Iragarkia
195. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 18a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Alkateari eta zinegotzi ordezkari eta zuzendari izendatutakoei eskumenak eskuordetzea
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen 2023ko ekainaren 19an:
JOB 19-JUN-23 (3/AL).
Bat Etorrita Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 127. artikuluarekin,
HONAKO HAU ERABAKITZEN DA:
Lehena.–Indarrik gabe uztea 2019ko uztailaren 5eko (4/AL) eta 2019ko abuztuaren 26ko (3/GC) Tokiko Gobernu Batzarrean hartutako erabakiak.
Bigarrena.–Tokiko Gobernu Batzarrak alkateari eta zinegotzi ordezkari izendatutakoei eskuordetzan emandako eskumenak onestea.
2.1. Zinegotzi Ordezkari izendatutako pertsona bakoitzari, Alkateak eskuordetzan emandako gaiaren arabera, eta hala dagokionean Alkateari, Alkatetzako Alorrari esleitutako eskumenei jarraiki, eskumen hauek eskuordetzea:
A.–Lizentziak ematea, baldin eta sektoreko legeek beste udal organoren bati ez badiote esleitu eskumen hori.
B.–Zehatzeko ahala, salbu eta ahal hori legez beste organoren bati esleitu ez bazaio, eskuordetzaren eremuko gai eta funtzioetan arauak hausteagatik.
Eskuordetzan emandako eskumen horren barnean sartuko da eskumen hori egikarituz emandako ebazpenen aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoak ebazteko ahalmena, bai eta eskuordetzan emandako eskumen hori egikarituz emandako administrazio-egintzen aurka Nafarroako Administrazio Auzitegian jartzen ahal diren gora jotzeko errekurtsoak direla-eta administrazio-espedienteei eransten zaizkien txosten juridikoak onestekoa ere.
Espedienteak hainbat alorrek batera bideratu behar dituzten kasuetan, Zinegotzi Ordezkariek ahala izanen dute, hala zehatzeko nola kasuan kasuko eskuordetzako ebazpenak emateko, haien eskuordetzako alorrak zein aferatan esku hartu eta horietan beraietan, hori haien eskumen nagusia ez bada ere.
C.–Edozein eratako kontratazioak eta emakidak, hainbat urtetarako direnak barne, baldin eta 30.000,00 euro baino gutxiago jotzen badute (BEZa kanpo)/urteko, bai eta kontratazioei dagozkien aldaketak, hasiera batean Alkatetzaren edo Zinegotzi Ordezkarien ebazpenen bidez esleitutako kontratuan egitekoak izan eta horien zenbatekoak, esleitze-prezioari gehituta, 30.000,00 euro (BEZa kanpo) baino gehiago jotzen duenean, baldin eta, betiere, aldaketen zenbatekoak esleitze-prezioaren %20 gainditzen ez badu.
D.–Kontratuak formalizatzeko sinadura eskuordetzea. Eskuordetzaz sinatzen diren kontratuetan, hala egin dela adierazi beharko da.
E.–Kudeaketa ekonomikoa egitea, eskuordetzan hartutako aferetan.
F.–Aurreko atalen arabera eskuordetzan hartutako gastuak baimendu eta xedatzea, betiere 30.000,00 euro edo gutxiago jotzen badute (BEZa kanpo).
G.–Bakoitzaren eskumeneko alorrak bere eskumenen eremuan kudeatutako obretako segurtasun- eta osasun-planak onestea.
H.–Eskuordetzen diren gaietan emandako administrazio-egintzen aurka Nafarroako Administrazio Auzitegian jartzen ahal diren gora jotzeko errekurtsoak direla-eta administrazio-espedienteei eransten zaizkien txosten juridikoak onestea, eta baita eskuordetzen diren gaietan emandako ebazpenen aurka jartzen diren berraztertzeko errekurtsoak ebaztea ere.
2.2. Zerbitzu Orokorretako Zinegotzi Ordezkariari eskuordetzea ondoren aipatzen den eskumena:
–Beste organo batzuei eskuordetu gabeko ondarearen kudeaketako eskumenak.
–Kutxa finkoko aurrerakinak eratu, baliogabetu eta justifikatzea.
