4. PROZEDURA JUDIZIALAK
NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
238/2022 prozedura arrunta
Virginia Arias López de Lacalle, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: ezen irmo geratu dela sala honetan bideratu den 238/2022 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan 2023ko ekainaren 7an emandako 155/2023 epaia. Hona hemen haren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:
155/2023 Epaia.
Lehendakaria: Francisco Javier Pueyo Calleja jauna. Magistratuak: María Jesús Azcona Labiano andrea eta Ana Irurita Díez da Ulzurrun andrea.
Iruñean, 2023ko ekainaren 7an.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien salan (lehen adierazitako magistratuek osatzen dute), ikusi dira 0000238/2022 zenbakia duen errekurtsoaren autoak, jarri zena honako honen aurka: apirilaren 13ko 29/2022 Foru Dekretua, apirilaren 13koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzekoa, atal, bulego eta unitate parekatu batzuetako burutzetarako betebeharrak ezartzeko. Errekurtsogilea Herri Lanetako Ingeniari Teknikoen Elkargoa izan zen, Javier Castillo Torresek ordezkatuta, eta María Paloma Rados Martín Del Río abokatu zutela. Demandatua, berriz, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua izan zen, Nafarroako Foru Komunitateko letraduak ordezkatua eta zuzendua. Horiek horrela, salak honako aurrekari eta zuzenbideko oinarri hauen arabera ebatzi du.
Txostengilea M.ª Jesús Azcona Labiano magistratu andrea izan da.
EPAITZA:
1. Baiesten dugu epaitegietako prokuradore Javier Castillo Torres jaunak, Herri Lanetako Ingeniari Teknikoen Elkargoa ordezkatuz, jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa honako honen aurka: 29/2022 Foru Dekretua, apirilaren 13koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzekoa, atal, bulego eta unitate parekatu batzuetako burutzetarako betebeharrak ezartzeko. Alderdi demandatuak ordaindu behar ditu prozedurak eragindako kostuak.
2. Baliorik gabe uzten dugu foru dekretu hori, zuzenbidearen kontrakoa baita demandaren testuan berariaz jasotako lanpostuei dagokienez. Orobat, ondoriorik gabe uzten da foru dekretuan ezarritako aldaketa.
Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 107.2 artikuluan ezarritakoari jarraituta.
Iruñean, 2023ko uztailaren 31n.–Justizia Administrazioaren letradua, Virginia Arias López de Lacalle.
Iragarkiaren kodea: J2312825