194. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARROITZ

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Kalifikazio-epaimahaiak proposamen bat egin du aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Deialdi hori onetsi zen Arroizko Udalak, 2022ko abenduaren 1ean, hartutako erabaki baten bidez, eta argitara eman zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizial berezian, abenduaren 12an; Arroizko Udaleko alkateak, 2023ko abuztuaren 28an, 137/2023 Ebazpena eman du, eta horren bidez Javier Díaz Fernández izendatzen da Arroizko Udaleko funtzionario, administrari-ofizial lanposturako (plantilla organikoan 2 zenbakia duen lanpostua), eta Ana Isabel Rey Eguiluz izendatzen da langile lan-kontratudun finko (plantilla organikoan 4 zenbakia duen lanpostua). Lanpostuaz jabetzeko eguna 2023ko urriaren 2a izanen da.

Aditzera ematen da, bete beharrez deialdiaren 12. oinarri arautzailean xedatutakoa. Ohartarazten da ebazpen horren aurka honako hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Arroitzen, 2023ko irailaren 6an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2313062