2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OIBAR
Alkateordeak izendatzea
Ekainaren 23ko 129A/2023 Ebazpenaren bidez, alkateordeak izendatu dira.
Lehen alkateorde, Unai Burguete Blasco.
Bigarren alkateorde, Izaskun Martinez Zabaleta.
Alkateordeei dagokie, halakoak diren aldetik, alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan eta beren izendapenaren hurrenkeraren arabera, hura kanpoan, eri edo bere eskudantzietan aritzeko ezindurik dagoenean.
Izendapena indarrean jarriko da ebazpen hau sinatzen den egunetik hasita.
Aplikatzeko araudia: Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46.1 artikulua (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez).
Oibarren, 2023ko ekainaren 23an.–Alkatea, Francisco Javier Martínez Aldunate.
Iragarkiaren kodea: L2313109