196. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Aldaketa, tutoretzapeko etxebizitzak alokatzeko barne baremoan. Behin-behineko onespena

Lekunberriko Udalak, 2023ko abuztuaren 31n egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea tutoretzapeko etxebizitzak alokatzeko barne baremoan.

Baremoaren aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Lekunberriko tutoretzapeko etxebizitzak alokatzeko barne baremoaren aldaketa behin betiko onetsiko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lekunberrin, 2023ko irailaren 11n.–Alkatea, Arkaitz Goikoetxea Arriola.

Iragarkiaren kodea: L2313101