195. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Alkatetzaren eskuordetza orokorrak

Iruñeko Udaleko Alkateak xedapen hau eman zuen 2023ko ekainaren 17an:

DAL 17-JUN-23 (1/AL).

«Bat etorrita Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 124. artikuluan (eta ezkontza zibilak baimentzeko Kode Zibilaren 51.1. artikuluan) eta 2019ko ekainaren 21eko Udal-antolaketari buruzko dekretuetan (DAL 21-JUN-19, 11/AL eta DAL 06-NOV-20, 1/AL) ezarritakoarekin, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehena.–Beste udal-organo batzuei eskumenak eskuordetzan esleitzea onestea:

1.–Alkateak udalbatzako zinegotzi guztiei eskuordetzan esleitutako eskumenak:

Bakarra.–Udalbatzako zinegotzi guztiei eskuordetzan esleitzea ezkontza zibilak baimentzeko eskumena, Kode Zibilaren 51.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.

2.–Alkateak zinegotzi ordezkari izendatutakoen alde eskuordetzan esleitutako eskumenak:

1.–Zinegotzi ordezkari izendatutako bakoitzari ondoren zehazten diren eskumenak esleitzea eskuordetzan. Eskumen horiek indarrean dauden Udal Antolaketari buruzko Dekretuek (2019ko ekainaren 21ekoa eta 2020ko azaroaren 6koa) esleitutako gaiei jarraikiz gauzatuko dira:

1. Haien eskumenekoak diren helburuak planifikatu eta programatzea.

2. Eskuordetutako eskumenei buruzko erabakiak argitaratu, betearazi eta betetzeko agintzea.

3. Alkatetzari, Tokiko Gobernu Batzarrari eta Udalbatzari ebazpenak eta erabakiak proposatzea, haien eskumenekoak diren aferen gainean.

4. Zinegotzi ordezkari izendatutako bakoitzak, haren eskumenekoak diren gaietan, dirulaguntzak zenbateko-mugarik gabe ematea, bai eta horiek ematearekin lotutako baimenak, xedapenak eta ordaintzeko betebeharraren aitorpenak ere.

5. Eskuordetutako beste gastu batzuk baimendu eta erabiltzea, 30.000,00 euroko mugarekin (BEZa kanpo).

6. Betebeharren aitortza eta kitapena egitea, betiere horiek 30.000,00 euro baino gehiago jotzen ez badute (BEZa kanpo), dirulaguntzen arloan izan ezik, kasu horretan ez baita gehienezko kopururik izanen.

7. Kontratazio-mahaiburuak izatea, kontratazio-prozeduretan.

8. Eskuordetutako gaietan emandako administrazio-egintzen aurka Nafarroako Administrazio Auzitegian jartzen ahal diren gora jotzeko errekurtsoak direla-eta administrazio-espedienteei eransten zaizkien txosten juridikoak onestea, eta eskuordetzen diren gaietan emandako ebazpenen aurka jartzen diren berraztertzeko errekurtsoak ebaztea.

9. Legeak alkateari esleitzen dion zehatzeko ahala, bakoitzaren eskuordetze-esparruko gai eta funtzioetako arau-hausteetan.

Aurreko paragrafoan eskuordetzan esleitutako eskumenaren barruan sartuko da eskumen hori egikarituz emandako ebazpenen aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoak ebazteko ahalmena, bai eta administrazio-espedienteei erantsitako txosten juridikoak onestekoa ere, eskuordetzan emandako eskumen hori egikarituz emandako administrazio-egintzen aurka Nafarroako Administrazio Auzitegian jartzen ahal diren gora jotzeko errekurtsoak direla eta.

Espedienteak izapidetzen arlo batek baino gehiagok esku hartzen badute, eskuordetutako zinegotziek zehatzeko ahalmena izango dute, bai eta haien ordezkaritza-arloak esku hartzen duen gaietan eskuordetutako ebazpenak ematekoa ere, haien eskumen nagusia hori ez bada ere.

10. Haien zinegotzigoaren eskumenak garatu eta gauzatzeko beste administrazio publiko batzuekin eta erakunde publiko eta pribatuekin hitzarmenak egitekoa, betiere hitzarmenaren guztizko zenbatekoa 30.000,00 eurotik gorakoa ez bada (BEZa kanpo).

