Iragarkia
195. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 18a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Udal Antolaketari buruzko Dekretua
Iruñeko Udaleko Alkatetzak xedapen hauek eman zituen 2023ko ekainaren 29an eta 2023ko uztailaren 3an:
DAL 29-JUN-23 (6/AL).
«Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legearen 124.4.k) ARTIKULUAK -zeina 57/2003 Legearen bidez ezarria baita- eta X. titulu osoak Alkateari egozten diote "Udal-administrazio betearazlearen antolakuntza eta egitura ezartzea, udal-antolakuntzaren funtsezko mailen aurka joan gabe"; izan ere, horiek zedarritzea Osoko Bilkurari dagokio, lege-xedapen beraren 123.1.c artikuluarekin bat. Funtsezko maila horiek, aipatu agindu horren arabera, gobernuko arlo nagusiak eta zuzendaritza-organoak dira, betiere "alkateak organo horietako bakoitzaren kopurua zehazteko eta beheragoko maila osagarriak ezartzeko dituen eskumenak ezertan eragotzi gabe".
Halaber, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 9 bis artikuluan ezarri zen araubide erkideko lege-xedapen horren X. tituluan ezarritako araubidea aplikatu behar zaiola Iruñeko Udalari.
Eraketa juridiko horrekiko koherentziari eutsita, Alkateak, Dekretu honen bidez, "udal-administrazio betearazlearen antolakuntza eta egitura" eman du, betiere Udal Administrazioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren funtsezko edukia gordeta, hau da, ontzat emanda badaudela, egon, Alkatetza Kabinete bat, Gerentzia bat (nahiz eta Alor bakar batean bilduta egon), zuzendaritzak, idazkaritza teknikoak eta gobernu-alorka antolatutako eskumen-banaketa. Bestalde, Legearekin bat arautzen ditu alorren kopurua eta beheragoko mailak. Eta, horrez gain, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legearekin bat, Udalean nahitaez ezarri beharreko organoak sartu dira.
Horiek horrela, honako hau XEDATZEN DUT:
1. artikulua. Egitura.
Iruñeko Udalaren administrazio-antolaketa honako unitate organiko nagusi hauek osatzen dute:
1.1.–OSOKO BILKURAREN ADMINISTRAZIO BETEARAZLEA.
Zuzenean Osoko Bilkurako buruaren mende:
Osoko Bilkurako Idazkaritza Nagusia. Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legeak eta gainerako antolamendu juridikoak egozten dizkion eginkizunak izanen ditu.
1.2.–HIRIKO GOBERNUAREN ADMINISTRAZIO BETEARAZLEA.
A.–Zuzenean alkatearen mende:
–Alkatetzako Alorra.
–Erakundeen arteko Harremanetako eta Kanpo Ekintzako Alorra.
–Gerentzia. Hari atxikita dago Asociación Navarra de Informática Municipal SA (ANIMSA).
–Aholkularitza Juridikoa.
B.–Zinegotzi Ordezkarien bidez:
Zinegotzi ordezkarien mende, eta haiei emandako eskumenekin bat, honako alor hauek ezartzen dira:
–Herritarrekiko Harremanetako, Partaidetzako eta Adinekoendako Alorra.
–Hezkuntza, Berdintasun eta Kultur Aniztasuneko Alorra. Hari atxikita dago "Iruñeko Haur Eskolak" Erakunde Autonomoa.
–Gobernu Estrategiko eta Hiri Kontserbazioko Alorra.
–Gizarte Zerbitzuetako, Osasuneko eta Kiroleko Alorra.
–Kulturako Alorra. Hari atxikita dago "Gayarre Antzokia Fundazioa".
–Turismo eta Merkataritza Sustapeneko Alorra. Eta hari atxikita daude Mercairuña SA eta Comiruña SA.
–Herritarren Segurtasuneko Alorra.
–Garapen Jasangarriko eta Proiektu Estrategikoetako Alorra.
–Hirigintza eta Etxebizitzako Alorra.
Haren baitakoak dira Etxebizitza eta Birgaitze Bulegoak. Hari atxikiak dira "Hirigintza Gerentzia" erakunde autonomoa eta "Pamplona Centro Histórico, Iruña Biziberritzen SA" merkataritza-sozietatea.
–Pertsonen Kudeaketako Alorra.
–Ogasuneko Alorra.
Haren baitakoak dira ekonomiaren, finantzen eta aurrekontuaren kudeaketa-organoak, bai eta Kontu-hartzailetza ere.
2. artikulua. Zuzendaritzen eta idazkaritzen araubidea.
Hala alorrek nola Alkatetza Kabineteak zuzendaritza eta idazkaritza tekniko bana izanen dituzte, gutxienez. Aurrekoa gorabehera, hainbat alorrek zuzendaritza eta idazkaritza tekniko bat eta bera partekatzen ahalko dituzte. Maila osagarri baxuagoak ezartzen ahal dira, eta Gerente bat izendatzen ahalko da, unitate organikoen eskumenak edo alorren koordinazioa bere gain hartuko duena.
Halako organoei honako hauek dagozkie: gobernu-organoek haiek zein eskumenetarako eskuordetu eta horiek baliatzea, gobernu-organoei proposatzea haien eskumenen esparruan dagozkien aferak, Gobernu Batzarrari proposatzea, hark oneste aldera, hala xedapen-proiektu orokorrak nola haien eskumenen esparruan dagozkien gainerako proposamenak, eta nolanahi ere, honako eginkizun orokor hauek ere:
–Alorretako zuzendaritza:
- Eskumeneko zerbitzuak zuzendu eta kudeatzea.
- Alorrari atxikitako unitate organikoak zuzendu eta koordinatzea.
- Xedapen-, akordio- eta hitzarmen-proiektuak egitea, zeinek bere eginkizunen esparruko gaiei buruz.
