1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
305/2023 EBAZPENA, abuztuaren 30ekoa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, "Ezkurrako (Nafarroa) hondakin uren tratamendua" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko eguna finkatzen duena.
Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak apirilaren 5ean emandako 71/2023 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren, hamabost egunean, aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta Ezkurrako Udala deklaratu zen desjabetze espedientearen onuradun.
Jendaurreko aldia bukatuta, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak maiatzaren 29an emandako 184/2023 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen aipatutako proiektua, bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere. Onespenak berekin dakar onura publikoaren deklarazioa eta lurrak okupatu beharra.
Nafarroako Gobernuak 2023ko ekainaren 21ean hartutako Erabakiaren bidez, presakotzat deklaratu zen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.
Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Dei egitea "Ezkurrako (Nafarroa) hondakin uren tratamendua" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, Ezkurrako Udalari, desjabetzearen onuraduna den aldetik, eta Ezkurrako alkateari, 2023ko urriaren 3an ager daitezen Ezkurrako udaletxean, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta bidezkoa bada, baita behin betiko okupaziokoak ere.
2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman dezakete, nork bere kontura.
3. Alexia Mauleón Goñi andrea eta Aimar Serrano Arana jauna izendatzea Administrazioaren ordezkari, bietako edozeinek sina ditzan okupazioaren aurreko, adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak.
4. M.ª Carmen Uriz Lusarreta, Jasone Goikoetxea Iriberri eta Itziar Calvo Oteiza andreak Administrazioaren/onuradunaren peritu izendatzea, horietako edozein halakotzat aritu dadin.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ezkurrako Udalaren iragarki-taulan argitaratzea. Orobat, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.
6. Ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedula baten bidez.
7. Nafarroako Toki Azpiegiturak SAri (NILSA) jakinaraztea, prozeduran interesduna den aldetik.
Iruñean, 2023ko abuztuaren 30ean.–Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuko zuzendaria, Ana Rodríguez Hidalgo (kargua hutsik dagoenez, aldi baterako ordezkatzen ari da Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, bat etorriz Lurralde Kohesiorako kontseilariaren abuztuaren 20ko 3/2019 Foru Aginduarekin).
ERANSKINA
AKTAK EGITEKO TOKIA: EZKURRAKO UDALETXEA. EGUNA: 2023KO URRIAREN 3A |
AKTA ORDUA | TITULARRAK (ZAILA/EZINEZKOA IZAN DA BANAKAKO JAKINARAZPENA EGITEA) | FINKAREN KODEA | POLIGONOA | LURZATIA | UDAL MUGARTEA |
10:00etan | José Joaquín Tellechea Goicoechea | EZK-15 | 2 | 566 | Ezkurra |
10:30ean | Miguel Antonio Echeverría Tellechearen oinordekoak | EZK-01 EZK-03 EZK-04 EZK-08 EZK-10 | 2 | 511 512 81 569 573 | Ezkurra |
Iragarkiaren kodea: F2312630