2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEKUNBERRI
Aldaketa, osoko bilkuretara eta batzordeen bileretara herritarrak joatea arautzen duen erregelamenduan. Hasierako onespena
Lekunberriko Udalak, 2023ko abuztuaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa barne erregelamenduan, arautzen duena herritarrak joatea osoko bilkuretara eta batzordeen bileretara.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako erregelamenduaren aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsita geldituko da aldaketa osoko bilkuretara eta batzordeen bileretara herritarrak joatea arautzen duen barne erregelamenduan, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Lekunberrin, 2023ko irailaren 11n.–Alkatea, Arkaitz Goikoetxea Arriola.
Iragarkiaren kodea: L2313102