194. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 1591. lurzatian. Behin betiko onespena

Arroizko Udalak, 2023ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran eta uztailaren 26ko Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluari jarraikiz 62. artikuluak ezarritakoaren arabera, erabaki zuen behin betiko onestea Arroizko Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 1591. lurzatian, Luis Ángel Osés Osések sustatutakoa. Arroizko Udalak plana hasiera batez onetsi zuen maiatzaren 3an, eta argitara eman zen 2023ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 18koan, baita maiatzaren 23ko Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan ere. Jendaurreko epea igaro eta inork ez du aurkeztu alegazio edo oharrik.

Argitara ematen da denek jakin dezaten, bete beharrez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren aipatu 62. eta 72. artikuluetan ezarritakoa.

Arroitzen, 2023ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2312473