2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak ezartzen dituen 20/2021 legean xedatutakoaren arabera, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkion arkitekto teknikoaren bost lanpostu huts lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia. Deialdia bete gabe uztea
Pertsonen Kudeaketako Alorreko zuzendariak ebazpen hau eman zuen 2023ko irailaren 7an:
Iruñeko Udaleko Pertsonen Kudeaketako Alorreko zuzendariak, 2023ko uztailaren 19an, Iruñeko Udalaren zerbitzura aritzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkion arkitekto teknikoaren bost lanpostu huts lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia egitea onetsi zuen, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak ezartzen dituen 20/2021 legean xedatutakoa betez. Deialdia 2023ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 7koan argitaratu zen. Ez denez eskaerak aurkezteko epearen barruan pertsona izangairik aurkeztu, honakoa EBATZI DUT:
1.–Deialdia bete gabe uztea.
2.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2023ko irailaren 7an.–Pertsonen kudeaketako Alorreko zuzendaria, Olga Gordillo Gutierrez.
Iragarkiaren kodea: L2313080