2.3. Hirigintza, Etxebizitza eta Osasuneko Zinegotzi Delegatuari eskuordetzea, ondoren aipatzen diren eskumenak:
–Errentamendu-kontratuak, kontratuak sinatzeko eskumena barne, horiek "Iruñeko Alde Zaharra eta hiriko fatxadak osoki zaharberritzeko laguntzen Udal Ordenantza" betetzeko ak badira.
–Urbanizazio-kuotak kudeatzea, bai eta horiei lotutako gastua baimendu eta xedatzea, betiere horrek 30.000,00 euro (BEZa kanpo) baino gehiago jotzen ez badu.
2.4. Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko zinegotzi ordezkariari eskuordetzea, ondoren aipatzen den eskumena:
Compañía plazako eta Gazteluko plazako udal-titulartasuneko automobilendako aparkalekuen erabileran titularren aldaketak onestea.
Hirugarrena.–Ondoren aipatzen diren eskumenak eskuordetzea ondoko alorretako zuzendariei:
3.1. Ogasuneko zuzendaria:
3.1.1. Ondarearen arloan, dagozkion ebazpenak emateko eskumena, honako gai hauetan guztietan:
–Udala parte den alokairu-kontratuetan, kontratu horiek sinatzeko ahalmena barne, gutxienez 30.000 euro (BEZa kanpo) jotzen badute, "Iruñeko Alde Zaharra eta hiriko fatxadak osoki zaharberritzeko laguntzen Udal Ordenantza" betetzeko errentamendu-kontratuetan izan ezik.
–Udala jabekide den komunitateetako gastuetan parte hartzea, betiere zenbatekoak 30.000,00 euro (BEZa kanpo) baino gehiago jotzen ez badu.
–Ondasunen jabe gisa Udalari dagozkion kontribuzio, tributu eta beste gastu batzuetan, hirigintza kuoten kudeaketan ezik, eta betiere horrek 30.000,00 euro (BEZa kanpo) baino gehiago jotzen ez badu.
–Gorago esleitutako eskumen horietatik eratorritako gastu-baimenak eta gastu-xedapenak, betiere horrek 30.000,00 euro (BEZa kanpo) baino gehiago jotzen ez badu.
3.1.2. Ekonomiaren kudeaketa gauzatzean, dagozkien ebazpenak kudeatu eta emateko eskumena, honako gai hauetan guztietan:
–Lurraren kontribuzioaren zergaren, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren, hiri-lurren balioa handitzearen gaineko zergaren eta luxuzko gastuen gaineko zergaren kudeaketa eta likidazioa.
–Hiriko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezietako tasen kudeaketa eta likidazioa.
–Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta bide publikoan tokia aparkatzeko leku esklusibo gisa erabiltzeko erreserbatzeko, ibilgailuak gelditzeko eta edozein motatako salgaien zamalanetarako aldizkako tasen kudeaketa eta likidazioa.
–Eraikinen, instalazioen eta obren gaineko zergen kudeaketa eta likidazioa.
–Lizentziak eman eta hirigintzaren arloko kontrolerako jarduera administratiboak egiteagatik ordaindu beharreko tasen kudeaketa eta likidazioa, hirigintzaren, ingurumen-babesaren eta jarduera kaltegabeen arloan.
–Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak egiteko eta bide publikoan zoladura zein espaloiak kentzeko tasen kudeaketa eta likidazioa.
–Aldizkakoa izan gabe bide publikoa edukinontzi, hesi eta aldamioekin okupatzeko tasen kudeaketa eta likidazioa.
–Hornikuntza -zerbitzua egiten duten enpresek tokiko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta zorupearen aprobetxamendu bereziengatik ordaindu beharreko tasen kudeaketa eta likidazioa.
–Udal Hilerriko zerbitzuak emateagatik ordaindu beharreko tasa eta prezio publikoen kudeaketa eta likidazioa.
–Udalaren diru sarreren kudeaketa (errekerimenduak, geroratzeak, premiamenduak hastea, zorrak kobraezin edo preskribatutzat jotzea).
–Zergen arloko zehapen- eta ikuskapen prozeduraren garapena kudeatzea.
–Udalak egindako balio erantsiaren zergaren, ondare eskualdaketen gaineko zergaren, egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren eta pertsona fisiko ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren gaineko likidazioak.