- Urtean esleitutako aurrekontua egitea, bai eta haren segimendua eta kontrola ere.
- Eskumeneko zerbitzuak ebaluatzea.
- Alorrari atxikitako langileen gaineko ardura.
–Idazkaritza teknikoa:
- Alorraren zerbitzu komunak kudeatzea..
- Alorreko titularrari laguntza teknikoa ematea administrazio-aferetan.
- Alorrari esleitutako bitarteko eta baliabide materialak, ekonomikoak eta pertsonalak modu eraginkorrean baliatzeko eginkizunak, horretarako behar diren jarraibideak emanez alorrari atxikitako langileei.
- Espedienteak bideratu eta zaintzea, antolamendu juridikoarekin bat datozela segurtaturik eta haien aurrekariak azalduta.
Eginkizun horiek betetzeko, idazkari teknikoek beharrezko jotzen dituzten txostenak, datuak, agiriak eta jarduketak eskatzen ahalko dizkiete alorretako zuzendariei, beren alorrei atxikitako abokatu edo zuzenbidean lizentziadunei eta gainerako langileei, bai eta kasuan kasuko alorraren mende dauden erakunde eta entitateei ere.
3. artikulua. Eskumen-banaketa alorrez alor.
Honako unitate organiko hauei dagozkie ondoan zerrendatutako zeregina eta eginkizunak, betiere Alkateak eta Tokiko Gobernu Batzarrak kasuan kasuko eskumenetarako eskuordetze-xedapenetan ezarritakoarekin bat:
3.1.–ALKATETZAKO ALORRA.
Kabineteko langileak biltzen ditu, hau da, Alkateari laguntza eta aholku emateko eginkizunak betetzen dituztenak, baita esleitutako gainerako eginkizunak garatzeko beharrezkoak diren langileak ere.
Alorrari eskumen hauek dagozkio:
- Alkatetza Kabinetea:
- Alkateari aholku eta laguntza ematea.
- Alkatearen idazkaria.
- Protokolo Zerbitzua.
- Hiriko ekitaldi ofizialak eta ospakizunak zuzentzea.
- Gobernu-organoek egiten dituzten jarduerez arduratzea, deialdiak eginez.
- Alkatetzako kontuak.
–Komunikazio Zerbitzua:
- Udal-jarduna herritarrei helaraztea, dela udal-bitartekoak baliatuz dela komunikabideen bidez.
- Udalak dituen komunikazio-tresnak koordinatu eta dinamizatzea, bai eta zeregin horretan ari diren udal-langileak ere.
3.2.–ERAKUNDEEN ARTEKO HARREMANETAKO ETA KANPO EKINTZAKO ALORRA.
Alorrari eskumen hauek dagozkio:
–Erakundeekiko eta kanpoko harremanak:
- Nazioko eta nazioarteko harreman turistikoak eta sustapenekoak.
- Beste entitate eta administrazioekiko harremanak.
- Kanpora begirako jarduketak koordinatu eta gainbegiratzea.
- Iruñeko Udalaren eta hiri senidetuen arteko harremanak sustatzea eta hiriarendako interesekoak diren senidetze berriak sustatzea.
–Iruña marka. Negozioetarako, bizitzeko eta turismorako hiri erakargarria:
- Nazioko zein nazioarteko foroetan Iruña ezagutzera emateko jarduerak eta ekitaldiak antolatzea.
- Iruña marka sortzea, hiriaren berezko nortasun gisa.
- Garapenaren aldeko Lankidetza:
- Herrialde behartsuetako komunitateetan giza garapena babestera zuzendutako politikak garatzea.
- Garapenaren aldeko lankidetzari eta nazioarteko elkartasunari buruzko programak abiatzea.
- Ekintza humanitarioak eta larrialdietakoak.
- Herritartasun globalaren eta elkartasunaren aldeko hezkuntza- eta sentsibilizazio-jarduerak sustatzea.
3.3.–GERENTZIA.
ADMINISTRAZIOAREN KOORDINAZIO TEKNIKOA:
–Udalaren harremanak ANIMSArekin.
–Harremanak Arartekoarekin eta Kontuen Ganberarekin.
–Udaleko alorren funtzionamendua koordinatzea, betiere eraginkortasuna eta kudeaketa-gaitasuna handiagotuz.
–Udaleko alorretako zuzendaritzak eta administrazio-taldea koordinatzea.
–Alor batean baino gehiagotan eragina duten proiektuak gauzatzeko ardura.
–Jarduketa-planak proposatu eta Udalaren helburuak gauzatzea, eta horiek betetzeko behar diren baliabideak esleitzea, dagozkien aurrekontu-arauekin bat.
–Jarraipena egitea Udalak hartu dituen konpromisoak eta adierazleak betetzearen gainean.
–Udaleko zerbitzuen kalitatea helburu duten jarduketak sustatzea eta betetzen direla gainbegiratzea.
–Jarduketa-planak ebaluatzea, haiek aldatzeko edo bertan behera uzteko behar beste proposamen eginda.
–Alor bakoitzari urtean esleitu behar zaizkion aurrekontu-baliabideei buruzko proposamena egitea.
–Gobernu-organoei proposatzea haien eskumenen esparruan dagozkien aferak.
–Gobernu Batzarrari proposatzea, hark oneste aldera, hala xedapen-proiektu orokorrak nola haren eskumenen esparruan dagozkion gainerako proposamenak.
–Alkateari onesteko proposatzea Gerentziaren antolaketari eta egiturari buruzko proiektuak.
–Hala behar izatera, antolaketa-aldaketei buruzko txostena egitea, alor eta departamentu bakoitzaren antolaketa- eta egitura-proiektuak barne hartuta.
–Aplikazio informatiko berriak abiaraztea, herritarrekiko harremanak hobetze aldera.
–Administrazio elektronikoa sustatzea.
