2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLO
Hiri-jarduketarako plan berezia, San Francisco kaleko 10 zenbakian (3. poligonoko 342. eta 382. lurzatiak). Behin betiko onespena
Alkatetzaren 2023ko uztailaren 10eko Ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat San Francisco kaleko 10 zenbakian (3. poligonoko 342. eta 382. lurzatiak) eta jendaurrean jartzea hilabetean, ediktu bidez argitaratu ondotik. Herritarrek parte hartzeko prozedura egin eta gero, ez zen alegaziorik erregistratu, eta, 2023ko abuztuaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zen behin betiko onestea. Hala, argitara ematen da, aplikatu beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedaturikoa (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea).
Allon, 2023ko irailaren 5ean.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2312977