2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Akats zuzenketa, alkatearen ordainsari eta dedikazio araubidean
2023ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (irailaren 4koan) argitaratutako iragarki baten bidez, alkatearen ordainsari eta dedikazio araubidea ezartzen zen. Hartan akats bat dagoela oharturik, hori bera zuzentzen da.
Honela dioen tokian:
"1.–Dedikazio esklusiboko araubidea ezartzea alkatearentzat. Haren hilabeteko ordainsari gordina 29.397 euro izanen da (hilero ordainduko zaio), kanpo dela Gizarte Segurantzako kotizazioagatik ordaindu beharreko enpresa-kuota".
Honela behar du:
"1.–Dedikazio esklusiboko araubidea ezartzea alkatearentzat. Haren urteko ordainsari gordina 29.397 euro izanen da (hilero ordainduko zaio), kanpo dela Gizarte Segurantzako kotizazioagatik ordaindu beharreko enpresa-kuota".
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Esteribarren, 2023ko irailaren 5ean.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2312843