–Iruñeko Udaleko memoriak.
GARDENTASUNA:
–Gardentasuna eta informazio publikorako irisgarritasuna lortzeko politikak bultzatu eta sustatzea.
–Intranetaren, udal-webgunearen eta egoitza elektronikoaren informazioa eta egitura kudeatzeko zereginak koordinatu eta gainbegiratzea. Argitaratu beharreko gutxieneko edukiak zehaztea, emaitza- eta gardentasun-adierazleak bereziki adierazita. Iruñeko Udalari helarazitako gardentasun-eskaerak ebaztea.
–Udalaren gardentasun-eredua, datuen babesa eta informazioa eskuratzeko eskubidea koordinatu eta gainbegiratzea, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legea, Gardentasunari, Informazio publikoa eskuratzeko bideari eta Gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legea eta aplikagarri diren gainerako arauak betez.
BERRIKUNTZA:
–Ordenatu eta gidatzea hala Administrazio elektronikoaren hobekuntza nola Udalak ANIMSArekin dituen harremanak. Aplikazio informatiko berriak abiaraztea, herritarrekiko harremanak hobetze aldera.
–Smart City estrategia koordinatu eta garatzea, berrikuntza teknologiko aplikatuarentzat, Udaleko gainerako alorrekin batera, betiere lankidetza sustatuz Nafarroako Unibertsitate Publikoko SmartCities Institutuarekin, bestelako unibertsitate-zentroekin, erakunde publikoekin eta sektoreko enpresekin.
–Berrikuntza teknologikoa, emaitzen garapena eta datuen kudeaketa.
KONTRATAZIO PUBLIKOA:
–Udalaren, haren erakunde autonomoen eta haren pean dauden Tokiko sektore publikoen (Sozietate publikoak, fundazioak eta bestelako entitateak) kontratazio publikoaren politika orokorra diseinatu eta koordinatzea.
ADMINISTRAZIO-IZAPIDEAK:
–Izapide burokratikoak sinplifikatzeko eta arintzeko ekintzak ezartzea.
AHOLKULARITZA JURIDIKOA:
Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legeak egozten dizkion eginkizunak izanen ditu: laguntza eta aholkularitza juridikoa ematea Alkateari, Tokiko Gobernu Batzarrari eta zuzendaritza-organoei.
Bere eginkizunak gauzatuta, behar diren zerbitzuko agindu eta jarraibideak emanen ditu.
Zuzenean Aholkularitza Juridikoaren Zuzendariaren mende arituta, Tokiko Gobernu Batzarrari laguntzeko organoaren Titularrak Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legeak egozten dizkion eginkizunak izanen ditu, bai eta zerbitzu juridikoak koordinatzekoak ere.
3.4.–ALKATEORDEA.
Alkateordea bi alorretako zinegotzi ordezkaria da: Herritarrekiko Harremanetako, Partaidetzako eta Adinekoendako Alorrekoa eta Hezkuntza, Berdintasun eta Kultur Aniztasuneko Alorrekoa.
HERRITARREKIKO HARREMANETAKO, PARTAIDETZAKO ETA ADINEKOENDAKO ALORRA.
A) ADINEKOAK:
–Hiria "zahartzearen ekonomian" erreferente gisa bultzatzeko estrategiak garatzea, Iruña lehiakorra izan daitekeen eremu gisa.
–Independentzia eta norberaren autonomia bultzatzea, adinekoak beren ohiko ingurunean egon daitezen.
–Neurriak proposatzea adinekoen zaintza hobetzeko eta Iruñearen mesedetan aktiboki parte hartu dezaten.
–Adineko guztien parte-hartze aktiboa bultzatzea, administrazioen aurrean solaskide gisa jardunez, asoziazionismoa sustatuz eta behar duten laguntza teknikoa emanez.
–Adinekoei zuzendutako boluntario-lanak eta belaunaldien arteko elkartasuna bultzatu eta sustatzea.
–"Iruñeak zaintzen zaitu" udal-programa garatu, sustatu eta hobetzea, 65 urtetik gorakoendako udal-prestazio eta- zerbitzuekin.
–"Adinekoekin adeitsua den hiria" programaren esparruaren barruan proiektuak sustatzea.
–Adinekoen sareak eta/edo itunak kudeatzea hiriko auzo bakoitzean.
B) HERRITARREN PARTAIDETZA:
–Hiriko elkarte eta entitateen erregistroa.
–Herritarren entitateendako dirulaguntzak kudeatzea.
–Ebazpena ematea Udalaren kide anitzeko organoetan parte hartzeko eskaeren gainean.
–Elkarteen Etxea eta Calderería kaleko Erabilera Anitzeko aretoa kudeatzea.
–Herritarren partaidetzarako erregelamendua eta haren partaidetza-organoak garatzea.
–Herritarren partaidetza sustatzen duen asoziazionismoa bultzatzea.
–Boluntarioendako Udal Bulegoa kudeatzea.
–Elkarteen prestakuntza.
–Auzo-eztabaidaguneak sortzea erraztea eta auzoko zinegotziak.
–Onlineko partaidetza eta herri-galdeketak sustatu eta koordinatzea.
C) GAZTERIA:
–Gaztediaren Etxea mantentzea eta sustatzea (ikastaroak, aholkularitza, zibergela, etab.).
–Iruña Gaztea III. Plana garatzea.
–Gazteei zuzendutako programak garatzea.
–Gazte-enplegua: bideak ezartzea gazteak lan mundura sar daitezen.
–Babesa ematea gazteek garatutako ekimenei.
–Entitate eta elkarteek gazteei zuzenduta garatutako jarduerak sustatzea.
D) KOMUNITATE EKINTZA:
–Komunitate Ekintzako proiektua koordinatu eta dinamizatzea hiriko auzoetan.
–Komunitate-ekintzak garatzea elkarlanean arituta gizarte-eragileekin eta erakundeekin.
