2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL CUENDE
2023ko 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena
Udalak, 2023ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023ko ekitaldiko 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak, eta argitara eman ziren 2023ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 18an. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, kapituluka, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
2023-2 ALDAKETA
Aparteko kredituaren espedientea; hona hemen laburpena:
GASTUAK:
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 21.500,00 euro.
Gastuak, guztira: 21.500,00 euro.
FINANTZAKETA:
8. kapitulua.–Gastu orokorretako gerakina: 21.500,00 euro.
2023-3 ALDAKETA
Aparteko kredituaren espedientea; hona hemen laburpena:
GASTUAK:
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 7.000,00 euro.
Gastuak, guztira: 24.500 euro.
FINANTZAKETA:
4. kapitulua.–Diru-sarrera goititua: 7.500,00 euro.
Arradan (Murillo el Cuende), 2023ko irailaren 8an.–Alkate udalburua, Itziar Malón Caspe.
Iragarkiaren kodea: L2313071