198. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3037/2023 EBAZPENA, irailaren 14koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena honako deialdi honetan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-kabo izateko hogeita hamabi lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdia. Horrekin batera, proba praktikoa egiteko tokia, egun eta ordua ezartzen ditu.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 27ko 2362/2023 Ebazpenaren bidez (2023ko 151. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 20koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-kabo izateko hogeita hamabi lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 14ko 2797/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2023ko 178. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 28koan.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Azkenik, bidezkoa da, halaber, proba praktikoa egiteko eguna, ordua eta tokia ezartzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko suhiltzaile-kabo izateko hogeita hamabi lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Eranskinean ageri da.

2. Adieraztea 2023ko urriaren 6an, ostiralarekin, eginen dela deialdian ezarritako proba praktikoa, goizeko 11:00etan, Cordovillako Suhiltzaile-etxe Zentraleko areto nagusian.

3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2023ko irailaren 14an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

ERANSKINA.–SUHILTZAILE-KABOA (KATEGORIAZ IGOTZEKO LEHIAKETA)

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

–Onartuak:

AGUIRRE OLCOZ, EDUARDO

ANDUEZA LASANTA, SANTIAGO

ARANGUREN ALVAREZ DE EULATE, JUAN CARLOS

AULLO TAPIA, IGNACIO

AZANZA ILZARBE, DAVID

AZCOITI TANCO, MIKEL

BALLANO BIURRUN, JAVIER

BENEDE RAMIREZ, ENEKO XABIER

DEL ROSARIO RUPEREZ, HECTOR JAVIER

DIEST GARCIA GARAYO, JUAN CARLOS

ECHEVERZ BALDA, IVAN

FERNANDEZ BEROIZ, IÑIGO

FERNANDEZ GAZPIO, DAVID

GOÑI MALUMBRES, FRANCISCO JAVIER

HERRERO MONZON, CARLOS

IRIARTE ARMENDARIZ, SERGIO

JASO ECHEVERRIA, PABLO

LARRAYOZ VALENCIA, DAVID

LATRE SAMPIETRO, DAVID

LEON MUELA, ARKAITZ

LUSARRETA ECHEVERRIA, IÑIGO

MACIAS IRIBARREN, JOSE ANTONIO

MANOVEL IBAÑEZ, RICARDO

MARTINEZ ARBELOA, IÑAKI

MARTINEZ ZULET, IÑAKI

MOLINA AGREDA, EDUARDO

MURIE FERNANDEZ, ALVARO

NAGORE VIZCAY, ASIER

OSKARITZ PERURENA, JON

OTEIZA LIZASO, DANIEL

PITILLAS EGOZCUEZABAL, RAUL

PRESA GARBISU, JAVIER

PULGARIN UNZUE, JAVIER

SALAZAR GONZALO, JOSE MIGUEL

SALDISE ARGUIÑARIZ, ENEKO

SAN JULIAN RODRIGUEZ, PABLO

SAN MIGUEL PASCUAL, DAVID

SANCHEZ SANZ, ALEJANDRO

TRILLO EZQUER, ALBERTO

URDIAIN GOÑI, MIKEL

URDIAIN LARRAYOZ, JOSE

VIZCAY ENERIZ, DAVID

ZABALEGUI LARREA, ROBERTO

–Baztertuak:

Deialdiko 3.e) atalean ezarritako baldintza ez betetzeagatik:

ESCALADA LACARRA, EDUARDO

Deialdiko 3.c) atalean ezarritako baldintza ez betetzeagatik:

MENDILUZE URIA, KOLDO

RUIZ SANCHEZ, CARLOS

Iragarkiaren kodea: F2313475