2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARROITZ
Xehetasun-azterketa, Beortigako industrialdeko C lurzatiko 3. poligonoko 184. lurzatirako (S6 sektoreko UE-6 unitatea). Behin betiko onespena
Arroizko Udalak, 2023ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran eta uztailaren 26ko Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluak ezarritakoaren arabera, erabaki zuen behin betiko onestea Ékolo Productos Ecológicos SA enpresak sustatutako Xehetasun-azterketa Arroizko udal plan orokorreko S6 sektoreko UE-6 unitateko 3. Poligonoko 184. lurzatian, "Beortigako udal industrialdeko C lurzatian aldatzeko atzeko lerrokadura ofiziala aldatzeko eta eraikinaren lerrokadurak", ondoren biltegi bat eraikitzeko.
Aipatu xehetasun-azterketa hasiera batez onetsi zen Arroizko alkatearen apirilaren 20ko 86/2023 Ebazpenaren bidez eta argitara eman zen 2023ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (maiatzaren 4koan), bai eta maiatzaren 11ko Diario de Navarra eta maiatzaren 12ko Diario de Noticias egunkarietan ere. Jendaurreko epea igaro da eta inork ez du erabakiaren aurkako alegazio edo oharrik aurkeztu.
Argitara ematen da denek jakin dezaten, bete beharrez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 74. artikuluan ezarritakoa.
Arroitzen, 2023ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2312472