2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Aldaketa, Lurzoru urbanizaezinean etxolak, nekazaritzako biltegiak eta finken hesiak eraikitzeko ordenantzan. Deuseztatzea
Mendabiako Udaleko osoko bilkurak, 2023ko irailaren 6an egin bilkura berezian, aho batez onetsi zuen deuseztatzea 2023ko maiatzaren 25eko erabakia, onetsi egiten zuena aldaketa Lurzoru urbanizaezinetan etxolak, nekazaritzako biltegiak eta finken hesiak eraikitzea arautzen zuen ordenantzan. Aldaketa, zehazki, IV. kapituluko 8.d) artikuluari zegokion, nekazaritzako biltegietarako eraikinen distantziari buruzkoari, eta honako honen arabera egin zen: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak ezarritakoari jarraikiz Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 17ko 2966/2023 Ebazpenak ezarritako errekerimendua.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Mendabian, 2023ko irailaren 7an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2313084