2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ARROITZ
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Lehiaketako lanpostuak bete gabe utzi direla deklaratzea
Udalaren 2022ko abenduaren 1eko erabaki baten bidez (2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizial berezian argitaratua, abenduaren 12an), honako deialdi hau onetsi zen: deialdia, igerilekuetako sorosleen bi lanpostu huts merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera.
Kontuan harturik Paula Maldonado Merinok ez duela aurkeztu deialdi horretan eskatzen zen dokumentazioa, horretarako zegoen epean, bera baitzen prozedura horretara aurkeztu zen izangai bakarra, bai eta kalifikazio-epaimahaiak izendatzeko proposatutakoa ere.
Arroizko alkatearen abuztuaren 28ko 138 Ebazpenaren bidez, bat etorriz aipatu deialdiaren 10.3 oinarri arautzailean ezarritakoarekin, bidezkoa da deklaratzea bete gabe utzi direla igerilekuetako sorosleen bi lanposturi zegokien merezimendu-lehiaketa.
Aditzera ematen da, bete beharrez deialdiaren 12. oinarri arautzailean xedatutakoa. Ohartarazten da ebazpen horren aurka honako hauek jar daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Arroitzen, 2023ko irailaren 6an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.
Iragarkiaren kodea: L2313063