–Gizarte ekimenetarako zentro komunitarioak (CCIS-GEZK) kudeatzea eta mantentzea.
E) HAURREN ZERBITZUA:
–COWORKIDS haur, nerabe eta familien zerbitzua.
–Haur eta nerabeen zaurgarritasun eta gatazka sozialeko egoerei aurrea hartzea.
–Haurrendako Planarekin jarraitzea eta garatzea.
–Haurren eta nerabeen erabakitzeko ahalmena eta partaidetza kritikoa garatzea.
–Zerbitzu integral eta bidezkoetarako sarbidea bultzatzea eta hobetzea.
–Iruña "Haurtzaroaren Hiri Adiskide".
–Gurasotasun positiboa: laguntza guraso elkarteen lanari.
HEZKUNTZA, BERDINTASUN ETA KULTUR ANIZTASUNEKO ALORRA.
A) HEZKUNTZA:
–Hezkuntza-instalazioak mantendu eta sustatzea: eskola publikoak, musika-eskola eta abar.
–Ikastetxe publikoetako eraikinak kontserbatu, mantendu eta zaintzea.
–Instalazio horiek eskolaz kanpoko orduetan erabiltzeko koordinazioa.
–Herritar guztiei zuzendutako hezkuntza-programak garatu eta sustatzea.
–Ikastetxeek garatzen dituzten jarduerak sustatzea, dirulaguntzen edo programa berezien bitartez.
–Iruñearen gaineko ezagutza bultzatzea ikasleen artean.
–Lankidetzan jardutea unibertsitateekin.
–Araubide bereziko musika-irakaskuntza sustatzea eta Joaquín Maya Musika Eskola kudeatzea.
–Iruñeko Haur Eskolen Erakunde Autonomoa alor honi atxikirik egotearen ondoriozko eginkizunak.
–Arte-irakaskuntzak sustatzea eta Catalina de Oscáriz Arte Eskola kudeatzea.
B) BERDINTASUNA:
–Ekintza positiboko berariazko neurriak diseinatu eta sustatzea.
–Berdintasuneko Ordenantzaren jarraipena egitea.
–Bere lurralde-eremuan bizi diren herritarrak sentsibilizatzea emakumeen eta gizonen ezberdintasun-egoeraz eta berdintasuna sustatzeko abiarazi behar diren neurriez, baita gainerako ezberdintasunez ere.
–Norberaren lurralde-eremuan gertatzen diren bereizkeria-egoerak hautematea, eta egoera horiek errotik kentzeko neurriak diseinatu eta sustatzea.
–Erakunde publiko zein pribatuekin harremanak finkatzea eta partaidetza eta lankidetzarako bideak ezartzea, baldin eta erakundeon xedeek edo eginkizunek emakumeen eta gizonen berdintasuna erdiesten laguntzen badute.
–Compañía kaleko zentroa kudeatu eta dinamizatzea.
–Iruñeko Emakumeen Etxea.
–Hedapen- eta sentsibilizazio-jarduerak egitea: martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren eta azaroaren 25eko Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunaren inguruko ekitaldien programazioa.
–Argibide-, aholkularitza- eta laguntza-zerbitzua LGTBI gaietan.
C) KULTUR ANIZTASUNA:
–Kultur Aniztasunari eta Herritartasun Inklusiboari buruzko I. Plana garatu eta bultzatzea.
–Gure hirian dagoen kultur aniztasuna sustatzea eta gauzatzea.
–Kultur aniztasuna ikusarazteko ekintzak gauzatzea eta kultur balio desberdinen arteko bizikidetza sustatzea.
3.5.–GOBERNU ESTRATEGIKO ETA HIRI KONTSERBAZIOKO ALORRA.
A) PLANGINTZA ESTRATEGIKOA:
–Udalaren epe luzeko plan estrategikoa diseinatu, landu, kudeatu, jarraipena egin, ebaluatu eta koordinatzea, zeinak barne hartuko baititu Hiri Plan bat eta Auzoen Plan bat. Azterlan eta analisi estrategikoak egitea.
–Eskualdeko, estatuko zein Europako finantzaketa lortzea Udalaren plan estrategikoari zein sektoreko udal-plan eta -estrategiei lotutako proiektuak garatu eta abian jartzeko.
–Hautagaitzak prestatzea eta aholkularitza teknikoa ematea dirulaguntzen deialdietara aurkezteko, eta Europar Batasunarekin batera finantzatutako udal-proiektuak koordinatu, kudeatu eta kontrolatzea.
–Udalaren zeharkako estrategiak, planak, programak eta proiektuak bultzatu, kudeatu eta koordinatzea, Udalaren Alor bati baino gehiagori eragiten badiete, hala nola Hiri Behatokia, udal-kudeaketarako plana, Geografia Informazioko Udal Sistema, nekazaritzako elikagaien gaineko politikaren garapena, klima-aldaketa arindu eta horretara egokitzeko politika...
–Hiriaren gizarte-egoerari eta haren eraldaketei buruzko azterketa soziologikoak egitea, lagungarri izan daitezen erabakiak hartzeko unean.
–Hirian eta Udalaren kudeaketan berrikuntzazko proiektuak diseinatu, kudeatu eta gauzatzea.
–Iruñeko Udalaren parte-hartzea kudeatu eta koordinatzea, udalerrien elkarte eta sareetan.
–Udaleko beste alorrei babes teknikoa ematea proiektuak zedarritzeko eta azterlanak eta analisiak egiteko, ikuspegi integrala -zeharkakoa zein estrategikoa- eskainita.
–Soziologia.
B) HIRI-KONTSERBAZIOA:
–Kontserbazio- eta mantentze-lanak (bide publikoak, lorategiak, harresiak, hiri-altzariak, eraikinak, igogailuak eta berokuntza).
