1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
EPATZE-DEIA interesdun diren pertsonei. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa martxoaren 29ko 33/2023 Foru Dekretuaren aurka, zeinaren bidez prestazio ortoprotesikoa (kanpoko ortoprotesien modalitatea) arautzen baita, eta sortzen baita Nafarroan prestazio ortoprotesikoa kudeatzen laguntzen duten establezimenduen erregistroa.
2023ko irailaren 7an, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salaren ofizioa jaso da, 250/2023 prozedura arruntean tramitatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa. Errekurtso hori Ortesisten eta Protesisten Espainiako Federazioak jarri zuen, martxoaren 29ko 33/2023 Foru Dekretuaren aurka, zeinaren bidez prestazio ortoprotesikoa (kanpoko ortoprotesien modalitatea) arautzen baita, eta sortzen baita Nafarroan prestazio ortoprotesikoa kudeatzen laguntzen duten establezimenduen erregistroa.
Aurrekoarekin loturik, eta bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.4 artikuluarekin, honen bidez aditzera ematen zaie prozedura horretan interesa duten pertsona guztiei ezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezkeela, jakinarazpen hau argitara ematen denetik bederatzi eguneko epean.
Iruñean, 2023ko irailaren 7an.–Idazkari tekniko nagusia, Pilar García García.
Iragarkiaren kodea: F2313073