194. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2868/2023 EBAZPENA, abuztuaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako ingeniari teknikoen lanpostu bat (prebentzio diziplina: laneko segurtasuna eta industria-higienea), gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozedurari.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 26ko 2815/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14koan), onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako ingeniari teknikoen lanpostu bat (prebentzio diziplina: laneko segurtasuna eta industria-higienea), gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia; hori guztia, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

Iruñeko Lan-arloko 4. Epaitegiak epai bat eman zuen 2023ko ekainaren 20an, 785/2022 prozeduraren barnean, eta horren arabera araubide juridikoa aldatu zaio –funtzionarioen araubidetik lan-kontratudunen araubidera– ingeniari teknikoen lanpostu hutsari (prebentzio diziplina: laneko segurtasuna eta industria-higienea), hots, plantilla organikoan 71246 zenbakia duen lanpostuari.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abuztuaren 4ko 2175E/2023 Ebazpenaren bidez, epai hori bete da, hark ezartzen zuen moduan, eta, hala, araubide juridikoa aldatu zaio ingeniari teknikoen lanpostu hutsari (prebentzio diziplina: laneko segurtasuna eta industria-higienea), funtzionarioen araubidetik lan-kontratudunen araubidera, hain zuzen. Plantilla organikoan 71246 zenbakia duen lanpostua da, eta Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuari atxikita dago.

Era berean, ebazpen horrek agintzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2022ko lan publikoaren eskaintza partzialetik kentzea ingeniari teknikoen (prebentzio diziplina: laneko segurtasuna eta industria-higienea) B mailako lanpostua (71246 zenbakia du lanpostu hutsak). Eskaintza hori maiatzaren 25eko 57/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen eta egonkortze-tasari dagokio, maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuari jarraikiz (foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartu ziren Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak egiteko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Bestalde, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 7. artikuluaren bigarren apartatuan xedatzen denez (foru lege horren bidez, neurriak hartu ziren Nafarroako administrazioetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko), plantilla organikoan ez baldin badago lanpostu hutsik, egonkortze-prozeduretan sartuta ez dagoenik, lan-kontratudun finkoei beren eskubideak errespetatuz esleitzen ahal zaienik, kasuan kasuko enplegu publikoaren eskaintzatik edo, haren ondorioz, lanpostuak sarrera-prozedura bidez betetzeko egiten diren deialdietatik kenduko dira antolamendu juridikoan lanpostuak betetzeko aurreikusitako edozein modu edo kausagatik langile finkoei esleitzen zaizkien lanpostuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan dagoen langile-kopuruan bikoiztasunik gerta ez dadin.

Aurrekoa oinarri hartuta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 84.2 artikuluari jarraikiz, bidezkoa da prozedura amaitzea, ezin baita aurrera egin gerora sortutako arrazoiengatik; izan ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2022ko lan publikoaren eskaintza partzialetik kendu da ingeniari teknikoen (prebentzio diziplina: laneko segurtasuna eta industria-higienea) B mailako lanpostua (71246 zenbakia du lanpostu hutsak), lan-kontratudun finko bati esleitu baitzaio. Eskaintza hori maiatzaren 25eko 57/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen eta egonkortze-tasari dagokio, maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuari jarraikiz (foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartu ziren Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak egiteko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Tasa eta Prezio Publikoei buruzko otsailaren 11ko 2/2021 Foru Legearen 20. artikuluarekin bat, bidezkoa da eskatutako tasak itzultzea, subjektu pasiboari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik zerga-egitatea gauzatzen ez denean.

Horrela, bada, ebazpen honen bidez bukaera ematen zaionez oposizio-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez ingeniari teknikoen lanpostu bat (prebentzio diziplina: laneko segurtasuna eta industria-higienea), gehienez ere, betetzeko sarrera-prozedurari, eta, beraz, ez denez gertatzen funtzio publikoan sartzeko eta bertara igotzeko hautapen-prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindu beharreko tasa ekarri zuen zerga-egitatea, aipatu Foru Legearen 23. artikuluan jasoa, itzuli behar dira hautaketa-prozesu honetan izena eman dutenek ordaindutako zenbatekoak.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzeko ingeniari teknikoen lanpostu bat (prebentzio diziplina: laneko segurtasuna eta industria-higienea), gehienez ere, oposizio-lehiaketaren sistemaren bidez betetzeko sarrera-prozedurari. Lanpostu horretarako deialdia Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 26ko 2815/2022 Ebazpenaren bidez egin zen.

2. Hautaketa-prozesu honetan parte hartzeko eskubide gisa eskatu ziren tasak itzultzea.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea. Interesdunei aditzera ematen zaie ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 112. artikuluekin.

4. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 24an.–Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra, Funtzio Publikoko zuzendari nagusia kanpoan baita (abenduaren 18ko 196/2019 Foru Agindua).

Iragarkiaren kodea: F2312734