Eskuordetzan esleitutako eskumen horrek berekin ekarriko du, era berean, gastuen baimena eta erabilera eskuordetzea, bai eta 30.000,00 eurotik beherako (BEZa kanpo) ordainketa-betebeharrak aitortu eta likidatzekoa ere, baldin eta hitzarmen horiek egitetik eratorritako konpromiso ekonomikoen ondorio zuzena badira.

Kontratuen berezko prestazioak ezin izanen dira hitzarmenen xede izan. Kasu horretan, haren izaera eta araubide juridikoa sektore publikoko kontratuen legerian aurreikusitakoari doituko zaizkio.

Hitzarmenen irismena, baldintzak eta mugak Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen Atariko Tituluaren VI. kapituluan ezarritakoak izanen dira (47-53 artikuluak).

Aurreko eskuordetzetik kanpo geratzen dira hirigintza-hitzarmenak, bai eta gaiagatik edo aplikatu beharreko araudia dela-eta Osoko Bilkuraren edo Tokiko Gobernu Batzarraren eskumenekoak diren bestelako hitzarmenak ere.

Aurrekoaz gain, alkatetzak beretzat gordetzen du, eta, beraz, ez dira eskuordetze honen parte izanen, honako hitzarmen hauek egitea:

–Estatuko administrazioarekin onesten direnak eta ministroek sinatzen dituztenak;

–Nafarroako Foru Komunitatearekin edo, kasua bada, beste autonomia-erkidego batzuekin onesten direnak eta haietako lehendakariek sinatzen dituztenak;

–beste udal batzuekin onesten direnak eta haietako alkateek sinatzen dituztenak;

–garrantzi instituzional berezia dutenak, sustatzen duen zinegotzi ordezkariak edo alkateak berak hala iritzita.

11. Jarduketa-protokolo orokorrak edo gisa bereko tresnak egitea, eduki orokorreko asmoen adierazpen hutsak baino ez badakartzate edo Udalaren eta alderdi sinatzaileen helburu komun batekin jarduteko borondatea adierazten badute, baldin eta ez badakarte konpromiso juridiko zehatzak eta eskagarriak formalizatzea, eta, betiere, gaiaren edo aplikatu beharreko araudiaren arabera, beste organo baten eskumenekoak ez badira.

Alkatetzak beretzat gordeko ditu, eta, beraz, ez dira eskuordetze honetan sartuko ondoko jarduketa-protokolo orokorrak edo antzeko tresnak:

–Estatuko administrazioarekin onesten direnak eta ministroek sinatzen dituztenak;

–Nafarroako Foru Komunitatearekin edo, kasua bada, beste autonomia-erkidego batzuekin onesten direnak eta haietako lehendakariek sinatzen dituztenak;

–beste udal batzuekin onesten direnak eta haietako alkateek sinatzen dituztenak;

–garrantzi instituzional berezia dutenak, sustatzen duen zinegotzi ordezkariak edo alkateak berak hala iritzita.

2.–Zerbitzu Orokorretako zinegotzi ordezkariari eskuordetzea honako eskumen hau:

–Kutxa Finkoko aurrerakinak kudeatzeko banku-kontuak irekitzea eta ixtea, eta kontu horietako ahaldunak izendatzea eta indargabetzea. Alderdi horiek kutxa finkoko aurrerakinak eratzeko, ezeztatzeko eta justifikatzeko egintzekin batera onartuko dira.

3.–Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako zinegotzi ordezkariari eskuordetzea honako eskumen hau:

–LECXIT udalaren hezkuntza-programaren esparruan sartzeko dagozkion akordioak sinatzea, Iruñeko Udalaren izenean eta hura ordezkatuz, Iruñeko Udalak eta Jaume Bofill Fundazioak 2016-2017 ikasturtean Iruñean ulermenezko irakurketa hobetzeko LECXIT hezkuntza-programa ezartzeko sinatutako lankidetza-hitzarmenarekin bat, Alkatetzaren 2016ko irailaren 1eko Ebazpenaren bidez onartua (RAL 01-SEP-16, 2/CE), eta Boluntariotzari buruzko urriaren 14ko 45/2015 Legearen 12. artikuluan xedatutakoa ikusita, boluntarioen eta boluntariotzako erakundeen artean lanean hasteko akordioak sinatzea eskatzen baitu.

