira landareztatzeko. Zurezko eta basogintzako landareen haziak zonaldekoak izanen dira, Ekoizpeneko Baso Materiala Identifikatzeko eta Erabiltzeko Eskualdeetako arauen arabera. Obrak amaitu eta 6 hilabete igaro baino lehen amaitu beharko dira landareztatze lanak. Landaketak landaketa garaiaren, klima baldintzen eta abarren mende daudenez, obrak amaitu eta hurrengo landaketa garaian eginen dira. Landaketen jarraipena egin beharko da, eta bideragarriak direla ziurtatu, eguzki-instalazioaren bizitza baliagarri guztian.

38. Proiektuaren balio bizitza amaituta, instalazio guztiak deseginen dira, eta okupatutako lurrak jatorrizko egoerara lehengoratuko dira. Uzte eta eraiste aldiak lehengoratze proiektu espezifiko baten xede izan behar du. Sustatzaileak aurkeztuko du, eta ingurumen arloko organo eskudunen txostena beharko du.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 41.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, Erregistroaren Atalari, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalari, Basozainak-Ingurumena Babesteko Taldeari (Iruñeko Barrutia) eta sustatzaileari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko irailaren 1ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

I. ERANSKINA.–JENDAURREKO INFORMAZIOAREN IZAPIDEAREN EMAITZA

Amaya Solar 1, Amaya Solar 2 eta Amaya Solar 3 eguzki parke fotovoltaikoetako aurreproiektuak eta ingurumen eraginaren azterketa jendaurrean jarri ziren 30 egunez, 2021eko irailaren 9ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 212. zenbakian, hiru iragarki argitaratuta.

Hiru proiektuei 58 alegazio aurkeztu zitzaizkien, eta horietako batek alegazioekin bat egiten duten partikularren zerrenda bat eransten du. Alegazioetako zenbaitek eredu eta alegazio arrazoi bera dute. Zenbait alegazio-egilek proiektu bati edo gehiagori aurkeztu dizkiote alegazioak.

Alegazioen edukiaren zati handi batek lurralde izaera du, eta ingurumen eraginaren ebaluazio honen esparrutik haratago doazen eragin ekonomiko eta sozialak aipatzen ditu, hala nola eguzki energiari dagokionez PEN 2030 ez betetzea, Nafarroako Foru Komunitatean energia plangintzarik ez izatea, Klima Aldaketari buruzko Foru Legea ez betetzea, erabilera tradizionalei eragitea eta produktibitate handiko nekazaritza lurzoruei eragitea.

Dokumentazio berria aurkeztu ondoren, proiektuak berriro jarri ziren jendaurrean 30 egunez, 2023ko apirilaren 27ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 88. zenbakian, hiru iragarki argitaratuta.

Proiektu guztietarako 25 alegazio jaso dira: 9 alegazio Amaya Solar 1 instalazioaren kasuan; 8 alegazio, Amaya Solar 2ren kasuan; eta 8 alegazio, Amaya Solar 3renean. Alegazio-egile gehienek jendaurreko informazioaren lehen izapidean ere alegazioak aurkeztu zituzten.

Alegazio-egileen zerrenda osoa (jendaurreko informazioaren lehen zein bigarren izapidekoak) honako hau da:

ALDABAKO KONTZEJUA, 82 PARTIKULARREN ZERRENDA ERANTSIAREKIN.

SALVEMOS EL PERDÓN 4.0 / ERRENIAGA SALBA DEZAGUN 4.0.

ARATZURIKO KONTZEJUA.

ASIAINGO KONTZEJUA.

ORORBIAKO KONTZEJUA.

IZUKO KONTZEJUA.

GURELUR.

SUSTRAI ERAKUNTZA FUNDAZIOA.

OLTZAKO KONTZEJUA.

LIZASOAINGO KONTZEJUA.

IZKUEKO KONTZEJUA.

IBEROKO KONTZEJUA.

ARTAZKOZKO KONTZEJUA.

SAIOA CARASATORRE URRA.

EKOLOGISTAK MARTXAN.

IZASCUN ETXANIZ MILAN.

ONGAIZ-ZANGOZERRIKO EKOLOGISTAK MARTXAN.

ENERGIA INAGOTABLE DE KYOKKO SL

GLOBAL SOLAR ENERGY DIECINUEVE SL

ELECTRA VALDIZARBE DISTRIBUCIÓN SLU

JOSE ENRIQUE MIRANDA GARCÍA ETA YOLANDA ANSO RÍOS.

UNDIOKO KONTZEJUA.

OTXOBIKO KONTZEJUA.

ENRIQUE JESÚS HUESA ODERIZ.

VICTORIA DE AFRICA SEGURA MARTÍNEZ.

MARIA CONCEPCIÓN MARGARITA AMEZQUETA ORCOYEN.

ANA HUARTE AMEZQUETA.

OSKIA SARASA EGEA.

MIREN MIRARI ZESTAU BARAIBAR, 154 PARTIKULAR ETA TOKIKO ERAKUNDE ORDEZKATUZ.

MURU ASTERAINGO KONTZEJUA.

ASTERAINGO KONTZEJUA.

