2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
GARINOAIN
Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak
2022ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 12koan, deialdi bat argitaratu zen, merezimendu-lehiaketaren bidez musika irakaslearen zortzi lanpostu betetzeko. Kalifikazio epaimahaiak eginiko proposamenarekin bat, Garinoaingo Udalak honako hau adierazi du:
2023ko abuztuaren 31ko Alkatetzaren 2023-0109 Ebazpenaren bidez, eta kalifikazio epaimahaiak eginiko proposamenarekin bat (abenduaren 28ko 20/2021 Legearen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean Garinoaingo Udaleko musika irakaslearen zortzi lanpostu merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiari dagokiona), honako hauek izendatu dira Udaleko plantilla organikoko musika irakaslearen lanpostuetako aldizkako langile lan-kontratudun finko, plantillako 2/1, 2/2, 2/3, 2/4, 2/5, 2/6, 2/7 eta 2/8 zenbakiko lanpostuetan, hurrenez hurren: Oscar de Esteban Gutiérrez, Nuria Gorriz Martínez, Xabier Olcoz Pascual, Uxue Roncal Olcoz, Ingrid Molnar Némethy, José Ignacio Ongay Andrés, Francisco Javier Blázquez Echepare eta Juan Carlos Tobajas Martinez.
Lanpostuen jabetza hartu beharko dute 10 egun naturaleko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Garinoainen, 2023ko irailaren 1ean.–Alkatea, Eva Martínez Catalán.
Iragarkiaren kodea: L2312738