2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA
Buruordearen izendapena
Izarbeibarko Mankomunitateko buruak, Batzar Orokorra eratzeko 2023ko irailaren 4ko bilkuran, honako hau erabaki du:
Izarbeibarko Mankomunitatearen Estatutuen 9. eta 26. artikuluetan ezarritakoaren arabera, zeinetan buruordearen izendapena eta haren eginkizunak arautzen baitira:
"Buruordeak burutzaren eginkizunak hartuko ditu bere gain, Estatutuetan aurreikusitakoaren arabera dagokionean; gainera, buruak, Batzar Orokorrak edo Gobernuko Batzorde Iraunkorrak berariaz haren esku utzitakoak ere izanen ditu, haien aurrean erantzuten duela".
Halaber, buruordearen eginkizuna da burua ordeztea hark dituen eginkizun guztietan, hura kanpoan denean, edo eritasun edo ezintasun bat duenean bere eginkizunetan aritzeko, bai eta kargua hutsik dagoenean ere.
Izarbeibarko Mankomunitatearen Estatutuen 9. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
ERABAKITZEN DUT:
–José Javier Nuin Lacheta Izarbeibarko Mankomunitateko buruorde izendatzea.
Halaber, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, erabaki hau hartu eta biharamunean jarriko bada ere indarrean.
Garesen, 2023ko irailaren 11n.–Mankomunitateko burua, Steven Alexander Leiper Ocariz.
Iragarkiaren kodea: L2313111