3.1.3. Eskuordetutako eskumenetan egiten diren administrazio egintzen aurka Nafarroako Administrazio Auzitegian jartzen ahal diren gora jotzeko errekurtsoak direla-eta administrazio-espedienteei eransten zaizkien txosten juridikoak onestea, eta eskuordetzen diren gaietan emandako ebazpenen aurka jartzen diren berraztertzeko errekurtsoak ebaztea.
3.1.4. Ogasuneko zuzendaria ez badago, haren kargua hutsik badago edo gaixorik badago, ordezkoa Giza Baliabideetako zuzendaria izanen da.
3.2. Giza Baliabideetako zuzendaria:
–"Langileen kudeaketa", honakook izan ezik: diziplina araubidea, Administrazioan sartzeko hautaprobak egiteko deialdien oinarriak onesteko eskumena, funtzionarioen eta langile finkoen izendapena.
"Langileen Kudeaketari" dagozkion eskuordetutako eskumenen barnean, langileen kudeaketaren inguruko eskuordetze-arlo guztiak sartzen dira, baita langileen nomina onestea, eta Zerbitzu Orokorren Arloan langileei dagozkien ebazpenak ematea ere.
–Lan-kontratudunen eta bitarteko langileen kontratuak sinatzea. Eskuordetzaz sinatzen diren kontratuetan, hala egin dela adierazi beharko da.
–Eskuordetuta dituen arloetako gastu-baimenak eta gastu-xedapenak, baldin eta 30.000,00 euro baino gehiago jotzen ez badute, langileen nominen onespena izan ezik, ez baita zenbatekoaren mugarik izanen.
–Eskuordetzen diren gaietan emandako administrazio-egintzen aurka Nafarroako Administrazio Auzitegian jartzen ahal diren gora jotzeko errekurtsoak direla-eta administrazio-espedienteei eransten zaizkien txosten juridikoak onestea, eta baita eskuordetzen diren gaietan emandako ebazpenen aurka jartzen diren berraztertzeko errekurtsoak ebaztea ere.
–Giza Baliabideetako zuzendaria ez badago, haren kargua hutsik badago edo gaixorik badago, ordezkoa Ogasuneko zuzendaria izanen da.
3.3. Aholkularitza Juridikoko zuzendaria:
–Auzitegietako Prokuradoreen Zerbitzuaren kontratutik eta Aholkularitza Juridikoko buru gisa dituen eskumenekin lotutako kontratu guztietatik eratorritako kontratazioak eta emakidak, hainbat urtetarako direnak barne, baldin eta 30.000,00 euro baino gutxiago jotzen badute, bai eta kontratazioei dagozkien aldaketak, hasiera batean Aholkularitza Juridikoko zuzendariaren ebazpenaren bidez esleitutako kontratuan egitekoak izan eta horien zenbatekoak, 30.000,00 euro baino gehiago jotzen duenean, baldin eta, betiere, aldaketek guztira esleitze-prezioaren %20 gainditzen ez badute.
–Aurreko atalaren arabera eskuordetzan hartuta dituen gastu-baimenak eta gastu-xedapenak, betiere 30.000,00 euro edo gutxiago jotzen badute.
–Eskuordetutako gaietan emandako administrazio-egintzen aurka Nafarroako Administrazio Auzitegian jartzen ahal diren gora jotzeko errekurtsoak direla-eta administrazio-espedienteei eransten zaizkien txosten juridikoak onestea, eta eskuordetzen diren gaietan emandako ebazpenen aurka jartzen diren berraztertzeko errekurtsoak ebaztea.
3.4. Hirigintza, Etxebizitza eta Osasuneko zuzendaria:
–Hilobi-eskubidearen eskualdaketak (lursail eta panteoien titulartasunaren aldaketak).
Laugarrena.–Dekretu hau onetsi eta biharamunean sartuko da indarrean.
Bosgarrena.–Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, bai eta Osoko Bilkuran horren berri ematea ere».
Iruñean, 2023ko ekainaren 19an.–Alkatea, Cristina Ibarrola Guillén.
Alkateari, zinegotzi ordezkariei eta zuzendariei eskumenak eskuordetzea
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko uztailaren 3an, honako hau erabaki zuen:
JOB 03-JUL-23 (4/AL).
