2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BEINTZA-LABAIEN
Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena
Beintza-Labaiengo Udalak, 2023ko irailaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzan.
Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, argitara eman ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki-erakundearen iragarki-taulan, herritarrek eta interes legitimodunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkezteko; hori dena jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Beintza-Labaienen, 2023ko irailaren 7an.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.
Iragarkiaren kodea: L2312986