–Mantentze-lanetarako kontratuen kontrola.
–Ibilgailu-parkea.
–Hiriko argiteria (kontserbatze- eta mantentze-lanak).
–Hiriko garbiketa.
–Biltegi-parkea.
–Honako hauen gastuak: ur-kontsumoa, zabor-tasak, ureztatzeko ura eta elektrizitate-harguneak zein -kontsumoa.
–Aparkalekuen emakiden jarraipena eta haien ustiapenaren kontrola.
–Zangak egin eta mantentzea.
–Ibiak.
–Administrazio-emakidaren araubidepean aparkatzeko tokiak erabiltzeko lagapenen jarraipena eta kontrola egitea -esleitu aurretik eta ondoren-, eta Autobus Geltokiaren administrazio-emakidaren gainean jarraipena egitea.
3.6.–GIZARTE ZERBITZUETAKO, OSASUNEKO ETA KIROLEKO ALORRA.
Udalaren gizarte-zerbitzuen sistema herritarren eskura jartzea ahalbidetzen du, herritarren beharrei erantzuna emanda, komunitate solidarioagoa, orekatuagoa eta gizarte-kohesio handiagokoa lortze aldera. Halaber, kirol-jarduna eta kirol-ekitaldiak sustatzen ditu herritarren artean.
A) GIZARTE ZERBITZUAK:
–Sarbidea kudeatzea, herritarrak Udalaren gizarte-zerbitzuen sistema publikora irits daitezen.
–Herritarrek nozitzen dituzten edo nozitzen ahal dituzten premiazko gizarte-egoerak prebenitu eta haiek antzematea, eta herritarrei harrera egitea gizarte-zerbitzuetako eta -orientazioko sisteman, auzo-unitateen bitartez.
–Menpekotasun-egoerak prebenitzea, norberaren autonomia sustatzea eta arta ematea autonomia-arazoak dituzten edo menpekoak diren pertsonei.
–Menpekotasuna duten pertsonei zuzendutako etxez etxeko laguntza-zerbitzua kudeatzea.
–Bazterturik gelditzeko arriskuan edo bazterturik dauden pertsonak gizarteratzeko eta lan munduan sartzeko ekintzak, ibilbide pertsonalizatuak osatuta. Prestakuntza- eta enplegu-programak garatuko dira, aipatu pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko, eta gizarte-enplegu babestuari buruzko proposamenak gauzatuko dira, haien gizarte- eta lan-sustapenari begira.
–Pobreziari eta gizarte-bazterkeriari kontra egiteko ekintzak, batik bat, gizarte-larrialdiko egoerei aurre egitera bideratutakoak.
–Bizileku-baliabideak, gizarte-larrialdi baten edo haien inguruabar sozio-pertsonalen ondorioz gizarte-egoera ahulean dauden pertsonendako (adinekoendako apartamentuak, emakumeendako eta haien seme-alabendako etxebizitzak, etxerik gabeko pertsonendako udal-zerbitzua...), eta gizarte-larrialdiko etxebizitzak.
–Haurrei eta familiei laguntzeko programak. Prebentzioa, detekzioa eta esku-hartzea adingabeen arrisku- edo babesgabetasun-egoeretan zein gizarte-gatazkakoetan.
–Emakumeendako Arreta Zerbitzua. Arreta intentsiboa, espezializatua eta pertsonalizatua, genero-bortizkeria nozitzen duten edo nozitzeko arriskuan dauden edota beren autonomia berdintasun-baldintzetan baliatzeko gizarte-zailtasunak dituzten emakumeendako eta haien seme-alabendako.
–Lankidetza hitzarmenak Nafarroako Gobernuarekin, Gizarte Zerbitzuen esparruko programak garatzeko.
–Kanpoko finantzaketa-iturriak eskuratzea, gizarte zerbitzuen programak garatzeko.
–Informazio-sistemak garatzea gizartearen errealitatea ezagutzeko eta emandako zerbitzuak planifikatzeko eta ebaluatzeko.
–Adinekoei zuzendutako programak garatzea.
–Pobrezia energetikoaren kontra borrokatzea.
B) OSASUNA ETA KIROLA:
–Bizi-aztura osasungarriak sustatzea.
–Programak eta jarduerak, Iruña hiri osasungarri gisa sustatzeko.
–Udalaren kirol-instalazioak mantendu eta sustatzea.
–Adin eta mota orotako herritarren jarduera fisikoa bultzatzeko proiektuak sustatu eta abiaraztea.
–Kirol-programak eta -ikuskizunak garatzea.
–Lankidetza kirol-entitateekin.
–Kirola hiriaren motor ekonomiko gisa.
–Kirol-ekitaldiak sustatzea.
–Kirol- eta gizarte-errezeta.
–Kirola eta haren onurak osasun fisiko, mental eta psikologikoan.
–Kirol-osasuna.
3.7.–KULTURAKO ALORRA.
–Iruñeko kultur bizitasuna sustatzea, azpiegiturak sortuz eta kalitatezko ekoizpenak programatuz.
–Kultura sustatu eta hedatzea.
–Kultur ekipamenduak sortzea eta gizartearen partaidetza dinamizatzea.
–Hiriko espazioa zabaldu eta indartzea, kultur xedeei begira.
–Liburutegi publikoak eta irakurzaletasuna sustatzea.
–Argitara ematea Udalaren argitalpen zientifiko eta dibulgaziokoak.
–Kolektibo profesionalen kultur jarduna indartu eta sustatzea.
–Hiriko kultur erakunde eta entitateen ekimenak, funtzionamendua eta partaidetza bultzatzea.
–Iruñeak berezko dituen gizarte- eta kultura-jarduerak sustatzea, hala nola Sanferminak eta ekitaldi tradizionalak.
–Euskarazko kultur jarduna sustatzea.
