195. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Osoko Bilkuren araubidea

Iruñeko Udalbatzak, 2023ko uztailaren 04ko Osoko Bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 04-JUL-23 (3/AL).

«Bat etorrita indarreko xedapenekin, erabakitzen da Udaleko ohiko Osoko Bilkurak hilabete bakoitzeko lehen ostegunean egitea, arratsaldeko lau eta erdietan, salbu eta egun hori jaieguna denean edo oporraldi barrukoa; halakoetan saioa aurreko egun baliodunean eginen baita, Bozeramaileen Batzarraren erabaki bidez beste egun batera aldatzea erabakitzen denean izan ezik.»

Iruñean, 2023ko uztailaren 4an.–Alkatea, Cristina Ibarrola Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2312769