2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA
Aldaketa, Erronkariko Ibaxaren mankomunitatearen araubiderako ordenantzetan. Hasierako onespena
Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2023ko abuztuaren 24an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea honako ordenantza hau:
–Eguneratzea Erronkariko Ibaxaren mankomunitatearen araubiderako ordenantzak.
Onetsitako ordenantzak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Epe horretan edozeinek aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta aurkezten ahalko ditu egoki iritzitako alegazioak. Halaber, interesdunen eskura egonen da Batzordearen egoitza elektronikoan:
https://jgvallederoncal.sedelectronica.es/info.0
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantzak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Erronkarin, 2023ko irailaren 11n.–Batzordeburuordea, Amparo Viñuales Galé.
Iragarkiaren kodea: L2313097