–Jarduera-programak sustatu eta garatzea Civivox sarean.
–Sormena sustatzea eta arte plastikoen, antzerkiaren eta musikaren adierazpen garaikideak hedatzea.
–Programazio artistikoa koordinatzea, Gayarre Antzokia Fundazioaren bidez.
–Udalaren arte-ondarea handiagotzeko bultzada.
–Artista gazteen sustapen profesionala egitea, haiei zuzendutako lehiaketak antolatuta.
3.8.–TURISMO ETA MERKATARITZA SUSTAPENEKO ALORRA.
–Enplegua eta enpresa berriak sortzeko proiektuendako laguntza, lanpostu berriak sortzeko prestakuntza-programa eta udal-merkatuetako marketin-plana.
–Merkataritza-plan bat garatzea, merkataritza-jarduna auzo guztietan sustatzeko.
–Lankidetza-proiektuak sustatu, koordinatu eta gauzatzea, erakunde publiko eta pribatuekin batera, sektorea indartze aldera.
–Dinamizazio-kanpainak, merkataritzaren eta turismoaren arteko koordinazioa, informazioa hobetzea eta artisautza sustatzea.
–Enpleguaren aldeko Tokiko Ituna garatzea hiriko merkataritzan.
–Barruti gotortua dinamizatzeko plana sustatzea.
–Turismoa sustatzeko neurriak planifikatu eta bultzatzea.
–Turismo-azpiegituren koordinazioa (turismoa erakartzeko guneak, aterpetxeak, etab.).
–Iruñeko turismo-eskaintza ezagutarazteko jarduketak.
–Azoka- eta biltzar-jarduna sustatu eta bultzatzea.
–Hiriko espazioa zabaldu eta indartzea, turismo-xedeei begira.
–Barruti gotortua sustatzea, kultura-turismoaren produktu gisa.
–Nazioko zein nazioarteko foroetan Iruña ezagutzera emateko jarduerak eta ekitaldiak antolatzea.
–Gastronomiari lotutako ekitaldiak sortu eta halakoei laguntza ematea urte osoan zehar.
–Erromesei harrera egin eta kultur eta aisiako jarduerak antolatzea Donejakue Bidearen erakargarritasuna atzemateko.
3.9.–HERRITARREN SEGURTASUNEKO ALORRA.
Herritarrei babesa ematen die eskubideak zein askatasunak balia ditzaten, eta herritarren segurtasuna bermatzen du elkarbizitza baketsuaren alde eginik eta pertsonak zein haien ondasunak babestuta, betiere legeekin bat. Halaber, izan litezkeen larrialdiei aurrea hartzea eta haien ondorioak ahal den gehiena arintzea du helburu.
–Zirkulazioaren diziplina kudeatzea.
–Ikuskizun publikoen eta aisia-jardueren diziplina kudeatzea.
–Gizabidez jokatzeko diziplina eta beste ordenantza batzuk kudeatzea.
–Aparkatze mugatuko eta murriztuko eremuak.
–Ordenantzak eta bandoak betearaztea.
–Lizentziak egiaztatzea.
–Ikuskapenak eta gainerako alorrei laguntza ematea.
–Bide publikoaren erabilera kudeatzea, karpena eta aldi baterako instalazioena barne, eta horien funtzionamendua baimentzea.
–Zirkulazioa erregulatu eta kontrolatzea.
–Bide-segurtasunarekin zerikusia duten zereginak betetzea.
–Ospakizunak eta elkarretaratzeak kontrolatzea.
–Ibilgailuak erretiratzeko garabi-zerbitzua kudeatzea.
–Atestatuak egitea eta istripuetan sorostea.
–Polizia judizialaren eginkizunak betetzea.
–Babes zibilari dagozkion zereginak betetzea.
–Anbulantzien eta suhiltzaileen zerbitzuei laguntza ematea.
–Delinkuentzia prebenitzea.
–Salaketak tramitatzea.
–Objektu galduen bulegoaz arduratzea.
–Gizarte-babesa gauzatzea poliziaren esparruan.
–Udal-agintariak babestea.
–Udal-eraikinak babestea.
–Zaintza-talde iraunkorra edukitzea.
–Feriak, azokak eta antzekoak kontrolatzea.
–Hiriko segurtasun-planak planifikatu eta gauzatzea.
–Aurrekoen antzeko beste edozein eskumen, herritarren segurtasunarekin eta babes zibilarekin zerikusirik izanez gero.
–Espazio publikoaren erabilera antolatu eta arautzea, ibilgailuen zein oinezkoen mugikortasuna bermatzeko.
–Xedapenak eta arauak egitea, ibilgailuen zirkulazioa, trafiko-seinaleak, aparkatzeko tokiak eta bidaiarien zein salgaien garraioa arautzeko.
–Semaforoen erregulazioa kudeatzea.
–Zirkulazioa antolatzeko jarduketak zuzendu eta arautzea.
–Hiriko seinaleak.
–Aparkatzeko baimen bereziak ematea mugikortasun urriko pertsonei, bai eta beste edozein baimen ere, baldin eta mugikortasunarekin zerikusirik badu eta hari buruzko eskumena beste inongo organori ez bazaio egotzi.
3.10.–GARAPEN JASANGARRIKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO ALORRA.
Udal-alorretako proiektuei dagozkien obrak kontratatu eta egitea, ahal den eraginkortasunik handiena lortzeko funts publikoak erabiltzean. Iruñeko ondarea eta azpiegiturak egoki kontserbatu eta mantentzea, herritarrek ondasun publikoak baliatu ahal ditzaten. Oztopo arkitektonikoak kentzea eta garraiobide guztietarako irisgarritasuna ahalbidetzea. Hiri-mugikortasun jasangarriko aukera guztiak sustatzea, Iruñerriko Mankomunitatearekin elkarlanean. Hiriko natur ondarea zaindu eta leheneratzea, eta ingurumeneko jokamolde jasangarriak sustatzea, bereziki gazteenen artean.
