2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IMARKOAINGO KONTZEJUA
Herri-lurretako aprobetxamenduen enkante publikoa
Imarkoaingo Kontzejuak, 2023ko ekainaren 26an egin bilkuran, onetsi zuen prozedura bat abiaraztea, herri-lurzatien aprobetxamendua enkantean jartzeko.
Herri-lurzatien aprobetxamendua adjudikatzeko enkantea arautuko duen baldintza-agiria eta enkantean jarri diren lurzatien zerrenda Kontzejuko Idazkaritzan daude interesdunen eskura, kontsulta ditzaten.
Enkantea kontzeju-etxean eginen da 19:00etan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 10 egun naturaleko epea iragan eta hurrengo lehenengo egun baliodunean.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Imarkoainen, 2023ko irailaren 5ean.–Kontzejuburua, Ainhoa Arriaga León.
Iragarkiaren kodea: L2312879