Bat Etorrita Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 127. artikuluarekin,
HONAKO HAU ERABAKITZEN DA:
Lehena.–Onestea Tokiko Gobernu Batzarren honako zerrenda honetan dauden eskumenak beste udal organo batzuei eskuordetzea.
1.1. Alkateari eta Zinegotzi Ordezkariei esleitzea ondoren zehazten diren eskumenak indarrean den Udal Antolaketari buruzko Dekretuak ematen dizkien eskudantzien arabera gauzatu ditzaten:
A.–Lizentziak ematea, baldin eta sektoreko legeek beste udal organoren bati ez badiote esleitu eskumen hori.
B.–Zehatzeko ahala, salbu eta ahal hori legez beste organoren bati esleitu ez bazaio, eskuordetzaren eremuko gai eta funtzioetan arauak hausteagatik.
Eskuordetzan emandako eskumen horren barnean sartuko da eskumen hori egikarituz emandako ebazpenen aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoak ebazteko ahalmena, bai eta eskuordetzan emandako eskumen hori egikarituz emandako administrazio-egintzen aurka Nafarroako Administrazio Auzitegian jartzen ahal diren gora jotzeko errekurtsoak direla-eta administrazio-espedienteei eransten zaizkien txosten juridikoak onestekoa ere.
Espedienteak hainbat alorrek batera bideratu behar dituzten kasuetan, Zinegotzi Ordezkariek ahala izanen dute, hala zehatzeko nola kasuan kasuko eskuordetzako ebazpenak emateko, haien eskuordetzako alorrak zein aferatan esku hartu eta horietan beraietan, hori haien eskumen nagusia ez bada ere.
C.–Edozein eratako kontratazioak eta emakidak, hainbat urtetarako direnak barne, baldin eta 30.000,00 euro baino gutxiago jotzen badute (BEZa kanpo)/urteko, bai eta kontratazioei dagozkien aldaketak, hasiera batean Alkatetzaren edo Zinegotzi Ordezkarien ebazpenen bidez esleitutako kontratuan egitekoak izan eta horien zenbatekoak, esleitze-prezioari gehituta, 30.000,00 euro (BEZa kanpo) baino gehiago jotzen duenean, baldin eta, aldaketen zenbatekoak esleitze-prezioaren %20 gainditzen ez badu.
D.–Kontratuak egin eta sinatzea.
E.–Kudeaketa ekonomikoa egitea, eskuordetzan hartutako aferetan.
F.–Aurreko atalen arabera eskuordetzan hartutako gastuak baimendu eta xedatzea, betiere 30.000,00 euro edo gutxiago jotzen badute (BEZa kanpo).
G.–Bakoitzaren eskumeneko alorrak bere eskumenen eremuan kudeatutako obretako segurtasun- eta osasun-planak onestea.
H.–Eskuordetutako gaietan emandako administrazio aurka Nafarroako Administrazio Auzitegian jartzen ahal diren gora jotzeko errekurtsoak direla-eta administrazio-espedienteei eransten zaizkien txosten juridikoak onestea, eta eskuordetzen diren gaietan emandako ebazpenen aurka jartzen diren berraztertzeko errekurtsoak ebaztea.
1.2. Ogasuneko Zinegotzi Ordezkariari eskuordetzea, ondoren aipatzen den eskumena:
–Beste organo batzuei eskuordetu gabeko ondarearen kudeaketako eskumenak.
–Kutxa finkoko aurrerakinak eratu, baliogabetu eta justifikatzea.
1.3. Hirigintza eta Etxebizitzako Zinegotzi Ordezkariari eskuordetzea, ondoren aipatzen diren eskumenak:
–Errentamendu-kontratuak, kontratuak sinatzeko eskumena barne, horiek "Iruñeko Alde Zaharra eta hiriko fatxadak osoki zaharberritzeko laguntzen Udal Ordenantza" betetzekoak badira.
–Urbanizazio-kuotak kudeatzea, bai eta horiei lotutako gastua baimendu eta xedatzea, betiere horrek 30.000,00 euro (BEZa kanpo) baino gehiago jotzen ez badu.