3.–Alkateak alorretako zuzendaritzei eskuordetzan esleitutako eskumenak:

3.1. Gobernu Estrategiko, Merkataritza eta Turismoko Alorreko zuzendari-kudeatzaileari eskuordetzan esleitzea honako eskumen hauek:

–Gobernu Estrategikoko Alorreko zuzendari gisa dituen eskumenekin (salbu eta Dekretu honetan Aholkularitza Juridikoko zuzendariari eta Merkataritza eta Turismoko zuzendariari berariaz esleitutakoekin) zerikusia duten kontratu guztien obligazioen aitorpena eta likidazioa, 30.000,00 euro (BEZa kanpo) edo gutxiagoko zenbatekoetan.

–Udal-memoriak onestea.

–Nafarroako Arartekoarekiko eta Kontu Ganberarekiko harremanak, eta horien ondoriozko espedienteen gaineko txostenak eta ebazpenak onartzea.

–Publizitate pasiboaren arloko berariazko ebazpenak eta Iruñeko Udalaren eta haren sektore publiko instituzionalaren informazio publikoa eskuratzeko prozedurari eta izapidetzen ari diren espedienteei buruzko jarraibidean (DAL 23-MAY-17k 1/GT Dekretuaren bidez onetsi zen) xedatutakoa garatzeko eta abian jartzeko beharrezkoak diren Jarraibideak edo Zirkularrak emateko ahalmena, bai eta informazio publikoa eskuratzeko prozeduran erabiltzeko ezartzen diren ereduak edo formularioak onartzea ere.

–Udal-organo eskudunari bere eskumeneko gaietan hartu beharreko ebazpenak edo erabakiak proposatzea.

–Eskuordetzen diren gaietan emandako administrazio-egintzen aurka Nafarroako Administrazio Auzitegian jartzen ahal diren gora jotzeko errekurtsoak direla-eta administrazio-espedienteei eransten zaizkien txosten juridikoak onestea, eta baita eskuordetzen diren gaietan emandako ebazpenen aurka jartzen diren berraztertzeko errekurtsoak ebaztea ere.

3.2. Honako eskumen hauek eskuordetzea Aholkularitza Juridikoko zuzendariari:

–Auzitegietako Prokuradoreen Zerbitzuaren kontratutik eta Aholkularitza Juridikoko buru gisa dituen eskumenekin lotutako kontratu guztietatik eratorritako betebeharrak aitortzea eta likidatzea, 30.000,00 euro (BEZa kanpo) edo gutxiagoko zenbatekoetan.

–Udal-organo eskudunari bere eskumeneko gaietan hartu beharreko ebazpenak edo erabakiak proposatzea.

–Eskuordetzen diren gaietan emandako administrazio-egintzen aurka Nafarroako Administrazio Auzitegian jartzen ahal diren gora jotzeko errekurtsoak direla-eta administrazio-espedienteei eransten zaizkien txosten juridikoak onestea, eta baita eskuordetzen diren gaietan emandako ebazpenen aurka jartzen diren berraztertzeko errekurtsoak ebaztea ere.

3.3. Merkataritza eta Turismoko zuzendariaren esku uztea honako eskumen hauek:

–Gobernu Estrategikoko Merkataritza eta Turismoko zuzendari gisa dituen eskumenekin zerikusia duten kontratu guztien obligazioen aitorpena eta likidazioa, 30.000,00 euro (BEZa kanpo) edo gutxiagoko zenbatekoetan.

–Udal-organo eskudunari bere eskumeneko gaietan hartu beharreko ebazpenak edo erabakiak proposatzea.

–Eskuordetzen diren gaietan emandako administrazio-egintzen aurka Nafarroako Administrazio Auzitegian jartzen ahal diren gora jotzeko errekurtsoak direla-eta administrazio-espedienteei eransten zaizkien txosten juridikoak onestea, eta baita eskuordetzen diren gaietan emandako ebazpenen aurka jartzen diren berraztertzeko errekurtsoak ebaztea ere.

3.4. Ogasuneko zuzendariari eskuordetzea ondoren aipatzen diren eskumenak. Horrek Zerbitzu Orokorretako zinegotzi ordezkariari eta alkatetzari eman behar die bere ekintzen berri, eta haiekin koordinatu behar ditu ekintza horiek:

a) Ondare-erantzukizunari dagokionez:

–Ondare-erantzukizuneko espedienteak ebaztea, baldin eta zenbatekoa 30.000,00 eurotik gorakoa ez bada (BEZa kanpo), eta espediente horietatik eratorritako gastuak baimentzea eta xedatzea, baldin eta zenbateko hori gainditzen ez badute.

b) Udalaren jabetzari eragindako kalteengatiko erantzukizunaren arloan:

–Kalte horien erantzukizuna eskatzeko espedienteak irekitzea, bai eta kalte horiek ordaintzeko errekerimendua egitea ere, betiere kalte horien zenbatekoa 30.000,00 eurotik gorakoa ez bada (BEZa kanpo).

