195. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Tokiko Gobernu Batzarraren funtzionamendu-araubidea, eraketa eta zinegotzi-idazkaria izendatzea

Iruñeko Udaleko Alkatetzak honako xedapen hauek eman zituen 2023ko ekainaren 29an:

DAL 29-JUN-23 (1/AL).

«Bat etorrita Tokiko Araubideen Antolaketa, Jarduna eta Araubide Juridikoa arautzeko Erregelamenduaren 112.3 artikuluan xedatutakoarekin, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenbizikoa.–Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarraren ohiko bilkurak astelehenetan egitea, 09:30ean.

Bilkurarako deia egin eta bilkura egin bitartean, gutxienez, egun baliodun bat igaroko da, bilkurak ezohikoak eta premiazkoak direnean izan ezik.

Bigarrena.–Alkatetza-dekretu honen berri ematea Tokiko Gobernu Batzarrari eta Osoko Bilkurari».

DAL 29-JUN-23 (2/AL).

«Ikusirik toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legeari Tokiko Gobernua Modernizatzeko Neurrien 57/2003 Legeak erantsitako X. Tituluaren 126. eta 127. artikuluak, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenbizikoa.–2023ko ekainaren 17ko Alkatetzaren 3/AL Dekretua baliogabetzea, bertan izendatutakoen izendapena bukatutzat emanik eta Tokiko Gobernu Batzarraren osaera honako maneran ezartzea.

Bigarrena.–Tokiko Gobernu Batzarra alkateak -zeina batzarburua izanen baita- eta honako zinegotzi hauek osatzen dute:

Carlos Salvador Armendáriz jauna;

María Caballero Martínez andrea;

María Echávarri Miñano andrea;

Izaskun Zozaya Yunta andrea;

Raúl Armendáriz Lezaun jauna;

Clara García-Valiño Abós andrea eta

Javier Labairu Elizalde jauna

Tokiko Gobernu Batzarraren bilkuretara joanen da, hitzarekin baina botorik gabe, honako hau:

Aitor Silgado Goicoechea jauna.

Hirugarrena.–Dekretu honek onetsi eta biharamunean hartuko du indarra».

DAL 29-JUN-23 (3/AL).

«Ikusirik Tokiko Gobernua Modernizatzeko Neurrien 57/2003 Legearen 126.4 artikuluan ezarritakoa, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenbizikoa.–Tokiko Gobernu Batzarraren zinegotzi-idazkari izendatzea Carlos Salvador Armendáriz jauna.

Bigarrena.–Tokiko Gobernu Batzarraren zinegotzi-idazkariaren lehen ordezko izendatzea María Caballero Martínez andrea.

Hirugarrena.–Tokiko Gobernu Batzarraren zinegotzi-idazkariaren bigarren ordezko izendatzea María Echávarri Miñano andrea.

Laugarrena.–Dekretu honek onesten den egunean hartuko du indarra».

Iruñean, 2023ko ekainaren 29an.–Alkatea, Cristina Ibarrola Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2312833