Hiria lurraldean sortzea: horretarako, hiri-antolamendua planifikatu eta kudeatzen du, etxebizitza duin bat eduki ahal izatea errazten du, naturguneak hobetzen ditu, historia-ondarea zaintzen du eta ahalegina egiten du hiri- eta gizarte-ingurua osasungarria izan dadin, osasun-, higiene- eta ikuskaritza-baliabideen bitartez.
A) PROIEKTU ESTRATEGIKOAK:
Proiektuak eta Obrak:
–Azterlanak egin eta proiektuak erredaktatzea.
–Eraikitzeko zein urbanizatzeko obrak egitea.
–Aparkalekuen emakida eta horien eraikuntzaren segimendua sustatzea, funtzionatzen hasi bitartean.
–Hiriko ondarea eta azpiegiturak birgaitzeko eta zaharberritzeko obrak eta proiektuak egitea.
–Oztopo arkitektonikoak kentzea, garraiobideetarako irisgarritasuna hobetuta.
–Azpiegitura estrategikoetako plana sustatzea, Iruñearen etorkizunari begira.
B) MUGIKORTASUNA:
–Buru jardutea zerikusia duten gainontzeko alorrekin elkarlanean mugikortasun jasangarriko politikek eragindako aldaketa fisikoen diseinuan eta hura gauzatzean.
–Hiriko auzoen arteko eta Iruñerriarekiko oinezkoen ibilbide-plana garatzea, bereziki aintzat hartuz oztopo arkitektonikoak kentzea eta garraiobideen arteko loturak ahalbidetuz.
–Mugikortasun Jasangarriaren aldeko Toki Ituna garatzen jarraitzea.
–Hiriko mugikortasuna ebaluatzea, berariazko azterlanak eginez edo enkargatuz eta jarduteko proposamenak diseinatuz.
–Hiri-mugikortasun jasangarriko moduak sustatzea.
–Eskola-bide seguruen sorrera sustatzea, ikastetxeekin elkarlanean.
–Gaur egun dagoen bidegorrien sarea aztertu eta hedatzea.
–Ibilgailu elektrikoak kargatzeko sarea sustatzea.
–Mugikortasunari lotutako zeregin guztiak sustatzea eta horietan laguntzea, bereziki jabari publikoko informazio- eta publizitate-euskarrien emakida.
C) GARAPEN JASANGARRIA:
–Kontzientziazio aktiboa sustatzea ingurumen-gaietan, hala herritarren artean nola udal-administrazioan berean.
–Iruñeko ingurumen-aberastasuna eta haren dibertsitatea ezagutzera ematea.
–Pasabide ekologikoen sare bat sortzea, eraikitako hirian natura integratzen laguntzeko.
–Hiriko biodibertsitatea babestea eta natur ondarearen kontserbazioa zaintzea.
–Jasangarritasun-irizpideak eranstea udal-kontratuetan eta zerbitzu publikoen kudeaketan.
–Konpostaje komunitarioko guneen sarearen garapena sustatu eta zaintzea.
–Hiriko komunitate-baratzeen sarea garatu eta kudeatzea.
–Ingurumen-hezkuntzako programak sustatu eta egitea, herritar guztiei zuzenduta, hala adingabeei, ikastetxeen bidez, nola helduei, Ingurumen Museoaren eta beste tresna batzuen bidez.
–Energia-eraginkortasuna sustatzea hala Udalean nola herritarren artean.
–Udaleko energia-kontsumoak kontrolatzea, eta haiei lotutako udal-ekimen guztietan parte hartzea (energiaz hornitzeko kontratuak, eraikinen mantentze-lanak, eraikin berrien proiektuak...).
–Erraztasunak ematea herritarrek eta gizarte-eragileek energia berdea instala dezaten (energia-aholkularitza).
3.11.–HIRIGINTZA ETA ETXEBIZITZAKO ALORRA.
HIRIGINTZA ETA ETXEBIZITZA:
–Plangintza eta Kudeaketa Zerbitzua.
–Hiri-plangintza eta -antolamendua.
–Plangintzaren garapena eta kudeaketa.
–Hirigintza-diziplinako Zerbitzua.
–Hirigintza-lizentziak.
–Jarduera-lizentziak.
–Irekitzeko lizentziak.
–Bide publikoa okupatzeko lizentziak obrak direla-eta.
–Aurri-egoerak eta eraikuntza-patologiak.
–Betearazpen-aginduak eta ordezko betetzeak, berezko dituen eskumenei dagozkien gaietan.
–Legezkotasunaren kontrola, aurreko gaietan.
–Alor honi lehen egotzitako eginkizunen segimendua eta gainbegiraketa egitea, baldin eta erakunde autonomoen eta udal-enpresen bidez kudeatzen badira.
–Hipoteka Bitartekaritzako Bulegoan laguntzea Iruñean kalteturik dauden familien alde, Nafarroako Gobernuko zerbitzu baliokidearekin lankidetzan.
–Udal-ondasunak besterentzea.
ETXEBIZITZEN BIRGAITZEA:
–Etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko politika sustatzea.
–Jarduketa guztiak koordinatzea, etxebizitza- zein birgaitze-esparruetan.
–Udalarenak diren etxebizitzak kudeatzea, herritarren zerbitzura jarrita.
–Udal-etxebizitzak birgaitu, mantendu eta kontserbatzea.
–Behar diren desjabetzeak egitea igogailuak jartzeko bizitegi-eraikinetan.
–Jarduketak sustatzea hutsik dauden etxebizitzak alokairuan jartzeko.
IKUSKAPENA ETA OSASUNGARRITASUNA:
–Ingurumena ikuskatzea (ura, airearen kutsadura, zaratak...).