–Udalaren jabetzari eragindako kalteengatik erantzukizun zibila eskatzeko jarri beharreko ekintza judizialak gauzatzea.

c) Nafarroako Foru Komunitateko Ogasunari eginiko PFEZaren eta BEZaren atxikipenen gaineko ordainketa-manamenduak eta -aginduak onestea.

d) 30.000,00 euro (BEZa kanpo) baino gutxiagoko obligazioak aitortzea eta likidatzea, eskuordetuta dituen gaietan.

e) Udal-organo eskudunari bere eskumeneko gaietan hartu beharreko ebazpenak edo erabakiak proposatzea.

f) Eskuordetzen diren gaietan emandako administrazio-egintzen aurka Nafarroako Administrazio Auzitegian jartzen ahal diren gora jotzeko errekurtsoak direla-eta administrazio-espedienteei eransten zaizkien txosten juridikoak onestea, eta baita eskuordetzen diren gaietan emandako ebazpenen aurka jartzen diren berraztertzeko errekurtsoak ebaztea ere.

Zuzendaria ez badago, haren kargua hutsik badago edo gaixorik badago, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan aurreikusitako abstentzio-arrazoiren bat gertatzen bada edo haren errekusazioa deklaratu bada, Giza Baliabideen zuzendariak ordeztuko du Ogasuneko zuzendaria.

3.5. Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariari eskuordetzea ondoren aipatzen diren eskumenak. Horrek Zerbitzu Orokorretako zinegotzi ordezkariari eta alkatetzari eman behar die bere ekintzen berri, eta haiekin koordinatu behar ditu ekintza horiek:

–Langileen nomina onartzeari dagozkion obligazioen aitorpena eta likidazioa; horietarako ez da diru-mugarik izanen.

–Hileko nominarekin, nomina-aurrerakinekin eta Gizarte Segurantzarekin lotutako ordainketa-manamenduak eta -aginduak onestea.

–30.000,00 euro(BEZa kanpo) baino gutxiagoko obligazioak aitortzea eta likidatzea, eskuordetuta dituen gaietan.

–Eskuordetzen diren gaietan emandako administrazio-egintzen aurka Nafarroako Administrazio Auzitegian jartzen ahal diren gora jotzeko errekurtsoak direla-eta administrazio-espedienteei eransten zaizkien txosten juridikoak onestea, eta baita eskuordetzen diren gaietan emandako ebazpenen aurka jartzen diren berraztertzeko errekurtsoak ebaztea ere.

–Lan-kontratudunen eta bitarteko langileen kontratuak sinatzea. Eskuordetzaz sinatzen diren kontratuetan, hala egin dela adierazi beharko da.

–Udal-organo eskudunari bere eskumeneko gaietan hartu beharreko ebazpenak edo erabakiak proposatzea.

Zuzendaria ez badago, haren kargua hutsik badago edo gaixorik badago, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan aurreikusitako abstentzio-arrazoiren bat gertatzen bada edo haren errekusazioa deklaratu bada, Ogasuneko zuzendariak ordeztuko du Giza Baliabideetako zuzendaria.

3.6. Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako Alorreko zinegotzi ordezkariari eskuordetzea:

–Erroldaren, izatezko bikoteen erregistroaren, ezkontza zibilen eta Herritarrendako Arreta Zerbitzuaren arloko espedienteak ebaztea, horien gaineko eskumena beste organo batzuei ez badagokie.

–30.000,00 euro (BEZa kanpo) baino gutxiagoko obligazioak aitortzea eta likidatzea, eskuordetuta dituen gaietan.

–Eskuordetzen diren gaietan emandako administrazio-egintzen aurka Nafarroako Administrazio Auzitegian jartzen ahal diren gora jotzeko errekurtsoak direla-eta administrazio-espedienteei eransten zaizkien txosten juridikoak onestea, eta baita eskuordetzen diren gaietan emandako ebazpenen aurka jartzen diren berraztertzeko errekurtsoak ebaztea ere.