ZARIKIEGIKO KONTZEJUA.

PATERNAINGO KONTZEJUA.

Jarraian, esklusiboki ingurumen arloko edukia duten alegazioetan jasotzen diren alderdiak laburbiltzen dira, hiru espedienteen azterketa teknikoaren prozesuan aintzatetsi direnak Ingurumen Eraginaren Atalak Azpiegitura Energetikoen Atalak egindako kontsultaren ondoren egindako txosten teknikoan eskatutakoarekin batera. Txosten horrek instalazio fotovoltaikoaren diseinu berri bat ekarri du, ingurumenean eragin txikiagoa duena.

1. Alternatiben azterketak urritasunak ditu, ez dago ondo planteatuta eta ez ditu alternatiba guztiak aztertzen.

2. Paisaiaren gaineko eraginen azterketak urritasun nabarmenak ditu, eta ez du betetzen Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak otsailaren 24an emandako 64/2006 Foru Agindua.

3. Ingurumen eraginaren azterketak proiektuaren ikusizko eragina gutxiesten du instalazio fotovoltaikoen ikuspenaren azterketan.

4. Ingurumen eraginaren azterketak ez du aintzat hartu lehendik badiren energia instalazioen eta eremuan ezartzeko administrazio eskudunean aurkeztutako beste proiektu batzuen efektu metagarria eta sinergikoa.

5. Aurkeztutako proiektuak eragin larriak ditu naturaguneetan.

6. Proiektuak klima aldaketak eragindako gertaerekiko zaurgarritasun handia du, eta horrek lur irristatzeak eta lurzoru erorketak gertatzea ekartzen ahal du.

7. Aurkeztutako azterketak ez du faunaren gaineko eragina behar bezala baloratzeko behar adina informazio eskaintzen.

8. Ingurumen eraginaren azterketak faunaren gaineko eragin positibotzat baloratzen ditu proiektuaren egiazko eragina ezkutatzen duten alderdiak.

9. Aurkeztutako azterketak ez ditu behar bezala aztertzen faunaren gainean izanen dituen sinergia eta metaketa ondorioak.

10. Proiektuak galzoriko espezie gisa katalogatuta dagoen miru gorriari eragiten dio.

11. Proiektuak beste talde eta espezie babestu batzuei eraginen die.

12. Proposatzen diren prebentzio, zuzenketa eta konpentsazio neurriak ez dira nahikoa.

13. Zinegetiko gisa katalogatutako hegazti espezieen harrera gaitasuna galtzen da.

14. Untxiek eragindako kalteak, kostu handikoak eta nekez kontrolatzekoak, ager daitezen joera.

15. Ehiza larriko espezieak kontrolatzeko zailtasuna.

16. Proiektuaren zatiketa. Proiektu bakarra da, artifizialki hirutan zatitua.

17. Halako proiektuek ingurumen balioa duten eremuetan lur mugimenduak egitea dakarte.

18. Amaya Solar 1 proiektuak barrera efektu handia sortzen du natura balio handia duen eremu batean.

19. Proiektuak eragina du garrantzi komunitarioko habitatetan.

20. Aldaketen ondoren ere eragin garrantzitsuak gertatzen dira.

II. ERANSKINA.–ERAGINDAKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOENTZAT ETA PERTSONA INTERESDUNENTZAT IREKITAKO KONTSULTA IZAPIDEAREN EMAITZA

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikuluan ezarritako eraginpeko administrazio publikoei eta pertsona interesdunei egindako kontsulten izapidean egindako bi kontsulta prozesuei dagozkien erantzunak jaso dira. Erantzun hauek jaso dira:

KONTSULTA EGIN ZAIEN ERAKUNDEEN ZERRENDA

JASOTAKO ERANTZUNAK

Amaya S. 1

Amaya S. 2

Amaya S. 3

1. kontsulta

2. kontsulta

1. kontsulta

2. kontsulta

1. kontsulta

2. kontsulta

INGURUMEN ERAGINAREN ATALA

X

X

X

OLTZA ZENDEAKO UDALA

X

X

X

X

X

X

ZIZURKO UDALA

X

X

X

X

ITZAKO UDALA

X

X

ORKOIENGO UDALA

X

X

X

X

X

X

ADIF

X

X

X

GARRAIO MINISTERIOA

X

TELEFÓNICA

X

X

ONDARE HISTORIKOAREN ZERBITZUA

X

X

X

X

X

X

NEKAZARITZAKO AZPIEGITUREN ZERBITZUA

X

X

X

I-DE

X

X

X

ERREPIDEETAKO ZUZENDARITZA NAGUSIA

X

TRENBIDE SAREAREN PLANGINTZA ETA EBALUAZIOKO ZUZENDARITZA NAGUSIA

X

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

X

X

X

X

X

RED ELÉCTRICA DE ESPAÑA

X

X

X

X

AUDENASA

X

X

X

ENAGAS

X

X

ELECTRA VALDIZARBE

X

BASOEN ETA EHIZAREN ZERBITZUA

X

X

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

X

HERRI LANEN ETA AZPIEGITUREN ZUZENDARITZA NAGUSIA

Iragarkiaren kodea: F2312827