–Elikagaiak ikuskatzea (prestaketa, salmenta eta kontsumoa).
–Zoonosia (animalien populazioaren eta haien gaixotasunen kontrola).
–Epidemiologia (osasun-inkestak, elikadurazko toxiinfekzioak, osasun-hezkuntza).
–Desinfekziorako eta intsektu eta arratoiak hiltzeko parkea.
–Komun publikoak.
–Bainuetxeak.
–Bilketa berezia.
–Laborategia (analisi kimiko eta mikrobiologikoak).
–Hilerria.
3.12.–PERTSONEN KUDEAKETAKO ALORRA.
Funtzio publikoaren garapen egokia kudeatzen du, eta populazioari buruzko tresnak zein prozedurak bideratzekoak zuzentzen ditu.
GIZA BALIABIDEEN KUDEAKETA:
–Plantilla organikoa.
–Lan- eta administrazio-kontratuak.
–Harremanak sindikatuen ordezkaritza-organoekin.
–Laneko arriskuen prebentzioa.
–Lan-osasuneko ikuskaritza.
–Nominak.
–Atezaintza.
–Aktak.
–Erregistroak.
–Hauteskundeei buruzko Legeak hauteskundeetarako udalei egozten dizkien zereginak gauzatzea.
–Euskara eta Itzulpen Zerbitzua.
3.13.–OGASUNEKO ALORRA.
–Aurrekontuei buruzko proiektu eta ikerlanak.
–Tributuen gaineko ikerlanak.
–Inbertsioei buruzko azterlanak.
–Baliabide ekonomikoak.
–Diruzaintza.
–Errentamenduak.
–Aseguruak.
–Finantzaketa.
–Kontu-hartzailetza.
–Tributuen kitapena.
–Diru-bilketa.
–Kontabilitatea.
–Ondarea.
–Inbentarioa.
–Erosketak.
–Dirulaguntzen kudeaketa.
–Udal Artxiboa.
–Erregistro Orokorra.
Dekretu hau noiz onetsi eta biharamunetik aitzina egonen da indarrean, kontuan hartu gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratzen den».
Iruñean, 2023ko ekainaren 29an.–Alkatea, Cristina Ibarrola Guillén.
DAL 03-JUL-23 (2/AL).
«IKUSIRIK 2023ko ekainaren 29ko Udal Antolaketari buruzko Alkatetza-dekretua, eta eskumen-banaketa alorrez alor onesten duen dekretu horren 3. artikuluan akats materialak hautemanik, XEDATZEN DUT:
LEHENENGO.–Hautemandako akats materialak zuzentzea eta Pertsonen Kudeaketako Alorreko eta Ogasuneko Alorreko eskumenen banaketa aldatzea, honela:
1.–Pertsonen Kudeaketako Alorrean, "Erregistroak" jartzen duen lekuan "Erregistro Orokorra eta Erregistroak" jarri behar du (3.12 puntua).
2.–Ogasuneko Alorrean "Erregistro Orokorra" eskumena baliogabetzea (3.13 puntua).
3.–Pertsonen Kudeaketako Alorrari eskumen hauek eranstea (3.12 puntua):
–Errolda.
–Ezkontza Zibilak.
–Izatezko bikoteen erregistroa.
–Herritarrendako Arreta Zerbitzua.
BIGARREN.–3.6 puntuko alorraren izena zuzentzea: "GIZARTE ZERBITZUETAKO, OSASUNEKO ETA KIROLEKO ALORRA" beharrean, "GIZARTE ZERBITZUETAKO, KIROLEKO ETA OSASUNEKO ALORRA" jarri behar du.
HIRUGARREN.–3.4 puntua AHOLKULARITZA JURIDIKOARI esleitzea, eta, ondorioz, aipatu dekretuko gainerako alorrei esleitutako puntuak aldatzea. Zenbaki hauek dira zuzenak:
3.5.–ALKATEORDEA
3.6.–GOBERNU ESTRATEGIKO ETA HIRI KONTSERBAZIOKO ALORRA
3.7.–GIZARTE ZERBITZUETAKO, KIROLEKO ETA OSASUNEKO ALORRA
3.8.–KULTURAKO ALORRA
3.9.–TURISMO ETA MERKATARITZA SUSTAPENEKO ALORRA
3.10- HERRITARREN SEGURTASUNEKO ALORRA
3.11.–GARAPEN JASANGARRIKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO ALORRA
3.12.–HIRIGINTZA ETA ETXEBIZITZAKO ALORRA
3.13.–PERTSONEN KUDEAKETAKO ALORRA
3.14.–OGASUNEKO ALORRA
LAUGARREN.–Alkatetzako Alorreko Komunikazio Zerbitzuari eskumen hau esleitzea, Garapen Jasangarriko eta Proiektu Estrategikoetako Alorreko mugikortasunari beharrean:
–Mugikortasunari lotutako zeregin guztiak sustatzea eta horietan laguntzea, bereziki jabari publikoko informazio- eta publizitate-euskarrien emakida.
BOSGARREN.–Zuzendaritzen eta idazkaritzen araubideari buruzko dekretu horren 2. artikuluaren lehen paragrafoaren testua aldatzea, eta honela idaztea:
Hala alorrek nola Gerentziak eta Aholkularitza Juridikoak zuzendaritza eta idazkaritza tekniko bana izanen dituzte, gutxienez. Aurrekoa gorabehera, hainbat alorrek zuzendaritza eta idazkaritza tekniko bat eta bera partekatzen ahalko dituzte. Maila osagarri baxuagoak ezartzen ahal dira, eta Gerente bat izendatzen ahalko da, unitate organikoen eskumenak edo alorren koordinazioa bere gain hartuko duena».
Iruñean, 2023ko uztailaren 3an.–Alkatea, Cristina Ibarrola Guillén.
Iragarkiaren kodea: L2313068
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