3.8. Kultura eta Berdintasuneko zinegotzi ordezkariari eskuordetzea:

–Udal-artxiboaren arloko espedienteak ebaztea, haien gaineko eskumena beste organo batzuei ez badagokie.

–Gutxienez 30.000,00 euro (BEZa kanpo) egiten duten obligazioak aitortzea eta likidatzea, eskuordetuta dituen gaietan.

–Eskuordetzen diren gaietan emandako administrazio-egintzen aurka Nafarroako Administrazio Auzitegian jartzen ahal diren gora jotzeko errekurtsoak direla-eta administrazio-espedienteei eransten zaizkien txosten juridikoak onestea, eta baita eskuordetzen diren gaietan emandako ebazpenen aurka jartzen diren berraztertzeko errekurtsoak ebaztea ere.

4.–Alkatetzak hirigintzako gerentziaren eta haur-eskolen egintzen aurretiazko esku-hartzearen arloan eskuordetzan esleitutako eskumenak:

–Hirigintza Gerentziaren egintzetan eta Hirigintzako Gerentziak eskatuta udal-organoek onesten dituztenetan -salbu eta Udaleko Osoko Bilkurak onartu edo baimendu behar dituen haietan-aldez aurreko esku-hartze lanak Hirigintza Gerentziako Plantilla Organikoan ekonomiako Administrazio Publikoko teknikari gisa definitutako lanpostuari eskuordetzea.

–Iruñeko Udalaren Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren plantilla organikoan Kontu-hartzaile Ordezkari gisa definitutako lanpostuari eskuordetzea haur-eskolen eta haur-eskolek eskatuta udal-organoek onesten dituzten egintzen aldez aurreko kontu-hartzailetzako lanak, Udalaren Osoko Bilkurak onartu edo baimendu behar dituen egintzetan izan ezik.

5.–Iruñeko udalaren alde emandako dirulaguntzen espedienteetan datuak, dokumentazioa, memoriak eta garatutako jarduerak eta antzekoak ziurtatzeko funtzioak eskuordetzea:

–Iruñeko Udalaren alde dirulaguntzak ematen dituzten administrazio publikoek Iruñeko Udalari eskatzen dizkioten mota guztietako datuak, dokumentazioa, memoriak, garatutako jarduerak eta antzekoak ziurtatzeko eginkizunak udalaren alorretako idazkari teknikoen esku uztea.

Bigarrena.–Alkatetza-dekretu hau onetsi eta biharamunean sartuko da indarrean.

Hirugarrena.–Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, bai eta Osoko Bilkuran horren berri ematea ere.»

Iruñean, 2023ko ekainaren 17an.–Alkatea, Cristina Ibarrola Guillén.

ZINEGOTZI ORDEZKARIEI ETA ZUZENDARIEI ESKUMENAK ESKUORDETZEA

Iruñeko Udaleko Alkatetzak honako xedapen hau eman zuen 2023ko uztailaren 3an:

DAL 03-JUL-23 (1/AL).

«Bat etorrita Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 124. artikuluan, ezkontza zibilak baimentzeko Kode Zibilaren 51.2.1. artikuluan, eta DAL 29-JUN-23 Dekretuaren bidez onetsi eta DAL 03-JUL-23 Dekretuaren bidez aldatutako Udal-antolaketari buruzko dekretuetan ezarritakoarekin, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.–Alkatetzari esleitutako eskumen hauek beste udal-organo batzuen esku uztea onestea:

1.–Udalbatzako kideei eskuordetzan esleitzea:

Bakarra.–Ezkontza zibilak egiteko eskumena Udalbatzako gainerako kideei eskuordetzea, Kode Zibilaren 51.2.1. artikuluan xedatutakoarekin bat.

2.–Zinegotzi ordezkariei eskuordetzan esleitzea:

1.–Zinegotzi ordezkariei eskuordetzan esleitzea ondoren zehazten diren eskumenak, indarrean dagoen Udal Antolaketari buruzko Dekretuaren arabera gauzatu ditzaten:

1. Haien eskumenekoak diren helburuak planifikatu eta programatzea.

2. Eskuordetzan esleitutako eskumenei buruzko erabakiak argitaratzeko, betearazteko eta betetzeko agintzea.

3. Alkatetzari, Tokiko Gobernu Batzarrari eta Udalbatzari ebazpenak eta erabakiak proposatzea, haien eskumenekoak diren aferen gainean.

