2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAKUNTZA
Aralarko Batasunaren lehendakaritza eskuordetzea
Alkatetzaren 2023ko irailaren 7ko 54/2023 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi da:
1.–Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza zinegotziaren esku uztea Lakuntzako Udalak Aralarko Batasunean duen ordezkaritza, eta ordezkaritza horrekin haren lehendakaritza hartzea.
2.–Ebazpen hau Aralarren Batasunari jakinaraztea.
3.–Ebazpen hau izendatuari jakinaraztea, kargua onar dezan.
Eraginkorra izan dadin, zinegotzi ordezkariaren onarpena beharko da, eta uste izanen da onarpena isilbidez eman dela, baldin eta ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hiru egun baliodunean ez bazaio udal honetako Alkatetzari kontrakoa adierazten.
4.–Aipatu eskuordetzearen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta Udalaren iragarki-taulan ikusgai jartzea.
5.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten den hurrengo osoko bilkuran.
6.–Eskuordetzeak indarra hartuko du ebazpen honen biharamunean.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Lakuntzan, 2023ko irailaren 7an.–Alkatea, Oihane Uribeetxebarria Garmendia.
Iragarkiaren kodea: L2313093