1.4. Garapen Jasangarriko eta Proiektu Estrategikoetako Zinegotzi Ordezkariari eskuordetzea, ondoren aipatzen den eskumena:
–Compañía plazako eta Gazteluko plazako udal-titulartasuneko automobilendako aparkalekuen erabileran titularren aldaketak onestea.
Bigarrena.–Ondoren aipatzen diren zuzendariei honako eskumen hauekeskuordetzea:
2.1. Oro har, honako eskumen hauek eskuordetzea Ogasuneko Zuzendariari, eta lehen Giza Baliabideei esleitutako eginkizunak bere gain hartuko dituen Pertsonen Kudeaketako eta Aholkularitza Juridikoko zuzendariari:
–Eskuordetzan esleitutako gaiei dagokienez, administrazio-egintzen aurka Nafarroako Administrazio Auzitegian jartzen ahal diren gora jotzeko errekurtsoak direla-eta administrazio-espedienteei eransten zaizkien txosten juridikoak onestea, eta berraztertzeko errekurtsoak ebaztea.
2.2. Ogasuneko Zuzendariari eskuordetzea honako eskumen hauek:
2.2.1. Ondarearen aferetan, dagozkion ebazpenak emateko eskumena, honako gai hauetan guztietan:
–Udala parte den alokairu-kontratuetan, kontratu horiek sinatzeko ahalmena barne, 30.000 euro edo gutxiago (BEZa kanpo) jotzen badute, "Iruñeko Alde Zaharra eta hiriko fatxadak osoki zaharberritzeko laguntzen Udal Ordenantza" betetzeko errentamendu-kontratuetan izan ezik.
–.Udala jabekidea den komunitateetako gastuetan parte hartzea, betiere zenbatekoak 30.000,00 euro (BEZa kanpo) baino gehiago jotzen ez badu.
–Ondasunen jabe gisa Udalari dagozkion kontribuzio, tributu eta beste gastu batzuetan, hirigintza kuoten kudeaketan izan ezik, eta betiere horrek 30.000,00 euro (BEZa kanpo) baino gehiago jotzen ez badu.
–Gorago esleitutako eskumen horietatik eratorritako gastu-baimenak eta gastu-xedapenak, betiere horiek 30.000,00 euro (BEZa kanpo) baino gehiago jotzen ez badute.
2.2.2. Ekonomiaren kudeaketa gauzatzean, dagozkien ebazpenak kudeatu eta emateko eskumena, honako gai hauetan guztietan:
–Udal-zergen kudeaketa eta likidazioa.
–Honako tasa hauen kudeaketa eta likidazioa:
–Hiriko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezien aldizkako tasena.
–Ibilgailuak espaloietan barna sartzeagatik eta bide publikoa aparkaleku esklusibo gisara erabiltzeko erreserbatzeagatik, ibilgailuak gelditzeko eta edozein motatako salgaien zamalanak egite aldera bertan tokia erreserbatzeagatik aldizka ordaindu beharreko tasenak.
–Lizentziak eman eta hirigintzaren arloan kontrolerako jarduera administratiboak egiteagatik eta ingurumen-babesaren zein jarduera kaltegabeen arloetan kontrolerako jarduera administratiboak egiteagatik ordaindu beharreko tasenak.
–Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak egin eta bide publikoan zoladura edo espaloiak mugitzeagatik ordaindu beharreko tasena.
–Aldizkakoak izan gabe, bide publikoa edukinontzi, hesi eta aldamioekin okupatzeagatik ordaindu beharreko tasenak.
–Hornikuntza -zerbitzua egiten duten enpresek tokiko jabari publikoko lurzorua, lurgain eta zorupearen aprobetxamendu bereziengatik ordaindu beharreko tasena.
–Udal Hilerriko zerbitzuak emateagatik ordaindu beharreko tasa eta prezio publikoen kudeaketa eta likidazioa.
–Udalaren diru sarreren kudeaketa (diru-bilketako premiamendu-prozedurak hastea, diru-bilketaetetea, eta kautelazko neurriak hartzea, zorrak kobraezin edo preskribatutzat jotzea) ordaintzeko errekerimenduak, geroratzeak eta ardura desbideratzea.
–Zergen arloko zehapen- eta ikuskapen-prozeduraren garapena kudeatzea.