4. Zinegotzi ordezkari izendatutako bakoitzak, haren eskumenekoak diren gaietan, dirulaguntzak zenbateko-mugarik gabe ematea, bai eta horiek ematearekin lotutako baimenak, xedapenak eta ordaintzeko betebeharraren aitorpenak ere.

5. Eskuordetutako beste gastu batzuk baimendu eta erabiltzekoa, 30.000,00 euroko mugarekin (BEZa kanpo).

6. Alorretako zuzendariei eskuordetu gabeko betebeharren aitorpena eta kitapena egitea, betiere horiek 30.000,00 euro baino gehiago jotzen ez badute (BEZa kanpo), dirulaguntzen arloan izan ezik, kasu horretan ez baita gehieneko kopururik izanen.

7. Kontratazio-mahaiburuak izatea, kontratazio-prozeduretan.

8. Eskuordetutako gaietan emandako administrazio-egintzen aurka Nafarroako Administrazio Auzitegian jartzen ahal diren gora jotzeko errekurtsoak direla-eta administrazio-espedienteei eransten zaizkien txosten juridikoak onestea, eta eskuordetzen diren gaietan emandako ebazpenen aurka jartzen diren berraztertzeko errekurtsoak ebaztea.

9. Legeak alkateari esleitzen dion zehatzeko ahala, bakoitzaren eskuordetze-esparruko gai eta funtzioetako arau-hausteetan.

Aurreko paragrafoan eskuordetzan esleitutako eskumenaren barruan sartuko da eskumen hori egikarituz emandako ebazpenen aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoak ebazteko ahalmena, bai eta administrazio-espedienteei erantsitako txosten juridikoak onestekoa ere, eskuordetzan emandako eskumen hori egikarituz emandako administrazio-egintzen aurka Nafarroako Administrazio Auzitegian jartzen ahal diren gora jotzeko errekurtsoak direla eta.

Espedienteak izapidetzen arlo batek baino gehiagok esku hartzen badute, eskuordetutako zinegotziek zehatzeko ahalmena izanen dute, bai eta haien ordezkaritza-arloak esku hartzen duen gaietan eskuordetutako ebazpenak ematekoa ere, haien eskumen nagusia hori ez bada ere.

10. Haien zinegotzigoaren eskumenak garatu eta gauzatzeko beste administrazio publiko batzuekin eta erakunde publiko eta pribatuekin hitzarmenak egitekoa, betiere hitzarmenaren guztizko zenbatekoa 30.000,00 eurotik gorakoa ez bada (BEZa kanpo).

Eskuordetzan esleitutako eskumen horrek berekin ekarriko du, era berean, gastuen baimena eta erabilera eskuordetzea, bai eta 30.000,00 eurotik beherako (BEZa kanpo) ordainketa-betebeharrak aitortu eta likidatzekoa ere, baldin eta hitzarmen horiek egitetik eratorritako konpromiso ekonomikoen ondorio zuzena badira.

Aurreko eskuordetzetik kanpo geratzen dira hirigintza-hitzarmenak, bai eta gaiagatik edo aplikatu beharreko araudia dela-eta Osoko Bilkuraren edo Tokiko Gobernu Batzarraren eskumenekoak diren bestelako hitzarmenak ere.

Aurrekoaz gain, alkatetzak beretzat gordetzen du, eta, beraz, ez dira eskuordetze honen parte izanen, honako hitzarmen hauek onetsi eta sinatzea:

–Estatuko administrazioarekin onesten direnak eta ministroek sinatzen dituztenak;

–Nafarroako Foru Komunitatearekin edo, kasua bada, beste autonomia-erkidego batzuekin onesten direnak eta haietako lehendakariek sinatzen dituztenak;

–beste udal batzuekin onesten direnak eta haietako alkateek sinatzen dituztenak;

–garrantzi instituzional berezia dutenak, sustatzen duen zinegotzi ordezkariak edo alkateak berak hala iritzita.

11. Jarduketa-protokolo Orokorrak edo gisa bereko tresnak onetsi eta sinatzea, eduki orokorreko asmoen adierazpen hutsak baino ez badakartzate edo udalaren eta alderdi sinatzaileen helburu komun batekin jarduteko borondatea adierazten badute, baldin eta ez badakarte konpromiso juridiko zehatzak eta eskagarriak formalizatzea, eta, betiere, gaiaren edo aplikatu beharreko araudiaren arabera, beste organo baten eskumenekoak ez badira.

