195. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Alkateordeak eta Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatzea. Alkatetzaren eskumenak Tokiko Gobernu Batzarraren esku uztea

2023ko abuztuaren 31n, Arangurengo Udaleko alkateak honako ebazpen hau eman du:

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43., 46. eta 52. artikuluetan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan ezarritakoari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

1.–Honako zinegotzi hauek Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzea:

a) Consuelo Gallego Lapeña.

b) María de las Mercedes Rábago Catalina.

c) Miguel Ángel Blanco Astiz.

d) José Javier Arguiñáriz Larráyoz.

e) Antonio Reyes Granados.

Tokiko Gobernu Batzarra hauek osatuko dute: alkatea, buru eginen baitu, eta arestian aipatu zinegotziak.

2.–Honako zinegotzi hauek alkateorde izendatzea:

a) Lehen alkateordea: María de las Mercedes Rábago Catalina.

b) Bigarren alkateordea: Antonio Reyes Granados.

c) Hirugarren alkateordea: Consuelo Gallego Lapeña.

3.–Alkatetzaren honako eskumen hauek Tokiko Gobernu Batzarraren esku uztea:

a) Onestea lan publikoaren eskaintza, jarraikiz osoko bilkuran onetsitako aurrekontuari eta plantillari; behar diren oinarriak onestea langileak hautatzeko probetarako eta lanpostuak betetzeko lehiaketetarako; eta ordainsari osagarriak banatzea, finkoak eta aldizkakoak ez direnak.

b) Obren proiektuak eta zerbitzuak onestea, kontratazioa egin edo emateko eskumena duenean eta aurrekontuan aurreikusita daudenean.

c) Planeamendu orokorra garatzeko tresnak onestea, espresuki Osoko Bilkuraren eskuetan utzi ez direnak, bai eta hirigintza-kudeaketako tresnak eta urbanizazio-proiektuak onestea ere.

d) 6.000 euro baino gehiagoko ondasun eta eskubideak besterentzea.

e) Gastu-xedapena, obra-, hornikuntza-, laguntza- eta emakida-kontratuei dagokienez, horien zenbatekoak (BEZik gabe) gainditzen badu Kontratu Publikoei buruzko Foru Legeak faktura aurkezte hutsa eta kreditua erreserbatzea eskatzen duten kontratuetarako muga. Salbuespena izanen dira Legeak, zenbatekoarengatik, Osoko Bilkurari esleitzen dizkion gastuak.

f) Dirulaguntzetarako deialdiak onestea, Osoko Bilkuraren eskumena ez direnean.

4.–Eskumena indarrean sartuko da ebazpena sinatzen denetik.

5.–Tokiko Gobernu Batzarraren esku utzi diren eskumenen berri ematea Osoko Bilkurari, egiten den hurrengo bilkuran.

6.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Mutiloan, 2023ko abuztuaren 31n.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2312838