–Iruñeko Udalak egindako balio erantsiaren zergaren, ondare eskualdaketen gaineko zergaren, egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren aitorpenak eta likidazioak eta, sozietateen gaineko zergaren, pertsona fisiko ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren gaineko atxikipenen aitorpenak.
–Lehen Giza Baliabideei egotzitako Langileen Kudeaketako funtzioak hartuko dituen Zuzendariari honako eskumen hauek eskuordetzea:
–Langileen kudeaketa, honakook izan ezik: diziplina araubidea, Administrazioan sartzeko hautaprobak egiteko deialdien oinarriak onesteko eskumena, eta funtzionarioen eta langile finkoen izendapena.
Langileen kudeaketari dagokionez eskuordetutako eskumenen barnean, langileen kudeaketaren inguruan eskuordetzen ahal diren arlo guztiak sartzen dira, baita langileen nomina onestea, bai eta Giza Baliabideen Kudeaketa Arloan langileei dagozkien ebazpenak ematea ere.
–Lan-kontratudunen eta bitarteko langileen kontratuak sinatzea. Eskuordetzaz sinatzen diren kontratuetan, hala egin dela adierazi beharko da.
–Eskuordetuta dituen arloetako gastu-baimenak eta gastu-xedapenak, baldin eta horiek 30.000,00 euro baino gehiago jotzen ez badute, langileen nominen onespena izan ezik, ez baitu zenbateko-mugarik izanen.
2.4. Honako eskumen hauek eskuordetzea Aholkularitza Juridikoko zuzendariari:
–Auzitegietako Prokuradoreen Zerbitzuaren kontratutik eta Aholkularitza Juridikoko buru gisa dituen eskumenekin lotutako kontratu guztietatik eratorritako kontratazioak eta emakidak, hainbat urtetarako direnak barne, baldin eta 30.000,00 euro baino gutxiago jotzen badute, bai eta kontratazioei dagozkien aldaketak, hasiera batean Aholkularitza Juridikoko zuzendariaren ebazpenaren bidez esleitutako kontratuan egitekoak izan eta horien zenbatekoak, 30.000,00 euro baino gehiago jotzen duenean, baldin eta, betiere, aldaketek guztira esleitze-prezioaren %20 gainditzen ez badute.
–Aurreko atalaren araberaeskuordetzan hartutako gastu-baimenak eta gastu-xedapenak, betiere 30.000,00 euro edo gutxiago (BEZa kanpo) jotzen badute.
2.5. Honako eskumen hau eskuordetzea Hirigintza eta Etxebizitzako zuzendariari:
–Hilobi-eskubidearen eskualdaketa (lursail eta panteoien titulartasunaren aldaketak).
2.6. Alkatetzako Zuzendariari honako eskumen hauek eskuordetzea:
–Alkatetzako Alorreko Zuzendari gisa dituen eskumenei lotutako kontratazioak eta emakidak, hainbat urtetarako direnak barne, baldin eta 30.000,00 euro edo gutxiago jotzen badute (BEZa kanpo)/urteko, bai eta kontratazioei dagozkien aldaketak, hasiera batean Alkatetza Arloko Zuzendariaren ebazpenen bidez esleitutako kontratuan egitekoak izan eta horien zenbatekoak, esleitze-prezioari gehituta, 30.000,00 euro (BEZa kanpo) baino gehiago jotzen duenean, baldin eta, betiere, aldaketen zenbatekoak esleitze-prezioaren %20 gainditzen ez badu.
–Aurreko atalaren arabera eskuordetzan hartutako gastu-baimenak eta gastu-xedapenak, betiere 30.000,00 euro edo gutxiago (BEZa kanpo) jotzen badute.
Hirugarrena.–Alkatetzaren Dekretu honek onetsi eta hurrengo egunean hartuko du indarra, eta ondoriorik gabe utziko ditu Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko ekainaren 19ko Dekretuaren bidez (3/AL) emandako eskuordetzeak.
Laugarrena.–Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, bai eta Osoko Bilkuran horren berri ematea ere».
Iruñean, 2023ko uztailaren 3an.–Alkatea, Cristina Ibarrola Guillén.
Iragarkiaren kodea: L2312871
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