Alkatetzak beretzat gordeko ditu, eta, beraz, ez dira eskuordetze honetan sartuko ondoko Jarduketa-protokolo orokorrak edo antzeko tresnak onetsi eta sinatzea:

–Estatuko administrazioarekin onesten direnak eta ministroek sinatzen dituztenak;

–Nafarroako Foru Komunitatearekin edo, kasua bada, beste autonomia-erkidego batzuekin onesten direnak eta haietako lehendakariek sinatzen dituztenak;

–beste udal batzuekin onesten direnak eta haietako alkateek sinatzen dituztenak;

–garrantzi instituzional berezia dutenak, sustatzen duen zinegotzi ordezkariak edo alkateak berak hala iritzita.

2.–Ogasuna zinegotzi ordezkariari eskuordetzan esleitzea honako eskumen hau:

–Kutxa Finkoko aurrerakinak kudeatzeko banku-kontuak irekitzea eta ixtea, eta kontu horietako ahaldunak izendatzea eta indargabetzea. Alderdi horiek kutxa finkoko aurrerakinak eratzeko, ezeztatzeko eta justifikatzeko egintzekin batera onartuko dira.

3.–Pertsonen Kudeaketako Zinegotzi Ordezkariari eskuordetzan esleitzea honako eskumen hau:

–Ezkontza egin izanaren aktak erregistro zibilera bidaltzea.

4.–Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako zinegotzi ordezkariari eskuordetzan esleitzea honako eskumen hau:

–LECXIT udalaren hezkuntza-programaren esparruan sartzeko dagozkion akordioak sinatzea, Iruñeko Udalaren izenean eta hura ordezkatuz, Iruñeko Udalak eta Jaume Bofill Fundazioak 2016-2017 ikasturtean Iruñean ulermenezko irakurketa hobetzeko LECXIT hezkuntza-programa ezartzeko sinatutako lankidetza-hitzarmenarekin bat, Alkatetzaren 2016ko irailaren 1eko Ebazpenaren bidez onartua (RAL 01-SEP-16, 2/CE), eta Boluntariotzari buruzko urriaren 14ko 45/2015 Legearen 12. artikuluan xedatutakoa ikusita, boluntarioen eta boluntariotzako erakundeen artean lanean hasteko akordioak sinatzea eskatzen baitu.

3.–Alorreko zuzendariei eskuordetzan esleitutako eskumenak:

3.1. Oro har, honako eskumen hauek eskuordetzea Alkatetzako Alorreko zuzendariari, Aholkularitza Juridikoko zuzendariari, Ogasuneko zuzendariari eta lehen Giza Baliabideei esleitutako eginkizunak bere gain hartuko dituen Pertsonen Kudeaketako zuzendariari:

–30.000 euro (BEZa kanpo) edo gutxiagoko obligazioak aitortzea eta likidatzea, eskuordetuta dituen arloetan.

–Eskuordetzan esleitutako gaiei dagokienez, eskuordetutako gaietan emandako administrazio-egintzen aurka Nafarroako Administrazio Auzitegian jartzen ahal diren gora jotzeko errekurtsoak direla-eta administrazio-espedienteei eransten zaizkien txosten juridikoak onestea, eta berraztertzeko errekurtsoak ebaztea.

3.2. Honako eskumen hauek eskuordetzea Alkatetzako Alorreko zuzendariari:

–Udal-organo eskudunari bere eskumeneko gaietan hartu beharreko ebazpenak edo erabakiak proposatzea.

3.3. Honako eskumen hauek eskuordetzea Aholkularitza Juridikoko zuzendariari:

–Udal-organo eskudunari bere eskumeneko gaietan hartu beharreko ebazpenak edo erabakiak proposatzea.

3.4. Ogasuneko zuzendariari eskuordetzea ondoren aipatzen diren eskumenak. Horrek Zerbitzu Orokorretako zinegotzi ordezkariari eta Alkatetzari eman beharko die bere ekintzen berri, eta haiekin koordinatu beharko ditu ekintza horiek:

a) Ondare-erantzukizunari dagokionez:

–Ondare-erantzukizuneko espedienteak ebaztea, baldin eta zenbatekoa 30.000,00 eurotik gorakoa ez bada (BEZa kanpo), eta espediente horietatik eratorritako gastuak baimentzea eta xedatzea, baldin eta zenbateko hori gainditzen ez badute.

b) Udalaren jabetzari eragindako kalteengatiko erantzukizunaren arloan:

–Kalte horien erantzukizuna eskatzeko espedienteak hastea, bai eta kalte horiek ordaintzeko errekerimendua egitea ere, betiere kalte horien zenbatekoa 30.000,00 eurotik gorakoa ez bada (BEZa kanpo).

