2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTZIN-AMESKOAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak
Antzin-Ameskoako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren maiatzaren 6ko 17/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen 2022rako lan publikoaren eskaintza, aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuak eta deialdi bereziak ezartzen dituena abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa). Aipatu ebazpena 2022ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 12an.
Antzin-Ameskoako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak 2022ko azaroaren 24ko Batzarrean hartutako erabaki baten bidez, toki erakunde hau partez atxikitzen zaio uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen II. tituluan jasotako erregulazioari (foru lege horren bidez premiazko neurri batzuk hartzen dira egonkortze-prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz; 20/2021 Legeak hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko).
Antzin-Ameskoako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Manomunitateko buruaren 2022ko azaroaren 25eko ebazpenaren bidez, onetsi egin ziren deialdia eta oinarriak merezimendu-lehiaketaren bidez bete daitezen eranskinean zehaztutako lanpostu hutsak. Ebazpena 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12koan, argitaratu zen, baita zerbitzuaren web-orrian ere.
Alkatearen maiatzaren 31ko 17. Ebazpenaren bidez, onetsi zen onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda, merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barneko lanpostu hutsak, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan ezarritakoaren arabera (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea).
Izangaien zerrenda eta merezimendu-lehiaketan eskuratutako kalifikazioak argitaratutakoan, alkatearen 2023ko ekainaren 14ko 19. Ebazpenaren bidez, hamar egun balioduneko epe bat ireki zen, deialdiaren 9. oinarrian ezarritako baldintzak frogatzeko. Ondoren, alkatearen uztailaren 18ko 26. Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko egintzara deitu zen, eta 5 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.
Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, deialdian eskatutako baldintzak beterik, kalifikaziorik handiena eskuratu duten izangaien alde. Proposamen hori toki erakundearen web-orrian argitaratu zen, deialdiaren web-fitxan, 2023ko abuztuaren 16an.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek baldintzak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da kontratazioa egitea eta lanpostu hutsak esleitzea.
Horiek horrela,
EBATZI DUT:
Lehena.–Antzin-Ameskoako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura egonen diren langile lan-kontratudun finko gisa kontratatzea jarraian adierazitako izangaiak, familia-langilearen bi lanpostu, gizarte-langilearen bat eta animatzaile soziokulturalaren bat betetzeko hurrenez hurren: Ana Isabel Azanza Barbarin, Sara Amaya Chasco Ganuza, Cristina Zudaire Landa eta Paula Rifaterra Santamaría.
Bigarrena.–Lanpostu hutsak esleitzea, I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
Hirugarrena.–Xedatzea ezen proposatu diren izangaiek hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza Antzin-Ameskoako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean, hilabeteko epean, kontratazioa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinarazpenaren ondorio berak izanen dituela, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez badira (ezinbesteko kasuetan izan ezik), eskubide guztiak galduko dituzte lan-kontratudun finko izateko Antzin-Ameskoako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean.
Laugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Jakinarazten dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten, erabakiaren kontra errekurtso hauek aurkez daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Antzinen, 2023ko irailaren 1ean.–Mankomunitateko burua, Marcelino Posada García.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
IZEN-DEITURAK | LANPOSTUA | MAILA | ARAUBIDE JURIDIKOA | LANALDIA |
Ana Isabel Azanza Barbarin | Familia-langilea | D | Lan-kontratudun finkoa | %82,10 |
Sara Amaya Chasco Ganuza | Familia-langilea | D | Lan-kontratudun finkoa | %82,10 |
Cristina Zudaire Landa | Gizarte-langilea | B | Lan-kontratudun finkoa | %100 |
Paula Rifaterra Santamaría | Animatzaile soziokulturala | C | Lan-kontratudun finkoa | %100 |
Iragarkiaren kodea: L2312730