–Udalaren jabetzari eragindako kalteengatik erantzukizun zibila eskatzeko jarri beharreko ekintza judizialak gauzatzea.

c) Nafarroako Foru Komunitateko Ogasunari eginiko PFEZaren eta BEZaren atxikipenen gaineko ordainketa-manamenduak eta -aginduak onestea.

3.5. Lehen Giza Baliabideei esleitutako eginkizunak bere gain hartuko dituen Pertsonen Kudeaketako zuzendariari ondoren aipatzen diren eskumenak eskuordetzea. Horrek Zerbitzu Orokorretako zinegotzi ordezkariari eta Alkatetzari eman behar die bere ekintzen berri, eta haiekin koordinatu beharko ditu ekintza horiek:

–Langileen nomina onestearekin lotutako obligazioen aitorpena eta likidazioa; horietarako ez da diru-mugarik izanen.

–Hileko nominarekin, nomina-aurrerakinekin eta Gizarte Segurantzarekin lotutako ordainketa-manamenduak eta -aginduak onestea.

–Lan-kontratudunen eta bitarteko langileen kontratuak sinatzea. Eskuordetzaz sinatzen diren kontratuetan, hala egin dela adierazi beharko da.

4.–Alkatetzak hirigintzako gerentziaren eta haur-eskolen egintzen aurretiazko esku-hartzearen arloan eskuordetzan esleitutako eskumenak.

–Hirigintza Gerentziaren egintzetan eta Hirigintzako Gerentziak eskatuta udal-organoek onesten dituztenetan -salbu eta Udaleko Osoko Bilkurak onartu edo baimendu behar dituen haietan-aldez aurreko esku-hartze lanak Hirigintza Gerentziako Plantilla Organikoan Kontu-hartzaile Ordezkari gisa definitutako lanpostuari eskuordetzea.

–Iruñeko Udalaren Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren plantilla organikoan Kontu-hartzaile Ordezkari gisa definitutako lanpostuari eskuordetzea haur-eskolen eta haur-eskolek eskatuta udal-organoek onesten dituzten egintzen aldez aurreko kontu-hartzailetzako lanak, Udalaren Osoko Bilkurak onartu edo baimendu behar dituen egintzetan izan ezik.

5.–Eskuordetzan esleitzea iruñeko udalari emandako dirulaguntzen espedienteetan datuak, dokumentazioa, memoriak eta garatutako jarduerak eta antzekoak egiaztatzeko funtzioak.

–Iruñeko Udalaren alde dirulaguntzak ematen dituzten administrazio publikoek Iruñeko Udalari eskatzen dizkioten mota guztietako datuak, dokumentazioa, memoriak, garatutako jarduerak eta antzekoak egiaztatzeko eginkizunak Udalaren Alorretako Idazkari Teknikoei eskuordetzea.

6.–Berreskuratze, eraldatze eta erresilientzia plana betearazteko prozeduretan interes-gatazken arriskua aztertzeari buruzko informazioa zaeari bidaltzeko eginkizunak eskuordetzea, urtarrilaren 24ko hfp/55/2023 ministro-aginduarekin bat.

Urtarrilaren 24ko HFP/55/2023 Aginduarekin bat, udal-alorretako Idazkari Tekniko izendatutako pertsonei eskuordetzea Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana betearazteko prozeduretan interes-gatazken arriskua aztertzeari buruzko informazioa ZAEAri bidaltzeko eginkizunak; pertsona horiek izanen dira eragiketa horren arduradunak, eta "MINERVA" datu-meatzaritzako tresna informatikoan sartuko dira interes-gatazkaren arriskua dagoela ikusiz gero, aztertzeko prozedura abiarazteko.

Bigarrena.–Alkatetzaren Dekretu honek onetsi eta hurrengo egunean hartuko du indarra, eta ondoriorik gabe utziko ditu 2023ko ekainaren 17ko Dekretuaren bidez (1/AL) Alkateak xedatutako eskuordetzeak.

Hirugarrena.–Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, bai eta Osoko Bilkuran horren berri ematea ere.»

Iruñean, 2023ko uztailaren 3an.–Alkatea,-Cristina Ibarrola Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2312870